Tag Archives: Emarri

Arditurri egun itzela

Igande goizean ospatu zen, zazpigarren aldiz, Arditurri Eguna eta 500 pertsona inguru hurbildu ziren bertara.

Arditurri Eguna_001.jpgMeategiko bisitak oso arrakastatsuak izan ziren ia 260 lagun barneratu baitziren. Haurrentzako proba eta jokoek ere arrakasta izan zuten. 41 ume aritu ziren zaku tiraketan, eta irabazlea zozkatzea erabaki zen azkenean, denek oso ongi egin baitzuten. Hegazti askatzea bertan behera geratu zen, zapelaitza eta belatz gorria ez zeuden hegan egiteko moduan eta.

Emarriren erakustaldiak —eta aurreko entrenamenduak— ikusmin handia piztu zuen. 550 kiloko harriarekin 25na metroko 32 plaza egin zituzten, txalo artean.

arditurri-eguna_003.jpg

Eskerrak eman nahi dizkiegu hurbildu ziren guztiei!!

Advertisements

Arditurri egunerako dena prest!

Igande honetan Arditurriko meagunean egun berezia izango dugu, izan ere Arditurri 7. Eguna ospatuko dugu. Heldu zein umeek jolasez, giza-probez, erakustaldi itzelaz eta abarrez gozatzeko aukera izango dute.

Gainera, hegazti askatzea ere egingo dela ziurtatua dugu iada, zapelaitz bat eta belatz gorri bat askatuko baitira. Laster gure inguruetan hegan ibiliko dira aske!

Arditurri Eguna 2018 ELEBIDUN

Arditurri Egun Berezia / Especial Día Arditurri

Uztailaren 15ean Arditurri Eguna ospatuko dugu, baina aurtengoan programa berezi bat prestatu dugu, izan ere duela 10 urte ireki zen Arditurri bisitarientzat.

Horrexegatik, Emarri emakumezkoen taldearen eskutik erakustaldia, meategira sarrera DOAN, janari eta edari zerbitzua eta beste hainbat proposamen ditugu.

Arditurri Eguna 2018 ELEBIDUN

El 15 de julio se celebrará el Día Arditurri, pero este año tenemos preparado un programa muy especial, puesto que hace 10 años abrimos nuestras puertas al público.

Para ello, habrá una exhibición de la mano del grupo femenino Emarri, entradas GRATUITAS a mina, servicio de comida y bebida y mucho más.