Tag Archives: excavaciones arqueologicas

San Adrian igarobidean egin den indusketa kanpaina oparoa izan da / Fructífera campaña de excavaciones en el paso de San Adrian

Gotorlekuaren Omenaldi dorrera igotzen / Subiendo a la Torre del Homenaje de la fortaleza

Gotorlekuaren Omenaldi dorrera igotzen / Subiendo a la Torre del Homenaje

Larunbat honetan, uztailak 19an, bukatu da San Adrian igarobidean egin den indusketa arkeologikoen VIII. kanpaina. Aurkitutako piezen artean erdi aroko igitaia, zeramika zatiak, txanponak eta gerriko baten belarria ikusi genituen. Aurre-historiako indusketa oso aberatsa izan da ere orain dela 14.00 urteko su harriak topatu baitituzte, hainbat erabilerarako landutako su harriak, lantza puntatan jartzeko, animalien azala lantzeko, larrua mozteko, haragia zatitzeko besteak beste.

Anduetza Parketxeak, San Adriango indusketa arkeologikoak ikusteko larunbaterako antolatu zuen ibilaldia oso arrakastatsua izan zen. Anduetza Parketxeak, Aranzadi Zientzia Elkarteak berri gehiago konpartitzen dituen heinean, beste ibilaldiren bat antolatzea aurreikusten du. Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko!

______________________________________________________________________

Este sábado 19 de julio ha finalizado la XVIIIª campaña de excavaciones arqueológicas realizadas en el paso de San Adrian. Entre las piezas de la Edad Media encontradas hay una hoz, trozos de cerámica, monedas y una hebilla entre otros objetos. La excavación de la prehistoria ha sido también muy rica, ya que han encontrado muchas piedras de sílex utilizadas para diferentes usos, como el trabajo de la piel de animal, de cortar el cuero, de partir la carne, para puntas de lanzas…

La excursión guiada que organizo Anduetza Parketxea el sábado para ver dichas excavaciones arqueológicas fue todo un éxito. Anduetza Parketxea prevé organizar alguna excursión más en cuanto la Sociedad de Ciencias de Aranzadi comparta alguna novedad. ¡Ponte en contacto con nosotros para recibir más información!

Aurre-historiako aztarnak / Huellas del hombre prehistorico

Aurre-historiako aztarnak / Huella del hombre prehistórico

 

Jende ugari gerturatu zen San Adriango indusketa arkeologikoak ikustera / Muchas personas se interesaron por las excavaciones arqueológicas de San Adrian

P1050579

Aurreko larunbatean, uztailak 12an, Anduetza Parketxeak San Adriango indusketa arkeologikoak ikusteko ibilaldi gidatua antolatu zuen. Alfredo Morazaren, indusketaren arduradunaren azalpenak oso interesgarriak izan ziren. Honetaz gain, zuzenean ikusi ahal izan genuen galeria bateko indusketan erdi aroko aztarnen aurkikuntza.

Oraindik ere hurrengo larunbatean, uztailak 19an, arkeologoen lana ezagutzeko aukera dago Anduetza Parketxeak antolatzen duen ibilaldi gidatuan. Gainera aurreko asteko lanen ondorioak ezagutuko ditugu bertatik bertara. Zatoz eta gerturatu zaitez arkeologoaren mundura!

_______________________________________________________________________

 El pasado sábado, 12 de julio, el Parketxe Anduetza organizo una excursión guiada para ver las excavaciones arqueológicas de San Adrian. Las explicaciones del responsable de las excavaciones, Alfredo Moraza fueron muy interesantes. Además pudimos ver en directo el hallazgo de piezas de la edad media en una de las galerías.

Todavía existe la posibilidad de disfrutar del trabajo de los arqueólogos el próximo sábado 19 de julio, en la excursión guiada que organiza el Parketxe Anduetza. Además nos informaran de los hallazgos realizados durante toda la semana. ¡Ven y acércate al trabajo de los arqueólogos!

Kartela_Indusketa arkeologikoak

Etorri San Adrian igarobidera indusketa arkeologikoak ikustera / Ven a ver las excavaciones arqueológicas a San Adrian

Kartela_Indusketa arkeologikoak

Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatuak antolatzen ditu (uztailak 12 eta 19an) San Adrian igarobidera indusketa arkeologikoak ikustera. Arkeologo baten eskutik indusketa lanak bertatik bertara ikusi ondoren, San Adriango igarobidearen barruko aldea ezagutzeko aukera izango dugu, haren bilakabidea, Historiaurretik hasi eta XX. gizaldian bukatu arte, hobe ulertzeko.

Horrez gain, ibilaldiko partaide guztiek Zegamako Anduetza Parketxean dagoen “San Adrian, denboran zehar igarobidea” erakusketa doan bisitatzeko aukera izango dute, besteak beste, indusketa lanetan aurkitutako piezak biltzen dituena, garrantzi handia duen Brontze garaiko ontzia barne.

 ______________________________________________________________________

El Parketxe Anduetza organiza excursiones guiadas (12 y 19 de julio) para ver las excavaciones arqueológicas en el paso de San Adrian. En ellas se podrá ver de la mano de un arqueólogo el trabajo en las excavaciones in situ, para después recorrer la cueva con el fin comprender mejor su evolución desde la Prehistoria hasta el siglo XX.

Las personas que realicen la excursión podrán visitar gratuitamente la exposición “San Adrian, un paso a través del tiempo” situada en Anduetza Parketxea. Donde podrá ver las piezas encontradas en las diferentes excavaciones, entre ellas un cuenco de la Edad del Bronce de especial importancia.