Tag Archives: EHU

Aralarko historiaurreko aztarnak, Igaratzan

Aukera berri bat Aralarrek ezkutatzen dituen altxorrak hobe ulertzen laguntzeko; lehendik ezagutzen direnak eta, bereziki, berriki aurkitu direnak aurkezteko ibilaldi gidatua egingo da Igaratzara ekainaren 22an (larunbatarekin), Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean.

Ibilaldia 9:00etan abiatuko da Lizarrustiko parketxetik eta itzulera ordua 18:00etarako aurreikusten da. Egun pasa eder baten proposamenarekin dator, beraz, oraingoan Aralarko Parketxea. Hamaiketakoa, bazkaria, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Ibilaldiaren luzera eta malda direla eta, irteera hau mendian ibiltzea ohituta daudenei zuzenduta dago. Azalpenak euskaraz emango dira eta prezioa 5€-koa da pertsonako.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net / 943 180 335 / 688 895 069.

Historiaurreko Aztarnak IGARATZA2019