Tag Archives: Errementari

“El sabor del crimen” programakoak Agorregin eta Barandiaran Museoan

Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez zenutenentzat hemen dauzkazue programaren bi zatitxo ikusgai, hain zuzen Agorregiko burdinolan eta Barandiaran Museoan grabaturiko irudiak.  Agorregin Aran Aldai ingurugiro hezitzaileari egin zioten elkarrizketa, Errementari pelikulan figurazio lanetan parte hartu zuen berak  eta pelikulari buruz eta Agorregiri buruz hitzegin digu.

Paul Urkijoren pelikula inspiratu zuen kondaira, Patxi errementariarena, Joxemiel Barandiaranek idatziz jaso zuenez 1903. urtean, idatzi horren bila gerturatu ziren Andrea Ropero aurkezlea eta Toti Martinez de Lezea gaian aditua Barandiaran Museoraino. Kondaira berezia benetan eta txikitako oroitzapenak ekartzen dizkigunak askori… hau bera izan da ere aurtengo Ataungo Mitoaldiaren ardatz. Barandiaran Museoko liburu zaharren artean aurkituko ote zuten bilatzen ari zirena? bideoan ikusi ahal izango duzue…

Errementari, gaizto eta bihurri, non azalduko eta… Agorregin / Errementari, el herrero y el diablo… en Agorregi

(Luis Epelderen argazkiak)

Neguko itxieraren ondoren, Igande honetan irekiko ditu berriro ateak Agorregiko guneak; hain zuzen Paul Urkijo zuzendariak bertan grabaturiko Errementari pelikula estrenatu eta bigarren egunera. Eguerdiko 11:30etan egingo da beti bezala ofiziozko bixita eta bai burdinolako mailua eta hauspoak baita errota zaharrak ere lanean ikusteko aukera izango da.

Oraindik ere Agorregiko inguruetan ote dabil Sartael? Nork salduko ote dio oraingoan bere arima?

Ikusi pelikula zineetan eta etorri Agorregira igandetik aurrera.

Ordutegia:

  • Urtarrilaren 1etik otsailaren 28rarte: itxita
  • Aste Santua: bost egunetan irekieta, martxoaren 29tik apirilaren 2rarte, biak barne.
  • Martxotik Ekainera: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Uztaila eta Iraila: larunbat, igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Abuztua: ostegunetik igandera zabaltzen da. Abuztuaren 10an itxita, herriko jaiak direla eta.
  • Urriaren 1tik abenduaren 8rarte: igande eta jaiegunetan zabaltzen da
  • Abenduaren 9tik abenduaren 31rarte itxita
  • OHARRA: Irekiera egunetan ordutegia 11:00tik 13:00tara da. Bisita gidatua beti 11:30tan eta hau aurrera doan einean jartzen dira funtzionamenduan bai errotak eta baita burdinola ere

Después del parón invernal, a partir del 4 de marzo se abre al público el complejo ferro-molinero de Agorregi, coincidiendo con el estreno de la película Errementari grabada en el mismo escenario.

Errementari está inspirada en un cuento popular vasco (Patxi errementaria) sobre un herrero tan malvado como astuto, capaz de engañar al mismo diablo. La cinta, gótica y fantástica, está rodeada de misterio, emoción y extrañas criaturas.

Horario:

  • Del 1 de enero al 28 de febrero, ambos inclusive: cerrado
  • Semana Santa, abierto del 29 de marzo al 2 de abril, ambos inclusive
  • De marzo a junio: abierto los domingos y festivos
  • Julio y septiembre: abierto los sábados, domingos y festivos
  • Agosto: abierto de jueves a domingo. Se cierra el 10 de agosto por fiestas patronales
  • Del 1 de octubre al 8 de diciembre: abierto los domingos y festivos
  • Del 9 de diciembre al 31 de diciembre cerrado
  • NOTA: Los días de apertura de abre de 11:00 h a 13:00 h. La visita guiada es siempre a las 11:30 h. A medida que avanza la visita se ponen en funcionamiento tanto la ferrería como los molinos.