Tag Archives: gazta dastaketa

Gaztagintzaren sekretuak

 

Datorren igandean, urtarrilaren 24ean, Anduetza Parketxeak Ondarre gaztandegira (Segura) bisita antolatu du. Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta Eneko Goiburuk, familiako artzain gazteak, bere baserrian, gaztagintzari lotutako sekretu ugari erakutsiko dizkigu.

Gaztagintzaren sekretuak Ondarren

Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Gero Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute. Ondoren, bisitariek hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Ondarre baserriko ukuilu eta gaztandegiaren artean egingo den bisita hau, aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, leku mugatua baitago.

Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!

Gazta usaina Barandiaran Museoan

Gaur goizean jarduera berezi bat izan dugu Barandiaran Museoan. Joseba Insausti Aralarko artzain eta gaztagile gaztearen eskutik gazta dastatze gidatu bat egin dugu, bakoitzaren ezaugarriez mintzatu gara eta batetik bestera dagoen aldea ikusi, usaindu eta dastatu ahal izan dugu.

gazta dastaketa Joseba Insausti 036

Oro har, Josebak Aralarren egiten duen “Mendiko Gazta” izan da arrakasta gehien izan duena, nahiz eta familiako txikienei gazta guztiak gustatu zaizkien!

Eskerrikasko Joseba egindako saioagatik, zorte handia da gaur egun gure mendietako ekoizleekin aurrez-aurre hitz egin eta zure lan egiteko modua ezagutu ahal izatea. Segi horrela!

Euskal Herriko Mendiko Gazta

Ezagutzen al duzu Aralarko gazta berezi hau? Joseba Intsausti artzain eta gaztagileak bere gazta desberdinekin dastaketa bat egingo digu Ataungo Barandiaran Museoan. Izarra “Euskal Herriko Mendiko Gazta” izango da, Josebak Aralarko mendiotan egiten duena. Ez ezazu aukera hau galdu eta zatoz datorren larunbatean, irailak 26, Ataunera (erreserba egin behar da).

Gazta dastaketa 2015

Plaza mugatuak izango direnez, deitu 943180335 edota idatzi barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera zuen erreserba egiteko.

Gustuko al duzu Idiazabal gazta? / ¿Te gusta el queso Idiazabal?

Datorren igandean, uztailak 19, Aizkorri-Aratz Natura Parkea zeharkatuko duen mendi-ibilaldia proposatzen dizuegu. Urbiako larreetan kokatzen den Oltzako saroira iristea izango da helburua, bertan, Mª Paz Oiarbide artzainaren eskutik, inguruko artzaintza eta gazta egitearen prozesua ezagutzeaz gain gazta dastatzeko aukera izango duzuelarik!

Ibilaldiak bi abiapuntu izango ditu Zegamako Anduetza Parketxea eta Oñatiko Arantzazu Parketxea hain zuzen ere.

Badakizue… igande honetan bide guztiak doaz Oltzako Saroira…

Oltzako saroia 2015

El próximo domingo, 19 de julio, os proponemos una excursión montañera que atravesará el Parque Natural Aizkorri-Aratz. El fin será llegar a la majada de Oltza, situada en las campas de Urbia, y una vez allí conocer de la mano de la pastora Mª Paz Oiarbide las características del pastoreo de la zona y el proceso de elaborar el queso ¡además de poder degustarlo!

En esta ocasión habrá dos puntos de partida, el Parketxe Anduetza en Zegama y el Parketxe Arantzazu en Oñate.

Ya sabéis… este domingo todos los caminos van a la majada de Oltza…