Tag Archives: erromatar

Arditurri, ezkutuko sekretuen bila

Dagoeneko zazpi urte igaro dira Arditurriko Parketxean meategira bisita gidatuak eskaintzen hasi ginela. Eta urtetik urtera geroz eta bisitari gehiago hurbiltzen zarete paraje honen historia ezagutzeko, baina baita bertan egin daitezkeen ibilaldiak ezagutzeko ere.

Horregatik, Arditurriko gunean topa daitezkeen aztarnen berri eman nahi dizuegu, urtero informazioa berritzen baita eta zuen kabuz Parketxeko zokoak miatzeko aukera bikaina duzue.

P1330601m

Mea-gune honen historia luzea dela aski jakina da, bertan, duela 2.000 urte erromatarrak izan baitziren minerala ustiatzen. Baina duela urte gutxi batzuk, aurkikuntza berri bat topatu zen, erromatar garaiko dekantazio baltsa bat hain zuzen ere, eta horrelako aurkikuntza berezirik ez da leku askotan topatzen.

DSC_0047m

Beste adibide berezi bat, duela gutxi industu zen burdinola bat da, izan ere XV. mendekoak aurkitzen dira normalean eta hau XIII. – XIV. mendekoa da, meatzaritza esparru honetan topatu den zaharrena.

Argi dago gune honek oraindik sekretu asko gordetzen dituela eta pixkanaka azaleratzen joango direla, agian laster besteren bat agertuko da…