Tag Archives: erlezain eguna

Erlearen laguntzaz orientatzen ikasiz

Gaur, martxoak 10, “Erlearen bila. Orientazio jolasa” izan dugu Zegaman, Erlezain Egunaren egitarauaren barruan. Bertako eta Gipuzkoako familiez osatutako talde polita abiatu gara Anduetza parketxetik, mapa eskuetan eta begiak ondo irekiak.

Pixkanaka orientazio zirkuituko ibilbide horia osatzen joan gara, etxeak, belardiak, basoak eta bideak kokatuz. Gogoratu orientazio ibilbide hauek edozein asteburuan egin daitezke Anduetza parketxetik abiatuz, etorri eta galdetu!

Erlearen bila orientazio jolasa

Erlezain eguna ospatzen da datorren igandean Zegaman, martxoaren 10ean. Egunean zehar, hainbat erakustaldi izango dira, besteak beste, Rafa Gorrotxategik eta Joakin Donezarrek argizaiolentzat erabiltzen ziren kandelak egiten egongo dira.

Anduetza Parketxean, goizeko 11:30etatik aurrera Erlearen bila orientazio jolasa izango da. Etorri Zegamara egitarau zabal honetaz eta eztiaz gozatzera!

Juego de orientación “En busca de la abeja”

El próximo domingo 10 de marzo se celebra el Día del apicultor en Zegama. Durante todo el día hay muchas actividades con las que gozar, como por ejemplo, la demostración de Rafa Gorrotxategi y de Joakin Donezar realizando las velas que se utilizaban en las “argizaiola”-s.

En el Parketxe Anduetza a partir de las 11:30 se realizara el juego de orientación “En busca de la abeja”. ¡Ven a Zegama a gozar de la miel!

Erlearen bila

Zegaman, Erlezain eguna ospatzen da datorren igandean, martxoak 18. Anduetza Parketxean, kandela tailerra izango da goizeko 11:30etatik aurrera. Arratsaldeko 16:00etan berriz, Anduetza Parketxearen inguruetan Erlearen bila orientazio jolasa izango da.

Etorri Zegamara egitarau zabal honetaz eta eztiaz gozatzera!

________________________________________

En busca de la abeja

En Zegama se celebra el próximo domingo 18 de marzo el Día del apicultor. En el Parketxe Anduetza se realizara el taller de velas a partir de las 11:30. Por la tarde, a las 16:00, en el parque del Parketxe Anduetza se realizara el juego de orientación.

¡Ven a Zegama a gozar de este extenso programa y de la miel!

Erlearen bila orientazio jolasa

Zegaman, Erlezain eguna ospatzen da datorren igandean, martxoak 19. Anduetza Parketxeak herrian izango duen informazio puntuan, kandela tailerra izango da goizeko 11:30etatik aurrera. Arratsaldeko 16:00etan berriz, Anduetza Parketxearen inguruetan Erlearen bila orientazio jolasa izango da.

Egitarauaren barruan, astean zehar ere, hainbat ekitaldi daude, besteak beste, Jakoba Errekondoren “Erleak eta intsektuak erakarri eta uxatu. Nola erabili landareak baratzean” hitzaldia.

Etorri Zegamara egitarau zabal honetaz eta eztiaz gozatzera!

Gozatu benetan Erlezain egunean

DSC_0077

Antzinako lanbide honetara gerturatzen gaituen Erlezain Egunaren XVIII. edizioa ospatzen da Zegaman aurten. Apirilaren 3an izango da eta Erlezainen etorkizuna izango da gai nagusietako bat, liztor asiarrak erlezaintzan eragiten dituen kalteak direla medio. Honetaz gain, Gipuzkoako XVIII. Ezti Lehiaketa izango eta lehiaketa popularra ere, non lehiaketan izan diren eztiak probatzeko parada izango den.

Igande goizean zehar egitarau zabala izaten da: tailerrak, erakustaldiak, salmenta postuak, Rafa Gorrotxategik girlatzeak egiten, erlezaintzan ekoizten diren produktuei buruzko azalpenak, durrunba kaletik, gozoak dastatzeko aukera… Etorri Zegamara benetan gozatzera!

 

Kandela tailer arrakastatsua Zegaman / Exito del taller de velas en Zegama

Kandela tailerra/Taller de velas
Kandela tailerra/Taller de velas

Zegaman ospatu zen Erlezain eguneko kandela tailerrak partaidetza handia izan zuen igandean. Anduetza Parketxeak Erlezain elkartearen eskutik antolatzen zuen tailerra honetan helduak zein haurrak hartu zuten parte.

__________________________________________________________

El domingo se organizo un taller de velas dentro del programa del Día del apicultor en Zegama. Este taller organizado por el Parketxe Anduetza con la ayuda de la asociación de apicultores fue todo un éxito.