Tag Archives: Gipuzkoa

Aste Santua eta Pazko Astea Gipuzkoako Natura Parkeetan

Burdinolak, erleak, meategiak, saroiak, errotak, mitologia, orientazio jolasak, gaztagintza…

Urtero bezala, aurtengoan ere, gipuzkoar asko irtengo da kanpora Aste Santuan eta Pazko Astean, baina ez dira gutxi (ematen duena baino gehiago) Probintzian geratzen diren herritarrak, eta horiei, jakina, kanpotik hona datozen bisitariak erantsi behar zaizkie.

Urrutira joan gabe natura-aisiaz gozatu nahi duten gipuzkoarrentzat eta ondoko lurraldeetatik nahiz urruneko herrialdeetatik gurera datozenentzat, egitarau aberatsa prestatu dute Gipuzkoako lau Natura Parkeen erakusleiho diren parketxeetan. Guztiontzako planak daude proposamenean: familian egitekoak, bakarka egitekoak, naturarekin loturikoak, kultur ondarea ezagutzera ematen dutenak…

Pagoetako Natur Parkean (Aian), adibidez, Aste Santuko egun guztietan eta Pazko Asteko asteburuan Agorregiko burdinola martxan jarriko da; oraindik hara bertaratu ez den norbait badago, zur eta lur geratuko da hango hauspo, gabia eta gurpil hidraulikoaren mugimendu eta hotsarekin. Iturrarango parketxean bertan borobildu daiteke goiza, erlauntzen irekierarekin harrituz, lorategi botanikoaz gozatuz edo orientazio zirkuitua frogatuz, bai familian, bai bakarka.

IRUDI HANDIA.jpg
Iturraran parketxea (Aia)

 

Aparteko beste aukera Aiako harriko Natura Parkean dagoen Arditurriko (Oiartzungo) meatze-gunea bisitatzea da: kaskoa jantzi, lurraren erraietara sartu eta garai batean ilunpearen isiltasunean han lan egin zuten meatzariek sentitzen zutena bizitzea. Gainera, aurten, txu-txua trenean gerturatu daiteke meategietara, Pagoaldea industrialdetik abiatuz. Beste egun-pasa bat Aiako harria Natura Parketik atera gabe: Hernanin, Akola inguruko trikuharri eta saroiak ikusi ondoren, nahi duenak, Larregaingo sagardotegian amaitu dezake goiza, upel artean, sagardo berria dastatuz.

Tren berdea 001
Txu-txu trena Arditurrin

 

Ataunen ere, Aralarko Natura parkean oraingoan, gorputzarenak ez ezik, izpirituaren beharrak asebetetzeko aukera dago, talo-tailerraren aitzakian, Barandiaran museoa nahiz hango errota eta zerrategi hidrauliko ikusgarria bisitatuz. Aurtengoan, gainera, mitologia orientazio jolasa izango da familientzat. Lizarrustiko parketxea ere hor dago, aterpetxe zein jatetxe eta guzti. Hain gertu, eta, era berean, hain urruti dagoen Natura Parke zoragarriaz gozatzeko mendi ibilaldia egiteko aukera izango dute nahi duten guztiek.

DSC_0048.JPG
Barandiaran Museoa (Ataun)

Eta Aizkorri-Aratzeko Natura parkean zer? Bada, berrikuntza franko. Batetik, Zegaman dagoen Anduetza parketxeak, Goierriko hainbat txoko eder bisitatzeko abiapuntu paregabea denak, zein baino zein erakargarriagoak diren bi jarduera antolatu ditu datozen egunotarako: familientzat orientazio ibilbidea eta “jaten den egurrik ba al dago” saio kitzikagarria, azken hau Anduetzan bertan.

image033 (1)
Orientazio jolasa familientzat

 

Aizkorri mendiaren beste aldean, azkenik, Arantzazu dago. Euskal arte garaikidearen erakuskari ezin hobea den Santutegiaz eta Natura Parkearen sekretuak erakutsiko dizkigun parketxeaz gainera, iaz irekitako aterpetxea dago han, Gandiaga I eraikinean, ondo lo egin eta egun batzuetan autoaz ahaztu nahi dutenentzat. Agerikoa da Arantzazun aisiarako aukerak ugariak direla, baina, labur beharrez, bat aukeratu behar eta honakoa gomendatzen dugu: ibilbide irisgarritik Gomiztegiraino joan, artzaintzaren eta gaztagintzaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutu eta, Euskal Herrian gaudenez, nola ez, ardi latxaren esnearekin egindako gutiziekin sabelari atsegin eman.

20170415_110913 (1)
Artzain-zakur erakustaldia Gomiztegin

 

Hori guztia Gipuzkoan eskura izanda, merezi al du urrutira joatea?

Informazio gehiago:
943180335
barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Udaberriko e-buletina ikusteko eta jardueren inguruko informazio gehiago eskuratzeko sakatu HEMEN.

Aste Santuan zatoz Gipuzkoako Parketxeetara!

Aste Santurako egitarau zabala prestatu dugu Gipuzkoako Parketxeetan. Apirilaren 2tik 12ra bitartean jarduera askotarikoak egiteko aukera izango duzue. Publiko guztiei zuzendutako jarduerak gauzatuko ditugu; familiak, norbanakoak, taldeak…

Aprobetxa ezazue aste santua Gipuzkoako Parketxeak ezagutu eta bertako ondare naturala zein kulturala hobeto ezagutzeko. Makina bat aukera dituzue!

Aste Santua Anduetza 2015 Aste Santua Arditurri 2015 Aste Santua Barandiaran 2015

Goiza zoragarria kontrabandisten ibilbidearen mendi txangoan

_DSC1598

Igaro den igandean Arantzazu Parketxeak eta Arantzazuko Adiskide elkarteak kontrabandisten ibilbidearen mendi txangoa ezagutzera eman zuten. Mendizaleak Gipuzkoa lurraldetik abiatu eta Arabako mugaraino heldu ziren, hain zuzen ere Elge-Urkilla mendizerran kokatuta dagoen Zurkutz (1212 m )gailurreraino. Zurkutzetik panoramika iksusgarriaz gozatzeko aukera egon zen; hegoaldera Arabako Lautada ia osoa ikusi ahal izan zen eta iparraldera Gipuzkoako erliebe menditsua.

_DSC1531

Uda honetan zatoz gure natur parkeetara naturaz eta kulturaz gozatzera! / ¡Este verano visita nuestros parques naturales!

Udan ere, Gipuzkoako 4 Natur Parkeetan naturaz eta kulturaz gozatzeko aukera daukazu, horretarako 6 plan ezberdin proposatzen dizkizugu:

Aiako Harrian mendeetako historia duten Arditurriko meategiak bisitatu ditzazkezu. Erromatarren garaitik ustiatuak izan diren meazuloetan esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izango duzu.

Pagoetan, Iturrarango lorategi botanikoa bisitatu dezakezu, mundu guztiko landareriaren erakuslehio dena bere 5.500 taxonekin.

Anduetzako Parketxetik gertu, San Adrian igarobidea (Leizarrate) ezagutzeko aukera duzu.  Garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen.

Arantzazuko Parketxetik abiatuta, Santutegia eta Gomiztegi baserrian dagoen Artzain Eskola lotzen dituen ibilbide irisgarria egin dezakezu. Ibilbide honek ezinduei ez ezik, hainbat publiko mota ezberdinei ere mendiaz gozatzeko aukera ematen die, hala nola, familiei, osasun arazoak dutenei, haur txikiei,etab.

Lizarrustiko Parketxetik abiatuta, Lareoko urtegiraino iristen den ibilbide zoragarria egin dezakezu Aralarko paisaia karstikoa eta pagadiak ikusteko.

Barandiaran Museoan kokatzen den Errotatxon  errota eta zerrategi bat martxan ikusteko aukera daukazu, antzinako lanbide hauek gertuagotik ezagutzeko.

 6 plan udara

En verano también tienes la oportunidad de disfrutar de la naturaleza en los 4 Parques Naturales de Gipuzkoa. Para ello, te proponemos 6 planes diferentes:

-En Aiako Harria visita las minas de Arditurri, minas con siglos de historia. Tendrás la oportunidad de vivir una experiencia inolvidable en las galerias explotadas desde época romana

-En Pagoeta, puedes visitar el jardín botánico de Iturraran, que cuenta con una colección de 5.500 taxones de todo el mundo. Todos los taxones están debidamente etiquetados con datos de la familia a que pertenecen, nombre botánico y lugar de origen.

-Cerca del Parketxe de Anduetza, puedes conocer el paso de San Adrian (Leizarrate). Es un lugar de importancia histórica, parte de lo que fue el principal camino real que unía a Europa con el Reino de Castilla.

-Partiendo del Parketxe de Arantzazu, puedes recorrer la vía adaptada que une el Santuario y la escuela de Pastores situada en el caserío Gomiztegi. Este camino, además de las personas con minusvalías, también proporciona a otros colectivos como familias, niños, jubilados, etc..la posibilidad de disfrutar de la naturaleza.

-Desde el Parketxe de Lizarrusti, puedes disfrutar de la maravillosa ruta que llega hasta el embalse de Lareo observando el paisaje kárstico y los hayedos de Aralar.

-Puedes ver en marcha la serrería y el molino Errotatxo situados en el Museo Barandiaran de Ataun, para conocer de más cerca estos antiguos oficios.

Mendian ibiltzeko gida. Ba al dakizu ze ibilbide mota ditugun Gipuzkoako parke naturaletan?

MANUAL DE SENDERISMO

senderos

Gogoratu, mendira goazenean…

  • Natura – gune babestuetan bertako araudia errespetatuko dugu.
  • Ekarri dugun guztia etxera eramango dugu:zaborra, ontziak, zigarrokinak, etab. Ez ditugu ezkutatuko edo lur azpian gordeko.
  • Inguruetan hazten diren landareak ez ditugu hartuko. Landare asko interes handiko espezieak dira, urriak eta mendiko baldintza berezietara moldatuak.
  • Zuhaitz, arroka edo harrietan ez dugu ezer idatzi, margotu edo grabatuko. Ibilbideen markaketa horretarako prestaturik dauden mendizaleek egiten dute.

Naturaz gozatu!