Tag Archives: euria

Biharko irteera bertan behera

Kaixo lagunak,

Pena handiz, baina biharko Aralarren antolatuta genuen anfibio eta narrastiak ezagutzeko irteera bertan behera uzten dugu. Helburu nagusia narrastiak ikustea zen, Lareoko urtegi ingurua oso leku aproposa baita horretarako. Baina, dauzkagun eguraldi iragarpenak ez daude gure alde. Aste hontako euri jasek balio bezate, bederen, Aralar berde-berde ikusteko!

Copia de igela aterkia

Jende mordo batek eman du izena eta eskerrak eman nahi dizkiegu.

Dena den, abentura egarriz geratu bazarete, jakizue uztailan zehar bi jarduera egingo ditugula Aralarko Parketxe Hedatuan:

  • Uztailak 9, larunbata: GAU IBILALDI MAGIKOA Ataunen
  • Uztailak 16, larunbata: AKAITZ TXIKI KOBARA ESPELEOLOGIA IRTEERA Aralarren

Izango duzue gure berri!

Advertisements