Tag Archives: Errenteria

Saguzarrak hurbiletik // Los murciélagos de cerca

Abuztuaren 6an, iluntzean, aukera ederra duzue ugaztun hegalari bitxi hauek gertutik ezagutzeko. Kiko Alvarezen eskutik gidatutako ibilaldi paregabe hau, Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 20:30etan. Plaza mgatuak daude, beraz, erreserbatu agortu baino lehen!

El 6 de agosto, a la tarde noche, tendréis la magnífica oportunidad de conocer a estos peculiares mamíferos voladores de cerca. Esta inmejorable excursión será guiada por el experto Kiko Alvarez, y dará comienzo en el merendero de Listorreta (Rentería) a las 20:30. Las plazas son limitadas así que ¡reservar antes de que se agoten!Saguzarrak2016

AUSARTU AIZPITARTEKO KOBEN ERRAIAK EZAGUTZERA // ATRÉVETE A CONOCER LAS ENTRAÑAS DE DE LAS CUEVAS DE AIZPITARTE

Datorren uztailaren 30ean animatu eta ezagutu lur azpiko eremu zoragarri hauek Felix Ugarte Espeleologia taldeko adituen eta Jesus Tapia arkeologoaren eskutik. Duela 27.000 urte gizakiak bizi izandako kobako galeria eta pasabide zoragarriak bisitatuko dituzu, estalagtita, estalagmita eta beste hainbat ezustekoz beteak.

Goizeko 9:30etan abiatuko gara Listorretako atsedenlekutik. Saioak 3 orduko iraupena izango du eta 12 urtetik gorako pertsonentzat dago zuzendua.

Erreserba egiteko edota informazio gehiago eskatzeko deitu 943495069 telefonora.Posta elektronikoz ere jar zaitezkete gurekin harremanetan arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.


El próximo 30 de julio animate a conocer y descubrir estos maravillosos entornos subterráneos de la mano de los expertos de la Asociación de Espellogía Felix Ugarte y el arqueólogo Jesus tapia. Descubrirás estalagtitas, estalagmitas y otras sorpresas entre las galerías y laberintos de las cuevas pobladas por humanos hace 27.000 años.

La jornada comenzará a las 9:30 de la mañana en el merendero de Listorreta. La duración será de 3 horas y está dirigida a mayores de 12 años.

Para hacer la reserba o pedir más información, podéis contactarnos a través del teléfono 943495069 o nuestra dirección de email arditurri@gipuzkoamendizmendi.netAIZPITARTE-KOBAK kartela2016

Eguraldi txarra ere ez da nahikoa izan

Gaurko eguraldi txarra ere ez da nahikoa izan Listorretan antolatua zegoen narrasti eta anfibioen ibilaldia atzera botatzeko. Susperregi jatetxetik abiatu eta Malbazarreko hezegunera hurbildu gara, bizitzaz betea dagoela ikusi ahal izan dugularik. Hori bai, gaurkoan narrastiak izkutaturik geratu dira. Gurekin ibilaldia egitera etorri diren horiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eguraldi kaxkarra izan badugu ere irribarria galdu gabe, Ander Izagirreren azalpenak jasotzeko prestu egon dira eta.

collage

Saguzarrak hurbiletik / Los murciélagos de cerca

Abuztuaren 22an aurtengo lehen ibilaldia eskainiko da ugaztun hegalari bitxi hauek ezagutzeko. Kiko Alvarezen eskutik gidatutako ibilaldi paregabe hau Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 20:30etan. Plaza mugatuak daude beraz erreserbatu agortu baino lehen!

El 22 de agosto se ofrecerá la primera excursión de este año para conocer estos peculiares mamíferos voladores. Esta inmejorable excursión será guiada por el experto Kiko Alvarez, y dará comienzo en el merendero de Listorreta (Rentería) a las 20:30. Las plazas son limitadas así que ¡reservar antes de que se agoten!

Saguzarrak2015

Aizpitarte, aparteko esperientzia zirraragarria

Asteburu honetan Aizpitarteko kobetan izan gara Felix Ugarte espeleologia elkarteko adituekin eta Jesus Tapia arkeologoarekin. Kobako pasabide eta galeria zoragarrietan murgiltzeko aukera izan dugu, historian 27.000 urte atzera eginez. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei eta nola ez, gure adituei lur azpiko paisaiaren edertasuna erakusteagatik.

IMG_20150718_102943

Oraingoan plaza gabe geratu zarela? Lasai, abuztuaren 29 eta 30ean beste bi txango egingo dira eta jada izena emateko epea zabalik dago (943 49 50 69 telefonoan edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean). Gogoratu plazak mugatuak direla, beraz ez galdu denbora eta zatoz lur azpiko altxorrak ezagutzera!


Este fin de semana hemos visitado las cuevas de Aizpitarte de la mano de los expertos de la asociación de espeleología Felix Ugarte y del arqueólogo Jesus Tapia. Hemos podido adentrarnos en las espectaculares galerías y pasadizos de la cueva, retrocediendo 27.000 años en la historia. Desde aquí queremos dar las gracias a todos los participantes y como no, a nuestros expertos por enseñarnos la belleza del paisaje del subsuelo.

IMG_20150719_104755

Esta vez te has quedado sin plaza? No te preocupes. El 29 y 30 de agosto se han organizado otras dos excursiones y ya se ha abierto el plazo de inscripción (en el teléfono 943 49 50 69 ó en la dirección arditurri@gipuzkoamendizmendi.net). Recuerda que las plazas son limitadas, por lo tanto no pierdas más tiempo y ven a descubrir los tesoros del subsuelo.

Asteburu honetan, zatoz Aizpitarteko koben erraiak ezagutzera!

Larunbatean eta igandean, Aizpitarteko lur azpiko eremu zoragarria ezagutzeko aukera izango duzu Felix Ugarte Espeleologia taldeko adituekin eta Jesus Tapia arkeologoaren eskutik. Publiko orokorrari itxita dauden kobak bisitatu ahalko dituzu eta duela 27.000 urte gizakiak bizi izandako kobako pasabide eta galeria zoragarriak ezagutzeko aukera izango duzu ere.

Argazkia: Sergio Laburu
Argazkia: Sergio Laburu

Uztailaren 18an, larunbatean, Aizpitarte 4 eta 3 ezagutzeaz gain, Aizpitarte 2ra jaisteko aukera paregabea izango dugu. Abentura ez da faltako, izan ere azken honetan 4 metroko eskala batetik jaitsiko gara. Bisita honek, bigarren mailako zailtasuna du eta 12 urtetik gorako herritarrei dago zuzendua.

Uztailaren 19an, aldiz, pertsona guztiei zuzenduriko eta oinarrizko maila duen jarduera bat proposatzen dizuegu. Listorretako informazio puntutik abiatuta, Aizpitarte 4 eta 3 bisitatuko ditugu. Barnean, egindako aurkikuntzen informazio zabala jasoko dugu eta bertan bizitako edota gaur egun bizi diren animalien ezaugarriak ezagutuko ditugu (xaguzarrak eta troglobioak). Jarduera hau 10 urtetik gorako herritarrei dago zuzendua.

Plazak mugatuak dira. Deitu 943 49 50 69 telefonora edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net -era idatzi eta izena eman!

Informazio gehiago


El sábado y el domingo, tendrás una oportunidad única para conocer el maravilloso entorno subterráneo de Aizpitarte de la mano de los expertos de la Asociación de Espeleología Felix Ugarte y el arqueólogo Jesús Tapia. Podrás visitar las cuevas que actualmente están cerradas al público. Descubrirás estalagtitas, estalagmitas y otras sorpresas entre las galerías y laberintos de las cuevas pobladas por humanos hace 27.000 años.

Foto: Sergio Laburu
Foto: Sergio Laburu

El sábado 18 de julio, además de visitar Aizpitarte 3 y 4, te ofrecemos una oportunidad excepcional para descender a Aizpitarte 2. La aventura no faltrá ya que en esta última cueva habrá que descender por una escala de 4 metros. El nivel de dificultad de esta visita es de nivel 2 y está dirigida a personas mayores de 12 años.

El 19 de julio en cambio, os proponemos una actividad de nivel básico y dirigida a todos los públicos. Partiendo desde en punto de información de Listorreta, visitaremos Aizpitarte 3 y 4. Una vez dentro de las cavidades, se dará una amplia explicación de loa hallazgos realizados, descripción de los animales que habitaban y habitan las cavidades, tales como los murciélagos o los troglobios.

Las plazas son limitadas ¿a qué esperas? Llama al 943 49 50 69 o escribe a arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Más información

Listorretako udako jarduerek arrakasta handia izan dute aurtengoan ere / Un año más, exito en las actividades de verano de Listorreta

Uztaila eta abuztuan burutu ziren “Udako jarduerak Listorretan” izeneko ekimenean, askotariko gaiak jorratu ziren Errenteriako Udalarekin elkarlanean: saguzarrak, txoriak, historiaurrea, naturaren inguruko jolas kooperatiboak… Guztiak oso arrakastatsuak izan ziren eta jarduera hauen bidez lortu nahi ziren helburuak lortu ziren: Listorretako natur eremua ezagutzera ematea eta Aiako Harria Natur Parkeak duen ondare natural zein kulturala balioztatzea.

udako jarduerak Listorretan 2014

Este año en las actividades de verano de Listorreta que se llevaron a cabo en julio y agosto en colaboración con el Ayuntamiento de Errenteria, se trataron diversos temas: murciélagos, pájaros, prehistoria, juegos cooperativos…Todas las actividades fueron exitosas y se han conseguido los objetivos que perseguían estas actividades: dar a conocer el área natural de Listorreta y poner en valor la riqueza natural y cultural del Parque Natural de Aiako Harria.

Abuztuaren 30ean, Naturaren inguruko jolas kooperatiboak haur eta familientzat Listorretan (Errenteria)

Jolas hauen helburua talde giroa indartzea izango da eta Listorretako natur ingurunearen behaketa eta ezaguera sustatzea ere.

Elkargune-puntua: Listorretako etxola.

Ordutegia: 16:00-18:00.

Informazioa: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Paratxuta

El objetivo de estos juegos es reforzar el ambiente grupal y reforzar el conocimiento y la observación del entorno natural de Listorreta y el Parque Natural Aiako Harria.

Punto de encuentro: cabaña de Listorreta.

Horario: 16:00-18:00.

Información: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Aitzbitarteko lehen gizakiak ezagutzen – Conociendo a los habitantes prehistóricos de Aitzbitarte

Atzo, udako Listorretako jardueren hirugarren ekintza izan genuen, Aitzbitarteko kobetan bizi izan ziren lehen gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan baitgenuen Aitzbitarteko Lagunak elkartearen eskutik. Eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere, ez zuen euririk egin eta ia 60 pertsona hurbildu ziren bertara.

Ekintza honen helburuetako bat  garai haietan kobetan margotzeko erabiltzen zituzten materialak zeintzuk ziren eta nondik lortzen zituzten ulertzea zen. Gainera, umeek margotzeko aukera paregabea eduki zuten.

Era berean, ehizatzeko erabiltzen ziren teknika desberdinak ulertzeko eta erabiltzeko astia ere egon zen. Batetik, bultzagailu bidez azagaia, alegia, lantza arina jaurti zuten txiki zein handiek. Eta bestetik, arku bidez gezi ugari ere jaurti ziren. Halare, dianari jotzea oso zaila zela frogatu ahal izan zuten.

Azkenik, Aitzbitarteko Lagunek sua silex harriarekin nola pizten zuten ere erakutsi ziguten. Eta hemen ere, lana benetan zaila zela ulertu zen.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, azaldu zuten interesagatik eta Aitzbitarteko Lagunei, beraien azalpen interesgarriengatik.

 listorreta

Ayer, celebramos el tercer evento de verano en Listorreta para conocer como vivían los primeros hombres que habitaron las cuevas de Aitzbitarte. Para ello, contamos con la ayuda de la asociación de Aitzbitarteko Lagunak. Aunque habían anunciado mal tiempo, no llovió y se acercaron casi 60 personas.

Uno de los objetivos del evento era saber que materiales utilizaban para pintar dentro de las cuevas, y de donde los obtenían. Además, los más pequeños tuvieron la oportunidad de pintar con ellos.

También hubo oportunidad de comprender y usar diferentes técnicas de caza. Por un lado, pudieron probar  las azagayas, unas lanzas ligeras, que lanzaban con un propulsor. Y por otro, el lanzado de las flechas con un arco. Así y todo, quedó demostrado lo difícil que era dar en la diana.

Para finalizar, hicieron una demostración de cómo encender un fuego con la piedra de sílex. Aquí también se vio la gran dificultad que conllevaba tal labor.

Desde aquí queremos agradecer a todos los asistentes el interés mostrado y a Aitzbitarteko Lagunak, por sus interesantes explicaciones.

Abuztuaren 9an, Aizpitarteko lehen gizakiak. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak Listorretan (Errenteria)

“Aitzbitarteko Lagunak” Errenteriako Elkartearekin elkarlanean egingo den ekintza da eta helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Horretarako, tailer ezberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak…

Elkargune-puntua: Listorretako etxola.

Ordutegia: 16:00-19:00.

Informazio eta erreserbak: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

ArkeologiaEsta actividad se llevará a cabo con la colaboración de la Asociación “Aitzbitarteko Lagunak” de Errenteria, y el objetivo es dar a conocer las formas de vida humana en la Prehistoria durante la ocupación de estas cuevas. Para eso, se realizarán distintos talleres: tiro con propulsor prehistórico, aprender a encender fuego, pinturas rupestres…

Punto de encuentro: cabaña de Listorreta.

Horario:16:00-19:00.

Información y reservas: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net