Tag Archives: gazta dastaketa

Artzaintza eta paisaiaren bilakaera

Datorren larunbatean, urriaren 14an, plan ederra proposatzen dizuegu Arantzazuko Parketxetik zubia igarotzeko. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan artzaintza eta honek paisaian izan duen eragina aztertzeko jarduera izango dugu.

Arantzazuko Parketxean emango zaio hasiera ekintzari, goizeko 10:00etan, bertatik abiatzen den ibilbide irisgarritik ibilaldiari ekinez. Ibilaldia gidatua izango da eta geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.

Helmuga Gomiztegi Baserria izango da eta bertan baserrira bisita gidatua egingo da, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz.  Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama eta gazten dastatzearekin (Idiazabal, gazta urdina eta gaztazaharra) borobilduko dute goiza bisitariek.

Animatu eta gozatu PAISAIA BIZIA!

Arantzazu

Advertisements

Ardiak beeka etorri zatzaizkigu bila

Arantzazuko Parketxea ardiz inguratuta agertu zaigu Aste Santuko lehenengo egunean. Larunbaterako gonbita luzatzeko agian? gogoratu bi egun falta direla Gomiztegi Artzain Eskolan gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko!

Ardiak IZ

Oporraldi honetarako prestatu dugun lehendabiziko ekintza izango da honakoa. Apirilaren 15ean goizeko 10:00etan elkartuko gara Arantzazuko Parketxean,  eta, zailtasunik gabeko ibilbide eder bat eginez, Gomiztegira hurbilduko gara. Bertan instalakuntzak bisitatu eta ardi eta arkumeekin egoteko aukera izango dute bisitariek. Bukatzeko artzain txakurren erakustaldia eta gazta dastaketa batekin borobilduko da goiza.

Gainera parte-hartzaile guztiek apirilaren 21ean ospatuko den Kalakan taldearen kontzerturako sarrerak doan eskuratuko dituzte.

Ardien seinaleari… ez entzunarena egin behar al diozu?

Izen-emateak: 943782894 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

ARANTZAZU Aste Santua 2017

2017ko lehenengo plana errepikatuz

ondarre-baserria-2017_2

Aurreko igandean, ardi latxa eta arkumeen artean egon ginen Ondarreko gaztandegian, Seguran, Anduetza Parketxearen eskutik. Datorren iganderako, urtarrilak 29rako beste txanda bat antolatuta dago eta taldea osatu da ere. Honenbestez “gaztagintzaren sekretuak 2017” jardueran parte hartzeko azkeneko aukera otsailaren 5ean izango duzue. Izena eman ezazue, taldea osatzen hasi da eta!

Jardueraren deskribapena:

Hasiera emateko umeek zein helduek arkumeak besoetan izaten dituzte ukuiluan. Nola gozatzen duten gurasoek argazkiak ateratzen! Ondoren Eneko Goiburu artzainak berak, ardi latxaren izaera eta ezaugarriak azaltzen ditu ukuiluan bertan. Jarraitzeko Ondarre baserrian gazta nola egiten duten ikasten da eta gaztagintzaren lanabesen erakusketaz gozatu. Eta azkenik gazta dastaketa egiten da.

“Gaztagintzaren sekretuak” azken bisita

Copia de P1070932

Datorren otsailak 21ean, “gaztagintzaren sekretuak” ezagutzeko azken aukera izango da Segurako Ondarre gaztandegian. Lau aldiz  burutu den bisita gidatu hau, oso arrakastatsua izan da eta Anduetza Parketxeak eskerrak eman nahi die orain arte bertaratutako guztiei.

Ondarreko Eneko Goiburu artzainak ukuilua, gaztandegia, gazta egiteko familiako tresnen erakusketa eta ketzeko gela erakusten digu. Ondoren, gazta daztaketa gidatzen du eta bukatzeko, denok elkarrekin gazta jaten dugu.

Aprobetxatu azkeneko aukera hau, Goierri eskualdea bisitatzeko eta artzainen bizimodua bertatik bertara ikusteko!

Gaztagintzaren sekretuak bisita BETETA

Gaztagintzaren sekretuak 31ean

Anduetza Parketxeak urtarrilak 24rako antolatu duen “gaztagintzaren sekretuak” jarduera BETE da. Jarduerak piztutako interesa ikusirik, hurrengo igandean, urtarrilak 31ean berriro antolatu da.

Honenbestez, jardueraren ezaugarriak mantentzen dira. Hitz ordua Ondarre nekazal-etxean eta gaztandegian izango da, urtarrilak 31ean goizeko 11:00etan.

Izena eman ezazue lehen bai lehen, taldea osatzen hasi gara eta!

Gaztagintzaren sekretuak

 

Datorren igandean, urtarrilaren 24ean, Anduetza Parketxeak Ondarre gaztandegira (Segura) bisita antolatu du. Ondarre baserriko artaldean arkumeak jaio berri dira eta Eneko Goiburuk, familiako artzain gazteak, bere baserrian, gaztagintzari lotutako sekretu ugari erakutsiko dizkigu.

Gaztagintzaren sekretuak Ondarren

Goiza ukuiluan hasiko dugu, bisitariek Latxa ardia gertu-gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan goxo-goxo izango dituzte. Gero Ondarre baserrian, artzainek erabiltzen dituzten tresnen bilakaera ikusiko dute. Ondoren, bisitariek hainbat gazta dastatuko dituzte, sagardo eta uraz lagunduta beraien ezaugarriak komentatuko direlarik.

Ondarre baserriko ukuilu eta gaztandegiaren artean egingo den bisita hau, aterpean izango da eta oso egokia da adin guztietako herritarrentzat, baita familientzat ere. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, leku mugatua baitago.

Etorri Goierrira, Ondarre baserrian gure zain daude eta!

Gazta usaina Barandiaran Museoan

Gaur goizean jarduera berezi bat izan dugu Barandiaran Museoan. Joseba Insausti Aralarko artzain eta gaztagile gaztearen eskutik gazta dastatze gidatu bat egin dugu, bakoitzaren ezaugarriez mintzatu gara eta batetik bestera dagoen aldea ikusi, usaindu eta dastatu ahal izan dugu.

gazta dastaketa Joseba Insausti 036

Oro har, Josebak Aralarren egiten duen “Mendiko Gazta” izan da arrakasta gehien izan duena, nahiz eta familiako txikienei gazta guztiak gustatu zaizkien!

Eskerrikasko Joseba egindako saioagatik, zorte handia da gaur egun gure mendietako ekoizleekin aurrez-aurre hitz egin eta zure lan egiteko modua ezagutu ahal izatea. Segi horrela!

Euskal Herriko Mendiko Gazta

Ezagutzen al duzu Aralarko gazta berezi hau? Joseba Intsausti artzain eta gaztagileak bere gazta desberdinekin dastaketa bat egingo digu Ataungo Barandiaran Museoan. Izarra “Euskal Herriko Mendiko Gazta” izango da, Josebak Aralarko mendiotan egiten duena. Ez ezazu aukera hau galdu eta zatoz datorren larunbatean, irailak 26, Ataunera (erreserba egin behar da).

Gazta dastaketa 2015

Plaza mugatuak izango direnez, deitu 943180335 edota idatzi barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera zuen erreserba egiteko.

Gustuko al duzu Idiazabal gazta? / ¿Te gusta el queso Idiazabal?

Datorren igandean, uztailak 19, Aizkorri-Aratz Natura Parkea zeharkatuko duen mendi-ibilaldia proposatzen dizuegu. Urbiako larreetan kokatzen den Oltzako saroira iristea izango da helburua, bertan, Mª Paz Oiarbide artzainaren eskutik, inguruko artzaintza eta gazta egitearen prozesua ezagutzeaz gain gazta dastatzeko aukera izango duzuelarik!

Ibilaldiak bi abiapuntu izango ditu Zegamako Anduetza Parketxea eta Oñatiko Arantzazu Parketxea hain zuzen ere.

Badakizue… igande honetan bide guztiak doaz Oltzako Saroira…

Oltzako saroia 2015

El próximo domingo, 19 de julio, os proponemos una excursión montañera que atravesará el Parque Natural Aizkorri-Aratz. El fin será llegar a la majada de Oltza, situada en las campas de Urbia, y una vez allí conocer de la mano de la pastora Mª Paz Oiarbide las características del pastoreo de la zona y el proceso de elaborar el queso ¡además de poder degustarlo!

En esta ocasión habrá dos puntos de partida, el Parketxe Anduetza en Zegama y el Parketxe Arantzazu en Oñate.

Ya sabéis… este domingo todos los caminos van a la majada de Oltza…