Tag Archives: esnea

Baserriak jendez lepo

Gipuzkoako Parketxe Sareak, hainbat baserrirekin elkarlanean, bisita bereziak antolatu ditu bertako lanak eta bizimodua gertuagotik ezagutzeko helburuarekin, lehen sektorea balioan jarriz eta gure kultur paisaiekin duten lotura zuzena ulertuz.

Bisitak oso arrakastatsuak izan dira eta familian egiteko oso egokiak. Bertan, baserrietako instalakuntza desberdinak ikusi dira, bertako produktuak dastatzeko aukera ere egon da eta txikienek baserriko animaliekin kontaktu zuzenaz gozatu dute.

Ondarre Gaztandegia (Segura) Zegamako Anduetza Parketxearen eskutik

 

DSC_0050
Iztueta Baserria (Lazkaomendi) Aralarko Parketxearen eskutik
IMG_8112
Adarrazpi Gaztandegia (Urnieta) Arditurri Parketxearen eskutik

 

Ondarre, Iztueta edo Adarrazpi bisitatzeko aukera ez baldin baduzue izan, egon lasai, azken aukera Arantzazun kokatzen den Gomiztegi baserrian izangu duzue eta. Egon zaitezte adi datozen egunetan eta eman izena berandu baino lehen!

Advertisements

Azken aukera Iztueta baserria ezagutzeko

Baserri mundua, animaliak, bertako lanak, produktuak… Iztueta baserriko bizimodua bertatik bertara ezagutu eta familian goiz ederra igarotzeko azken aukera duzue datorren larunbatean, martxoak 3.

Plazak betetzen ari dira, beraz, bizkor ibili!

Iztueta Baserria Martxoak 3

Iztueta baserria ezagutu nahi al duzu?

Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Iztueta Baserriarekin elkarlanean, bere abereak, ikuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkizuegu bertaratzen zareten familiei.

Ez ezazue aukera hau galdu eta eman izena, plazak azkar beteko dira eta!

Iztueta Baserria Otsailak 18

Urre txuria ezagutzen

Atzo, igandez, saio ederra ospatu genuen Aralarko Parketxean. Iztueta Baserrira egin genuen bisita, esnea nondik datorren bertatik bertara ezagutu asmoz.

Lehenik esan, atzoko taldea azkar bete zenez, igande honetan, otsailak 19, beste aukera bat izango duzuela, saioa errepikatuko dugu eta. Bizkor ibili eta eman izena berandu baino lehen!

Goiz ederra izan zen, Iztuetan belaunaldi mordo bat daramatzate baserriaz bizitzen eta atzokoan, egindako bide luze horren bizimodu gaurkotua ikusi ahal izan genuen. Nolako zura, halako ezpala. Lehengaiak zainduz eta mimatuz kalitatezko produktua lortzen dute, urre txuri preziatua alegia.

dsc_0050

Txikiek izugarri ondo pasa zuten baserrian lanean, belarra bildu eta gero behiei emanez. A ze nolako esperientzia! Saioa amaitzeko bertako produktuak dastatu genituen: izozkia, yogurta eta esnea. Guztia giro goxo eta gozoan. Milesker, Ainitze eta Iztuetako familia osoari, zuen etxeko ateak irekitzearren!

Iganderako izena emateko, jarri gurekin harremanetan 943180335 telefonora deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Nondik dator esnea?

Aralarko Parketxeak baserri munduko ateak zabaldu nahi dizkie familiei eta horretarako datorren iganderako, otsailak 12, plan eder bat proposatzen dizuegu.

Iztueta Baserriko bizimoduan barneratzea proposatzen dizuegu: behiak ezagutu, jana jarri, esnea nola eta non lortzen duten ikusi eta behi horien esne goxoarekin egindako kalitate goreneko produktuak dastatuko ditugu. Guztia giro goxo eta gozoan. Ba al zatoz?

iztueta-baserria_kartela2017