Aurreko ostiralean, azaroak 10, Eñaut Elorrietaren kontzertua izan genuen Zegamako San Martin elizan. Emanaldi hunkigarria izan zen eta jendeak abestu, parte hartu eta girotu zuen eliza.
Eñaut Elorrietaren emanaldia Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak udazkenero elkarlanean antolatzen duten “Zur eta Lur 2017” egitarauaren barruan zegoen. Emanaldi honekin aurtengo egitarauari bukaera eman zaio.
Mila esker Eñaut Elorrietari eta etorritako guztiei!