Tag Archives: errotatxo

Jentilen artean iparra aurkitu nahian

Aste Santua ate joka daukagu eta Aralarko Parketxeak (Ataun) eskaintza berezia prestatu du oporraldi guztirako. Lehenengo egunetan atseden hartu ostean, familian egiteko plan berezi bat proposatzen dizuegu Barandiaran Museotik lehen larunbaterako (apirilaren 20rako), mitologian oinarritutako orientazio jolasa hain zuzen ere. Iparra aurkitzeko gai izango al gara jentilen lurraldean? ez galdu aukera eta eman izena lehen bait lehen!

Bestalde, antigoaleko zerrategia eta errota martxan ikusteko aukera ere egongo da, egunero (asteartea izan ezik) 11:30etan Barandiaran Museoko bisita gidatuarekin batera edota 12:30etan Errotatxora bakarrik.

Hori gutxi izango balitz, Lizarrustiko Parketxetik ere Aralarko paisaia kulturalak ezagutzeko mendi-ibilaldi gidatuak eskainiko dira (aurrez izena eman beharko da). Natura Parkeko ezaugarriak eta bioaniztasuna ezagutzeaz gain,  gizakiak utzitako aztarna desberdinak interpretatzen ikasteko aukera egongo da.

Oraindik planik gabe? ZATOZ ARALARRERA!

Aste Santua Barandiaran 2019 EUS

Aste Santua Barandiaran 2019

Errota zahar maitea, uraren ertzean

Kota desberdinetan dauden bi punturen artean mugitzen den ur masa batek duen energia, bi puntu horien artean dagoen altuerarekiko proportzionalki zuzena da, eta gainera, beheko kotara iristean urak duen abiaduraren karratuarekiko proportzionalki zuzena.

Bai, oso argibide egokia da ur-errota baten funtzionamendua ikuspegi tekniko batetik ulertzeko. Baina, fisikariak ez garenontzat… Zer da errota bat? Zer garrantzia izan du errotak Ataungo lurretan? Nola egiten zen lan errotan eta zer lotura du errotak mitologiarekin?

Zatoz, zatoz Ataungo Barandiaran Museora eta errota zahar maite baten erraiak ezagutuko dituzu.

Errotatxoko ateak zabalik dituzue!

20161216_120505~2

Errota zahar maitea
uraren ertzean,
uraren ertzean da
basati beltzean.
Negar egiten dezu
aleak txetzean.
Ni ere triste nabil
zutaz oroitzean.

Zotin segua dabil
errotarria
itzalitako
izar distirak
dira neretzat
zure begiak.

Izar eder bat dago
hor goiko lekuan,
errota zaharra berriz
erreka zokuan.
Berebiziko pena
badaukat barruan,
ezin gintezke bizi
elkarren ondoan.

Bizitzaren legea
nahi det onartu
hala beharra
goraiez hartu
berez doana
zertan behartu.

 

Juan Mari Lekuona