Tag Archives: egurra

Aste Santuan urrutira joan gabe

Anduetza parketxeak hainbat jarduera antolatu ditu opor hauetarako naturan ondo pasatzeko helburuarekin. Hauetatik “Orientazioa pausuz pausu” da protagonista. Zegamako orientazio ibilbide iraunkorra 2017ko azaroan jarri zen martxan. Orientazio ibilbide hauetatik errazena, horia hain zuzen ere, izango da honetan oinarri.

Aste Santuan “Orientazioa pausuz pausu” ekitaldira hurbiltzen den bisitari orok, herria eta inguruak ezagutzeko beste modu bat izango du. Anduetza parketxean, orientazio mapak eskuratu ahal izango ditu, eta han emango diren azalpenen bitartez, herrian barrena jarritako baliza edo elementuak bilatzea izango da parte hartzaileen erronka. Baliza hauetan pistak izango dituzte eta bukaeran erantzunak Anduetzan aurkeztu beharko dituzte.

Familia zein heldu, taldeka edo bakarka, parte hartu ahal izango dute ekitaldi honetan.

Advertisements

GUtik ZURA argazki lehiaketa

“GUtik ZURA iragana, oraina eta etorkizuna” aurtengo irailean estreinatuko den filmaren izenburua da. Mari Jose Barriolaren zuzendaritzapean, zurak Euskal Herrian izan duen garrantzia berreskuratu eta gizarteko alor guztietara zabaltzea du helburu.

Hemendik, proiektu honen barruan antolatu den baso-zuhaitzen argazki lehiaketaren berri eman nahi dizuegu. Apirilaren 23a bitarte parte-hartzaileek ateratako eta facebook eta twitter-en zintzilikatutako argazkiak bilduko dira eta hauen artean 2 sari banatuko dira: argazkirik onenari eta sare sozialetan “atsegin dut” gehien jasotzen dituen argazkiari.

gutik zura

Argazki lehiaketa edo proiektu honi buruzko informazio gehiago jaso nahi baldin baduzu sakatu hemen.

Jaten den egurrik ba al dago? / ¿Hay alguna madera comestible?

Copia de P1060224

Aste Santutako lehenengo egunetan, martxoak 24, 25 eta 26ean Anduetza Parketxean (Zegama) galdera honi erantzuna emango diogu. Mundu osoko 1.500 egur oholtxoak ukituko ditugu, usaindu, hainbat kolore ezberdinez gozatu, kolpatzen soinua egingo dugu… eta azkenik dastatu?

Etorri eta 5 zentzuak egurrean jarriko ditugu!

Izena emateko 943802187 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

El 24, 25 y 26 de marzo le daremos respuesta en el Parketxe Anduetza (Zegama). A través de la colección de 1.500 tablillas de maderas. Las veremos, tocaremos, oleremos, haremos música y para finalizar ¿podremos comer alguna?

¡Ven y utilizaremos los 5 sentidos en la madera!

Para dar el nombre 943802187/anduetza@gipuzkoamendizmendi.net