Tag Archives: familian

Narrasti eta anfibioak, animalia ezezagunak?

Narrasti eta anfibioak animalia ezezagunak dira, ezkutuan bizi direnak eta ohitura harrigarriak dituztenak. Honenbestez, Anduetza Parketxeak aukera paregabea eskaintzen du Aizkorri-Aratz natura parkean ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen delako.

Jarduerari hasiera emateko, Ander Izagirrek (gaian aditua) narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldian, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastraka besteak beste.

Irteera hauek adin guztietako pertsonentzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Zatoz Aizkorriko animalia bitxi hauen sekretuak ezagutzera!

Advertisements

Hainbat ipuin kontaketa udazken honetarako

Ipuin kontaketa 2014

Gipuzkoako Parketxe Sareak bi aukera eskaintzen ditu Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak entzuteko. Lehenengoa, Anduetza Parketxean azaroak 2an izango da eta ondoren, azaroak 30ean, JM Barandiaran museoan. Ipuin kontalaria Maitane Aizpurua izango da eta biak ala biak, haurrei zuzendutako jarduerak dira. Etorri zaitezte goxo-goxo ipuinean murgiltzera eta familian goiza pasatzera!