Tag Archives: Errenteria

Ikasleak Añarbera gerturatuz

Aiako Harria Natura Parkearen barnean, bada eremu bat benetan zoragarria eta ez askorentzat ezaguna dena, Añarbeko Baso Erreserba. Zonalde handi hau espezie askoren bizileku bilakatu da eta horregatik, babestu eta zaindu beharreko lurra da. Adibidez, bertan 5 okil (edo arotz) espezie bizi dira, euren artean okil beltza esaterako.

Aurten, heziketa eskaintza hobetzeko asmoz, Urdaburu mendiaren inguruan ibilaldi berri bat eskaini nahi izan dugu, ikasleak naturara hurbiltzeko. Bertan, Susperregi jatetxea abialeku izanik, inguru zoragarri honen nondik norakoak erakutsi izan dizkiegu. Errenderiko udalaren laguntzari esker, udalerri hontako ikasle ugari etorri dira ibilaldi honetara, 300 ikasletik gora. Udazkenean ere, beste horrenbeste etorriko dira.

Etorkizunean lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain, beraiengan landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

2017-06-24

Advertisements

Udako “abenturak”

Udara iristearekin batera, eguzkia dator eta baita abenturak bizitzeko irrika ere. Horregatik, urtero legez, Listorretako aisialeku inguruan (Errenteria) hainbat aktibitate eskaintzen dizkizuegu, zein baino zein bereziagoa.

Bihar bertan duzue lehenengo saioa, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko baitira. Gaueko 21:00etan Listorretako etxola (taberna) izango da elkarlekua.

Ez galdu aukera eta etorri!

Udako_Abenturak_Listorreta2017 (1)

Ausart talde batekin goiz pasa

Gaur goizean, V. Bide Berdeen eguna ospatu dugu Arditurrin. Eguraldia lagun izan ez dugun arren, ausart talde majo bat animatu zaigu goiza gurekin pasatzera.

Ongi merezitako hamaiketakoarekin itxaron diegu bide berdearen amaieran, ondoren, segway zirkuituan hartu dute parte askok, baita jolas ezberdinetan ere eta jarraian, meategia ikusteko aukera izan dute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu partaide, guztiei baita laguntzen aritu diren oiartzuar guztiei ere.

Goazen bizikletaz Arditurrira!

Dena prest dugu, datorren igandean, hilaren 18an, V. Bide Berdeen eguna ospatzeko.

Pasaia, Errenteria eta Oiartzunetik bizikleta talde ezberdinak aterako dira Arditurrira bidean. Gordailu bat egongo da bizikletak bertan gordetzeko. Ondoren, hamaiketakoa emango zaie eta jarraian, meategia prezio murriztuan bisitatzeko aukera egongo da, baita jolas ezberdinetan parte hartzekoa ere.

Zatoz kirola eginez eta bide berdeez gozatuz, Aiako Harriko Natura Parkera!

 

bide-berdearen-eguna-2016

Aizpitarteko kobetatik barrena bidaia harrigarria

Espeleologia txango arrakastatsua atzokoa Aizpitartko kobetan barrena (Errenteria, Aiako Harria Natura Parkea). Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Errenteriako Udalak antolatutako ekitaldian, urak sortutako koba eta simak bisitatu genituen Felix Ugarte Elkarteko espeleologoen eskutik, baita Jesus Tapia arkeologo adituaren laguntzaz ere.

Historiaurreko bizimodura atzera pausua egin eta gure arbasoen bizileku izandakoak bisitatu genituen 3 orduz.

Mila esker aditu eta parte hartzaile guztiei, ikaragarria izan baitzen aurtengo Aizpitarteko azken irteera.

Oraindik badago lekua Aizpitarteko koben erraiak ezagutzeko

Listorretako aisialekutik hurbil, gure arbasoen bizileku izan zirenak ezagutuko ditugu abuztuaren 21ean, igandea, Felix Ugarte Elkarteko espeleologoen eskutik. Pasa den hilaren 30ean burutu genuen Aizpitarteko aurtengo lehen saioa eta hau izango da urteko azkena. Oraindik plazaren bat geratzen da, beraz, animatu ez zara damutuko eta!

Eman izena 943495069 telefonoan edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

 

Aizpitarteko lehen gizakiak // Los primeros habitantes de Aizpitarte

Abuztuaren 13an, “Aitzbitarteko Lagunak” Errenteriako Elkartearekin lankidetzan egingo den ekintza da eta helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Horretarako, tailer ezberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak…

Doako jarduera honetan parte hartzeko, Listorretako etxolan (taberna) elkartuko gara 16:00tan. Etor zaitez arratsalde dibertigarri bat pasatzera!!

Ordutegia: 16:00-19:00.

Izena emateko: 943495069 – arditurri@gipuzkoamendizmendi.net


Esta actividad se llevará a cabo el 13 de agosto, con la colaboración de la Asociación “Aizpitarteko Lagunak” de Errenteria, y el objetivo es dar a conocer las formas de vida humana en la Prehistoria durante la ocupación de estas cuevas. Para eso, se realizarán distintos talleres: tiro con propulsor prehistórico, aprender a encender fuego, pinturas rupestres…

Para realizar esta actividad gratuita, nos reuniremos en la caseta (bar-restaurante) de Listorreta a las 16:00. ¡¡Acércate a pasar una entretenida tarde!!

Horario: 16:00-19:00.

Para apuntarte: 943495069 – arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Aizpitarteko erraietan… // En las entrañas de Aizpitarte

Gaur goizean Aizpitarte 2 eta 4 ezagutu ditu abenturazale talde batek, Felix Ugarte Elkarteko espeleologoen eskutik. Ikaragarria izan da esperientzia, urak sorturiko kobazulo, sima eta zirrikituetatik sartzea, eta duela milaka urte gizakien bizielkuak izan zirenak ezagutzea. Abuztuaren 21ean errepikatuko dugu irteera. Animatu, ez zara damutuko!

Hoy a la mañana un grupo de aventureros ha visitado las cuevas de Aizpitarte 2 y 4 de la mano de los espeleólogos de Felix Ugarte Elkartea. Ha sido increíble poder adentrarse en las cuevas, simas y recovecos creados por el agua, y poder conocer los hogares en los que habitaban los humanos miles de años atrás. El 21 de agosto repetiremos la salida, ¡anímate, no te quedes con las ganas!

Saguzarrak hurbiletik // Los murciélagos de cerca

Abuztuaren 6an, iluntzean, aukera ederra duzue ugaztun hegalari bitxi hauek gertutik ezagutzeko. Kiko Alvarezen eskutik gidatutako ibilaldi paregabe hau, Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 20:30etan. Plaza mgatuak daude, beraz, erreserbatu agortu baino lehen!

El 6 de agosto, a la tarde noche, tendréis la magnífica oportunidad de conocer a estos peculiares mamíferos voladores de cerca. Esta inmejorable excursión será guiada por el experto Kiko Alvarez, y dará comienzo en el merendero de Listorreta (Rentería) a las 20:30. Las plazas son limitadas así que ¡reservar antes de que se agoten!Saguzarrak2016

AUSARTU AIZPITARTEKO KOBEN ERRAIAK EZAGUTZERA // ATRÉVETE A CONOCER LAS ENTRAÑAS DE DE LAS CUEVAS DE AIZPITARTE

Datorren uztailaren 30ean animatu eta ezagutu lur azpiko eremu zoragarri hauek Felix Ugarte Espeleologia taldeko adituen eta Jesus Tapia arkeologoaren eskutik. Duela 27.000 urte gizakiak bizi izandako kobako galeria eta pasabide zoragarriak bisitatuko dituzu, estalagtita, estalagmita eta beste hainbat ezustekoz beteak.

Goizeko 9:30etan abiatuko gara Listorretako atsedenlekutik. Saioak 3 orduko iraupena izango du eta 12 urtetik gorako pertsonentzat dago zuzendua.

Erreserba egiteko edota informazio gehiago eskatzeko deitu 943495069 telefonora.Posta elektronikoz ere jar zaitezkete gurekin harremanetan arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.


El próximo 30 de julio animate a conocer y descubrir estos maravillosos entornos subterráneos de la mano de los expertos de la Asociación de Espellogía Felix Ugarte y el arqueólogo Jesus tapia. Descubrirás estalagtitas, estalagmitas y otras sorpresas entre las galerías y laberintos de las cuevas pobladas por humanos hace 27.000 años.

La jornada comenzará a las 9:30 de la mañana en el merendero de Listorreta. La duración será de 3 horas y está dirigida a mayores de 12 años.

Para hacer la reserba o pedir más información, podéis contactarnos a través del teléfono 943495069 o nuestra dirección de email arditurri@gipuzkoamendizmendi.netAIZPITARTE-KOBAK kartela2016