Tag Archives: gautxori

Hegaztiak jada aske Natura Parkeetan!

Pasa den asteburuan ezohiko bisita izan genuen Listorretan eta Iturraranen. Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatu baigenituen, urubiak, hontz txuri bat eta ….

100 pertsona inguru hurbildu ziren, bai Listorretan eta bai Iturraranen ere, guztira 200 lagun inguru eta adin guztietakoak (umeak, gurasoak, aiton-amonak…). Bi gune hauetan lehenik natura parke hauetan lanean diarduten basozainek azalpen batzuk eman zizkiguten eta jendeak bere zalantzak/kuriositateak argitzeko aukera izan zuen; jarraian, espezieak askatu genituen parkeko puntu ezberdinetan eta orain denak ingurune berri honetara egokitzen daude.

Hona hemen irudi batzuk:

2018-06-22
Listorretako aisialekua (Aiako harria Natura Parkea)

Iturraran Parketxea (Pagoeta Natura Parkea)

Advertisements

PAGOETAN, gau berezia aurreko ostiralekoa: URUBIAK ETA MOZOLOAK izan genituen parketxean.

Aurreko ostiralean gaueko bi hegazti hauek gertutik ikusi, ukitu eta gehiago ezagutzeko parada izan genuen Iturraran parketxean.

Igeldoko Arrano Etxean errekuperatutako hiru urubi eta mozolo bat askatzea zen asmoa, baina eguraldi txarra zela eta egun honetan ez askatzea erabaki genuen denon artean, Mikel Olano adituaren azalpen eta aholkuen ondotik. Hala ere, xarma berezia izan zuen gauak; ilunabarrarekin bat Iturraranen bildu  eta animali hauei buruzko kontuak entzunaz gustora egon ginen ondo ilundu zuen arte.