Tag Archives: egur ikatza

Txondorraren itzalera jaialdia

Datorren azaroaren 11ean, igandean, Txondorra itzaltzeko jaialdia izango da Zegaman. Etorri txondorraren ingurura eta parte hartu jai giroan burutuko dugun itzalera honetan eta egur ikatza ateratzeko lanetan!!

Udazken honetan zehar, txondorraren prozesu guztia ikusi da Zegaman; eraikuntzaren prozesua, piztea, itzalera eta egur ikatzaren ateratzea hain zuzen ere. Antzinako garaietan hasi eta duela hamarkada gutxi arte gure basoetan garrantzi handia izan du ikazkintzak. Izan ere, txondorrak erabiltzen ziren egur-ikatza ateratzeko, honako hau bero-ahalmen handiko erregaia baitzen. Egun, ogibide hau desagertu egin den arren, oraindik ere baditugu txondorren aztarnak Aizkorriko basoetan. Honela bada, urtetan zehar Aizkorri-Aratz Natura Parkeko basoetan horren garrantzitsua izan den ogibidea gaur egunera ekartzeko asmoz, txondorra eraiki, piztu eta itzali da Zegaman.

Advertisements

Bihartik aurrera egurra gori-gori

Bihar, Arditurriko parketxean, kalejira alai batekin hasiko dugu arratsaldea. Jarraian, taloak egin eta dastatzeko aukera izango du nahi duenak. Iluntze aldera, Oiartzungo ikazkinek su emango diote asteetan prestatu duten txondorrari. Hau ere, bertsolari eta txistularien laguntzaz.

Behin egurra ikatz bilakatzearen bidean sartuta, ikazkintzaren inguruko argazki erakusketa eta ikus entzunekoak izango dira interpretazio zentruan abenduaren 17rarte.

Bien bitartean, gugana bisitan etortzeko ekintza bereziak antolatu ditugu. Abenduko zubian, meategiaz gain, tren berdeaz eta txondorraz gozatzeko aukera izango baita. Gainontzeko egunetan ere, gogotsu jasoko ditugu bisitari guztiak.

EGIN ZUEN ERRESERBA!

943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.nettxondorra-arditurrin_2016