Tag Archives: fenologia

Pello Zabalarekin fenologia saioa Arantzazun

Pello Zabalaren eskutik emango da datorren hilak 18, larunbata, fenologia saio berezia. Naturaren behaketa eta interpretazioa izango dira jardunaldi honen ardatz nagusia, udaberri honetako aldaketa fenologikoetan oinarrituta. Goizeko 10:30tan emango zaio hasiera Arantzazu Parketxean eta Arantzazuko inguruetan emango dira azalpen guztiak 2 ordu eta erdiz. Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko zuhaitz eta landareen gaineko ezagutza sakontzeko aukera paregabea da, naturalista eta meteorologo frantziskotarrak ezagutza-maitasuna-zaintza kontzeptuaz gain, zientzia honen sekretu guztiak azalduko baitizkigu. Helduek 5€ eta haurrek 3€ (5-12 urte bitartekoek) ordaindu beharko dute.

Erreserbak: arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net eta 943782894

Fenologia

Neguak edertzen du uda

Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Hala dio esaera zahar batek. Eta ez du arrazoi gutxi. Abenduko egunak urteko egunik laburrenak izaten dira, argi-ordu gutxi izaten ditugu alegia.

Horrek aldaketa ugari ekartzen du gure aldartera, goibel sentitzen gara eta oro har, ganora gutxiago izaten dugu aire libreko jardueraren bat burutzerakoan. Baina ez gara, gu gizakiok, aldaketa hau sumatzen dugun bakarrak, izaki bizidun orok usaitzen du negua. Urte sasoi honen nortasun agiri dira egun larburrak, gau luzeak eta tenperatura baxuak. Honen hurbilerarekin naturaren koloreek beren diztira galtzen dute, dena ilunago bihurtzen da eta geldikortasuna, sosegua, nagusitzen da. Hotzerako, elurrerako, eguraldi goibelerako prestatzen hasten gara naturako elementu guztiok. Azken finean, negua, baldintza gogorren aurrean dugun egokitze-ahalmena jartzen du azterketapean.

negua zuhaitzaZuhaitzek, guk ez bezala, beren jantzi eta maskarak galtzen dituzte eta biluzik egiten diote aurre neguari. Izaki bizidun orok, biziraute teknika bat ala beste garatu besterik ezin du egin, biziraun nahi badu. Baserrietan neguari aurre egiteko gure altxor kuttunenak ganbaratan gordetzen ditugu, udazkenean jasotako uzta kasu (artoa, garia, gaztainak, intxaurrak, urrak…). Landare eta animalien erreinuek, urtaro gogor honi aurre egiteko beren aktibitatea gutxitzen dute, batzuk ia aktibitate deusa izan arte, esaterako  anfibio eta narrastiak, edota lozorroan sartzen diren hainbat ugaztun (muxarra, saguzaharra, trikua…).

Beste teknika eraginkor bat (milurteak badaramatzate mundu honetan, eraginkorra izango da…) azalpean koipeak batzea da, odol beroa dugunon artean bederen. Zuhaitzen kasuan, hazkuntza gelditu eta fotosintesi prozesua mantsotu egiten dute, energia aurreztu asmoz. Egokitzapen prozesu hauek mota askotakoan dira, zein baino zein interesgarriagoa. Naturaren behatzaile zaretenok, jakin badakizue lotura zuzena dutela izakien jokamoldeek eta urtaroek. Hau da, urtaroaren aldaketarekin batera izaki hauen jokatzeko modua ere aldatu egingo da eta honi bira erdi bat ematen badiogu, izaki bizidunen jokamoldeari erreparatuta urtaro aldaketa bat ondoriozta daiteke. Urte sasoien iragarle direla esan dezakegu. Zientzia honi fenologia deritzo.

Lotura eta harreman hau ulertzea ez da lan samurra. Ondo ezagutu beharra daude ingurua eta bertan bizi diren izakiak. Halabaina, interes pixka bat jarrita lotura hauek aisa egin ditzakegu gure kabuz. Norberak zientzia hau garatzen hasteko adibide bat jarriko dizuegu: kurruiloak azaro aldera euskal lurraldeko turista bilakatzen dira, iparraldeko guneetako negua sumatzen hasten denean hain zuzen. Hortaz, kurruiloak gure zeruetatik hegaka ikusten ditugunean, neguaren atarian guadela ondorioztatu behar dugu.  Badira honekin lotutako makina bat esaera zahar: Berriz ere negua atarian edo Antzarrak pasatu, negua etorri. Hori da gure arbasoek egin izan dutena beti, natura behatu, ondorioak atera eta ondorio horiek jakintza bilakatu. Fenologia urte askotako zientzia dela esan daiteke.

kurruilo

Parketxe Saretik, naturaren behatzaile izateko interesa bultzatu nahi dugu, eta negua ate joka dugunez, nahiz eta askok usaitu duten jada, inguruan gertatzen diren aldaketokin gozatzera animatu nahi zaituztegu. Hurbildu zaitezte gure natur guneetara, begiak zabaldu eta ea zer sekretu lapurtzen diogun naturari… Goza ezazue neguko giroaz, neguak edertzen baitu uda.

Ikasturte honetan ere ikasle andana! / ¡4.000 escolares para este curso!

collage-pagoeta-

2014-09-18

Asko dira aurten ere Iturraran parketxetik antolatutako hezkuntza jardueretara hurbilduko diren ikasleak. Dagoeneko 4.000 ikaslek egin dute erreserba.

Zuk ere Pagoetako Parke Naturala ezagutu nahi baduzu, aukeratu gogokoen duzun ekintza eta egin zure erreserba! Oraindik garaiz zabiltza!


 

170 grupos ya han reservado para acercarse al Parque Natural de Pagoeta durante este curso. Todavía estáis a tiempo para reservar la visita que más os guste!

 

naturaren ezagutza bultzatuz – FENOLOGIA – impulsando el conocimiento de la naturaleza

collage---fenologia

2014-04-05

Primerako gidarien eskutik (Pello Zabala, Margarita Martín eta Pilar López) lurrari kasu egiten ikasi dugu asteburu honetan Iturraran Parketxean.  Ezagutza-maitasuna-zaintza bultzatuz.

Con la ayuda de Pello Zabala, Margarita Martín y Pilar López hemos aprendido a escuchar la naturaleza este fin de semana en el Parketxe de Iturraran. Impulsando el entendimiento-amor-cuidado.

Fenologiak, Arantzazun, natura-ezagutza sustatu zuen / La fenología suscita conocimiento en Aranzazu

Atzo, Arantzazun,  50 laguneko taldeak jarraitu zuen Pello Zabalak emandako azalpen fenologikoak. Gehien aipatu ziren landara espezieak, lizarra, elorria, artea, zumarra, eta gaztainondoa izan ziren

Ayer en Arantzazu el grupo formado por 50 personas siguió con especial atención las explicaciones fenológicas de Pello Zabala. Su discurso fenológico se centró muy especialmente en el fresno, el espino,la encina, el olmo y el castaño.

Argazki bilduma / Álbum de fotos

Fenologia_Pello Zabala_Arantzazun

FENOLOGIA SAIOA, PELLO ZABALAREKIN, ARANTZAZU PARKETXEAN

Martxoaren 15ean NATURA, ikuspegi orotik, maite duenak Arantzazura etortzeko motiboa izango du. Pello Zabalarekin fenologia saio berezia bertan izango da. Horretarako Arantzazu Parketxeko inguruan zehar, irisgarriko bidearen zati bat barne, naturak oparitzen dituen elementu guztiak aztertuko dira, klima eta eguraldiaren faktoreak aintzat harturik.

Fenologia pp_txuri_juan-page-001

El próximo 15 de marzo, los amantes de la naturaleza  tienen una cita ineludible en Arantzazu. El experto naturalista Pello Zabala ofrecerá una mañana dedicada a la fenologia en el Parketxe de Arantzazu. El recorrido próximo al Parketxe será el espacio natural elegido para esta jornada donde la naturaleza se interpretará en función de las variaciones climáticas en cada lugar.

Hasierako ordua / Inicio de la jornada: 10:30etan

Lekua / lugar: Arantzazu Parketxeko harrera lekua / recepción de Parketxe del Arantzazu

Hizkuntza / Idioma: Elebiduna  / bilingüe

Prezioa / tarifa: 5€ helduak, ( adultos) eta 3€ haurrak ( niños/as) 5-12 urte

ERRESERBAK: Arantzazu Parketxea / Tlf: 943782894 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net