Tag Archives: errota

Lanean hasteko prest Agorregiko burdinola eta errota / Todo preparado para la reapertura de la Ferrería y los Molinos de Agorregi

Neguko geldialdiaren ondoren, martxoaren 1ean hasiko dira lanean Agorregiko Burdinola eta Errotak, urtegiak urez, pikatxak  alez eta biltegiak burniz eta ikatzez bete beteak daudenean. Martxoan hasi eta ekainera bitartean igande eta jai egunero 11:30etan emango diogu hasiera bisita gidatuari.

 Agorregik, industri aurreko teknologia erakusteaz gain, Erdi Aro eta Aro Modernoko bizimodura hurbil arazten gaitu eta naturako elementuekiko menpekotasun hori ikustarazten digu. Paraje ikusgarri hau mila misterioz betea dago, bisitatu beharreko Euskal Herriko leku eder horietako bat da.

Jarri zure zentzuak erne! Laister dira burdinolako hauspoak ZORRA-ZORRA, arragoako sua PAGA-PAGA eta gabia berriz AURTEN EZ-AURTEN EZ… esanez.

Tras el descanso invernal, el 1 de marzo se abrirán otra vez al público la Ferrería y los Molinos de Agorregi. Agua, mineral de hierro y carbón… listos para la faena. De marzo a junio, los domingos y festivos, se pondrán en funcionamiento junto con la visita guiada que empieza a  las 11:30 h.

Pasear por este entorno es una manera de hacer un recorrido por la historia de la industria del hierro, una forma de ver cómo se aprovechaba el agua de una manera óptima y un descubrimiento del bello paisaje natural que lo rodea

¡Pon tus sentidos en alerta! Pronto oiremos a los fuelles de la ferrería ZORRA-ZORRA (deuda-deuda), al fuego del horno diciendo PAGA-PAGA (paga-paga) y al martillo AURTEN EZ-AURTEN EZ (este año no, este año no)… .

Egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!

Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…

 

Agur Agorregi, datorren urterarte!

Urteko azken bisita ospatu dugu gaur Agorregin eta badirudi eguna bera ere triste eta goibel esnatu dela agurrerako. Hala ere abenduko zubian txoko ezberdinetako bisitari ugari ibili da Pagoeta Natura Parkean. Agorregin bertan,  errota eta burdinolaren historia eta funtzionamendua ezagutuz, 450 pertsonatik gora izan dira egun hauetan.

Datorren urtera arte agurtzeko eguna iritsi da, Martxoa bitartean ez baitira entzungo  burdinolako hauspoen ufadak ezta mailuaren golpeak ere. Pagoetak baditu hala ere galdu ezin diren altxor gehiago, horri buruz informatzeko zatoz Iturraran Parketxera!

Talo goxoak Iturraranen

Abuztuan sartu gara eta Agorregiko errotak lanez gainezka ditugu datozen asteetan Iturraranen ospatuko diren talo tailerrak direla eta. Bihar eguerdian izango dugu lehen zita, baina dagoeneko taldea osatua dago. Gogoratu abuztuak 11 eta 18an ere iraganeko jaki goxo hauek egin eta dastatzeko aukera izango duzuela. Ez gelditu gogoz, erreserbatu lekua 943 835389 telefonora deituz edo idatziguzu iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera

***

En agosto los molinos de Agorregi no pueden parar debido a los talleres de talo que hemos organizado en Iturraran. La primera cita será mañana pero el grupo ya esta completo. Los días 11 y 18 de agosto habrá otras oportunidades de hacer y degustar estos manjares tradicionales de nuestra cultura. No te quedes con ganas, apúntate llamando a 943835389 o escríbenos a iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Errota zahar maitea, uraren ertzean

Kota desberdinetan dauden bi punturen artean mugitzen den ur masa batek duen energia, bi puntu horien artean dagoen altuerarekiko proportzionalki zuzena da, eta gainera, beheko kotara iristean urak duen abiaduraren karratuarekiko proportzionalki zuzena.

Bai, oso argibide egokia da ur-errota baten funtzionamendua ikuspegi tekniko batetik ulertzeko. Baina, fisikariak ez garenontzat… Zer da errota bat? Zer garrantzia izan du errotak Ataungo lurretan? Nola egiten zen lan errotan eta zer lotura du errotak mitologiarekin?

Zatoz, zatoz Ataungo Barandiaran Museora eta errota zahar maite baten erraiak ezagutuko dituzu.

Errotatxoko ateak zabalik dituzue!

20161216_120505~2

Errota zahar maitea
uraren ertzean,
uraren ertzean da
basati beltzean.
Negar egiten dezu
aleak txetzean.
Ni ere triste nabil
zutaz oroitzean.

Zotin segua dabil
errotarria
itzalitako
izar distirak
dira neretzat
zure begiak.

Izar eder bat dago
hor goiko lekuan,
errota zaharra berriz
erreka zokuan.
Berebiziko pena
badaukat barruan,
ezin gintezke bizi
elkarren ondoan.

Bizitzaren legea
nahi det onartu
hala beharra
goraiez hartu
berez doana
zertan behartu.

 

Juan Mari Lekuona

Larunbat honetan ere talo tailerra Iturraranen / Próximo taller de talos este sábado en Iturraran

Aurreko asteko arrakastaren ondoren, larunbat honetan eta datorrenean (abuztuak 12 eta 19) ere taloari kolpeka jardungo dugu Iturraranen. Agorregiko burdinola eta errotara bisita egin ondoren,  taloak egiten trebatu eta norbere taloa jateko aukera izango  dugu txistor mutur batekin.

Animatu! eta azaldu Agorregira   11:30etarako edota 13tarako Pagoetako parketxerazuzenean. Erreserba egiteko deitu telefono honetara: 943 83 53 89 ( Iturraran).

Este sábado  12 y el próximo sábado 19 volverá  el olor al talo y la txistorra al caserío de Iturraran. Como antaño, se amasará la harina de maíz para hacer esas tortas que alimentaron a los antiguos habitantes de Euskal Herria.

 El taller del talo comenzará a las 13h. en el caserío  Iturraran ( Centro de Información del Parque Natural de Pagoeta) , después de la visita a la  ferrería y molinos e Agorregi, que será a las 11:30.

Interesados llamar al teléfono 943 83 53 89.

Heldu nahiz umeek gozatu zuten taloa egiten, ondoren gustora jateko./ Niños y adultos disfrutaron haciendo su propio talo, para luego comérselo.

Taloak egiten ikasi nahi duzu? ¿Te gustaría aprender a hacer talos?

Hotzari aurre egiteko plan ezin hobea prestatu dizuegu: Agorregiko errotan alea xehetu, taloa egin eta txistor mutur batekin dastatuko dugu.
Moler, amasar, saborear el talo, pasear… un plan perfecto para una mañana de diciembre.
  • Elkargunea / Punto de encuentro: ITURRARAN PARKETXEA
  • Ordua / Hora: 11:00-13:30h
  • Prezioa / Precio: Helduak / adultos 6€ –  3-12 urte/años 4€
  • Izena emateko / Para apuntarse:Tlf: 943 83 53 89                                                                           iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

taloari kolpeka kartela

 

 

Pagoetako altxorrak tve1-ean

Abuztuan zehar bi aldiz izan da protagonista Pagoetako Parke Naturala tve1-ean.

AQUI LA TIERRA programakoen bisita izan genuen  Agorregiko burdinola eta errotetan eta Mila Ruilopez gidariaren eskutik jarraian duzuen bideoa osatu zuten.

Arratsaldean Pako Garin izan zuten erakusle, Lorategi Botanikoan dugun haritz bilduma ezagutarazten. Bertako Quercus robur espezieaz gain beste 300 bat haritz desberdinen bilduma topa dezakegu bertan. Bilduma hau 1986az geroztik aberasten joan da, Pako Garinen pasioa izan baita munduan zehar bidaiatzea ezkur bila, Mexiko, Costa Rica, Panama… gaur egun estatu batuetan saritzera iritsi diren arte HARITZ BILDUMAGILE gisa.