Tag Archives: Girizia

Bide Berdeari dagokion balioa ematen

Bide berdeek badute bidegorriek ez duten berezitasun garrantzitsu bat, garai batean trenbidea izatearena hain zuzen ere. Arditurriko bideari merezi duen balioa emateko antolatu dugu jarduera hau. Beraz, garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da, eta hainbat ekintza antolatu dira irailaren 16rako:

Bide Berdearen Eguna 2018 EUS

Otorgando el valor que se merece a la Vía Verde

Las vías verdes tienen una peculiaridad diferente de los bidegorris, pues hubo un tiempo en el que fueron ferrocarriles. Para otorgarle el valor que se merece hemos preparado esta actividad. El antiguo camino ferroviario que se utilizó para transportar el mineral desde las minas de Arditurri hasta el puerto de Pasaia celebrará el domingo 16 de septiembre, el VII. Día de la Vía Verde de Arditurri. Se han organizado diversas actividades para este día especial.

Bide Berdearen Eguna 2018 CAS

Advertisements

300 pertsona baino gehiago Arditurriko Bide Berdearen III. egunean

BIDE BERDEA 2014

Txikiek eta helduek primeran pasa dute Arditurriko Bide Berdearen III. Egunean. Eguna hasteko, Arditurriko III.Bizikleta martxa abiatu da Errenteriatik goizeko 9:30ean eta 10:00etan Oiartzundik, bidean bi taldeak elkartu direlarik. Hamaikak aldera iritsi dira Arditurrin kokatua zegoen helmugara eta bertan haurrek eta gurasoek hamaiketako goxo bat dastatzeko aukera izan dute. Ondoren, jarduera ezberdinak izan dituzte aukeran: segway zirkuitua, meategira bisita gidatuak erdi prezioan, jolasak, zinta jolasa bizikletarekin…Eguneko jardueraraik arrakastatsuena, Segway zirkuitua izan da.

Eskerrik asko egun berezi honetan laguntzen egon zareten guztioi!

Argazki galeria