Tag Archives: erlearen bila

Erlearen laguntzaz orientatzen ikasiz

Gaur, martxoak 10, “Erlearen bila. Orientazio jolasa” izan dugu Zegaman, Erlezain Egunaren egitarauaren barruan. Bertako eta Gipuzkoako familiez osatutako talde polita abiatu gara Anduetza parketxetik, mapa eskuetan eta begiak ondo irekiak.

Pixkanaka orientazio zirkuituko ibilbide horia osatzen joan gara, etxeak, belardiak, basoak eta bideak kokatuz. Gogoratu orientazio ibilbide hauek edozein asteburuan egin daitezke Anduetza parketxetik abiatuz, etorri eta galdetu!

Advertisements

Erlearen bila orientazio jolasa

Erlezain eguna ospatzen da datorren igandean Zegaman, martxoaren 10ean. Egunean zehar, hainbat erakustaldi izango dira, besteak beste, Rafa Gorrotxategik eta Joakin Donezarrek argizaiolentzat erabiltzen ziren kandelak egiten egongo dira.

Anduetza Parketxean, goizeko 11:30etatik aurrera Erlearen bila orientazio jolasa izango da. Etorri Zegamara egitarau zabal honetaz eta eztiaz gozatzera!

Juego de orientación “En busca de la abeja”

El próximo domingo 10 de marzo se celebra el Día del apicultor en Zegama. Durante todo el día hay muchas actividades con las que gozar, como por ejemplo, la demostración de Rafa Gorrotxategi y de Joakin Donezar realizando las velas que se utilizaban en las “argizaiola”-s.

En el Parketxe Anduetza a partir de las 11:30 se realizara el juego de orientación “En busca de la abeja”. ¡Ven a Zegama a gozar de la miel!