Tag Archives: Gandiaga Topagunea

Alex Txikon alpinistaren hitzaldia Arantzazun

Arantzazuko Adiskideak elkartearen eskutik eta Arantzazu Gaur Fundazioa eta Arantzazuko Parketxea laguntzaile izanik, datorren maiatzaren 20an, larunbata, Alex Txikon mendizale bizkaitarra, negu-garaian eta oxigenoaren laguntzarik gabe, Everest mendiko gailurrera iristeko ahaleginean duela hilabete gutxi bizi izandako muturreko esperientziaren gainean mintzatuko da Arantzazun. Hitzaldia, publiko zabalari eskainia, Gandiaga Topagunea kultur zentroan izango da, goizeko 11.00etan.

Arantzazu inguru ezaguna du Txikonek, izan ere, maiz etortzen da bertako mendiek eskaintzen dizkioten erronka berrien bila, etorkizunean beste hainbait ekintza gogoangarri abian jarri ahal izateko entrenamendu gisa balio baitzaizkio.

Nahiz eta Txikon-ek mundu-mailako ospea lortu zuen, besteak beste, 2016an Pakistango Nanga Parbat-eko gailurrera (8.128 m) neguan iritsi zen lehen mendigoizalea izateko meritua egin zuelako, Arantzazuko testigantza ez dago mendizaleei bakarrik eskainia, ezpada gizon grinatsu baten eta haren bizi-esperientziaren gainean jakiteko interesa duten lagun guztiei.

Cartel Alex Txikon

De la mano de la asociación Arantzazuko Adiskideak y con la colaboración de la Fundación Arantzazu Gaur y el Parketxe de Arantzazu, el sábado 20 de mayo, el montañero vizcaíno Alex Txikon narrará en Arantzazu la vivencia extrema que ha experimentado recientemente al tratar de ser el primero en encumbrar sin oxígeno el Everest en invierno. La charla, abierta al público, tendrá lugar en el centro cultural Gandiaga Topagunea, a partir de las 11.00h.

Txikon es bien conocido en los alrededores de Arantzazu, ya que acude con asiduidad a estos parajes con la intención de encontrarse ante los nuevos retos que las montañas quieran regalarle y le permitan entrenarse para seguir emprendiendo hazañas.

Aunque Txikon consiguiera el reconocimiento mundial, entre otros méritos, por lograr en 2016 ser el primer montañero en la historia en pisar la cumbre del Nanga Parbat (8.128 m) en Pakistán en temporada invernal, el testimonio que ofrecerá en Arantzazu no solo complacerá a los amantes de la montaña, sino a todos aquellos que quieran participar para encontrarse ante un hombre apasionado y su experiencia vital.

Kalakan prest!

Aste Santuko oporraldia aurrera doa eta bihar izango da Kalakanen kontzertutaz gozatu ahal izateko eguna. Zehazki arratsaldeko 19:00etan eskainiko da, Gandiaga I Topagunean. Aste Santu eta Pazko Astean zehar Parketxean antolatu diren jardueretan parte hartu duten bisitariek, edo/eta, aterpetxe berrian oporraldian zehar gau bat bertan pasa dutenek, kontzerturako sarrera ziurtatu dute zuzenean.

Sarrerak kontzertuaren aurretik jasoko dira Arantzazuko Parketxean 18:00etatik 18:30etara. Erreserbatutako sarrera guzti horiek banatzean, 18:30etatik aurrera, eta iritsiera-ordena errespetatuz, sarrera gehiago banatuko dira, doan baita ere, aretoa bete arte. Galduko al duzu?

Informazio gehiagorako: 943782894, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

kalakan

Concierto de Kalakan

Las vacaciones de Semana Santa van avanzando y mañana será el día para poder disfrutar del concierto de Kalakan. Concretamente se celebrará en el centro cultural Gandiaga I Topagunea, a las 19:00 horas. Todos aquellos que hayan participado en algunas de las actividades que se han preparado para la Semana Santa y Semana de Pascua, o que haya pasado al menos una noche en el recién estrenado albergue se han asegurado la entrada para el mismo. 

Las entradas se recogerán justo antes del concierto en el Parketxe de Arantzazu de 18:00 a 18:30 horas. Tras haber entregado todas las entradas reservadas, a partir de las 18:30 horas, y respetando el orden de llegada, se repartirán más entradas, también de forma gratuita, hasta completar el aforo. ¿Te lo vas a perder?

Para más información: 943782894, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net