Tag Archives: fauna

Pipistrellus eta Nyctalus artean

OSO ONA!!!Primerako gaua pasa genuen atzo Arantzazun! Eguraldia lagun izanik eta taldea erabat betez, Arantzazuko Parketxera hurbildutako 30 lagunek saguzarrak entzuteaz gain ikusteko aukera ere izan zuten. Entzundako saguzarren artean, saguzar arrunta eta kuhl saguzarraz gain (Pipistrellus pipistrellus eta Pipistrellus kuhlii), Nyctalus leiseri gau-saguzar txikia entzutea ere posible izan zen! Zoragarriak!

Atzoko saiora gerturatzea ezinezkoa izan bazitzaizun, ez galdu datozen aukerak eta erreserbatu zuen eguna berandu baino lehen!

Egutegi saguzarrak

ENTRE PIPISTRELLUS Y NYCTALUS

Una noche estupenda la de ayer en el Parketxe de Arantzazu. El tiempo acompañó y completándose el grupo, las 30 personas que se acercaron al Parketxe de Arantzazu ayer, ademas de escuchar los murciélagos, también tuvieron la oportunidad de verlos. Entre los murciélagos que se pudieron escuchar, ademas de los Pipistrellus pipistrellus y Pipistrellus kuhlii, también fue posible oír al Nyctalus leiseri, ¡maravillosos!

Si te fue imposible asistir al evento de ayer, no te pierdas las siguientes oportunidades y reserva tu día cuanto antes:

Egutegi saguzarrak

 

Advertisements

Azken irteera narrasti eta anfibioak ezagutzeko Arantzazun

Arrabio

Gipuzkoako Natura Parke guztietan, animalia ezezagun hauek ezagutzeko, antolatu diren ibilaldiak bukatzear daude. Azken aukera datorren igandean (ekainak 4) izango da Arantzazuko Parketxean goizeko 10:00etan.

Aizkorri-Aratz natura parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko ibilaldi berezi hau lehenengo aldiz eskainiko da Arantzazuko Parketxean eta Ander Izagirre aditua izango da gidaria. Inguruan daukagun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, animali hauek ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Anderrek. Ondoren, 3 ordu inguruko ibilbide bat eginez, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira eta lurrari adi adi begiratuz animaliak topatzen ahaleginduko dira parte-hartzaileak.

Irteera publiko orokorrari zuzendua dago eta prezioa 5€ izango da. Egin erreserba lehen bait lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Narrastiak_Kartel orokorra2017 EUS (1)