Tag Archives: Degurixa

Behe-laino arteko paisaiak

20180616_123634_mejoradaAurtengo eguraldia bezalakoxea izan genuen atzoko mendi-irteera gidatua Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena. Ondo busti ginen kanpotik, eta baita barrutik ere, zegoen hezetasun maila zela eta; euria, behe-lainoa eta azkenik eguzkia izan genituen bidelagun Urkulutik Degurixara egin genuen ibilaldi zirkularrean.

Tarteka, inguruko mendiak ikusteko aukera irekitzen zitzaigun begi aurrean baina minutu batzuk pasata, behe-lainoak guztia estaltzen zuen berriz ere… baina paisai horiek ere badute bere xarma!

Mila esker parte-hartzaile guztiei, ibilbidea eta goiza luze joan arren izandako esker onarengatik… laster arte!

20180616_102009

PAISAJES ENTRE LA NIEBLA

Al igual que el tiempo inestable que llevamos teniendo a lo largo del año fue la salida montañera de ayer a través del Parque Natural Aizkorri-Aratz. Lluvia, niebla, sol y mucha humedad es lo que nos encontramos ayer en el recorrido que realizamos partiendo desde el embalse de Urkulu hasta llegar a Degurixa.

Realizamos un recorrido circular en el que de vez en cuando el paisaje se dejaba ver por unos instantes hasta que la niebla volvía a cubrir todo con su manto, pero ¡eso también tiene su encanto!

Eskerrik asko a todos y todas las participantes, aun habiendo sido largo el recorrido y larga la mañana por ser tan agradecidos.

20180616_085154_mejorada

 

Advertisements

Igande mendizale zoragarria Degurixan

Gaur goizean mendi-irteera ederraz gozatu dugu Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena. Azkenean eguraldia alde izanik, parte-hartzea oso ona izan da. Araotzen hasita, Ugastegiko baserrietatik pasa eta Degurixara heltzea genuen helburu. Bertan hamaiketakoa eta atseden txiki bat hartu ostean, bueltako bideari ekinez, derrigorrezko geldialdia egin dute mendizaleek Santikurutzeko ermita baketsuan.

Laster elkartuko gara berriz Arantzazuko Adiskideak eta Arantzazuko Parketxearen eskutik antolatutako 6º eta azkeneko mendi-irteeran. Hori, urriak 8an izango da, non, gai berezi zein interesgarria ardatz izanik, modu ezin hobean emango dugu amaitutzat aurtengo mendi-irteeren egutegia. Adi egon zaitezte datozen egunetan, laster izango duzue eta gure berri, baina momentuz esango dizuegu ezin dezakezuela galdu…

Mila esker gaurko parte-hartzaileei horren esker onekoak izateagatik eta goiz polit honen parte izateagatik. Laster arte!

IMG-20170917-WA0005[1]

Estupendo domingo montañero en Degurixa

Hoy por la mañana hemos disfrutado de una estupenda salida-montañera a través del Parque Natural Aizkorri-Aratz. Al final el tiempo ha acompañado y la participación ha sido muy buena. Comenzando la ruta en Araotz, hemos pasado por el núcleo de baserris de Ugastegi teniendo como objetivo llegar a Degurixa. Una vez allí, después de un pequeño descanso, hemos tomado el camino de vuelta haciendo la parada imprescindible en la tranquila ermita de Santikurutz.

Pronto nos volveremos a reunir en la 6º y última salida montañera organizada de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu. Eso será el día 8 de octubre, en el que como colofón final y con una temática especial, daremos por finalizado el calendario de excursiones de 2017. Estad atentos, os mantendremos informados, pero solo deciros que no os la podéis perder…

Muchas gracias a los participantes de hoy por ser tan agradecidos y por formar parte de la bonita mañana que hemos pasado entre todos. ¡Hasta pronto!

IMG-20170917-WA0000[1] IMG-20170917-WA0001[1]

Arantzazuko Parketxeak mendi ibilaldiei ekiten die berriz Degurixan

Udako oporraldiaren ostean eta 2017ko mendi-irteeren programarekin jarraituz, datorren irteeran mendizaleak Degurixaraino gerturatuko dira, mendi artean aurkitzen den harana, artzaintza gunea eta ur isurbide garrantzitsua.

Irteera datorren irailak 17an ospatuko da, igandea. Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik  antolatutako 6 ibilaldietako bosgarrena izango da honakoa.  Irteera guztietan Aizkorri-Aratz Natura Parkea sakonean ezagutzera ematen ari da, non bisitariek inguruneak eskaintzen duen naturaz gozatzeaz gain, elementu natural zein kultural asko interpretatzen ikasten ari diren.

Irailaren 17an, beraz, mendizaleak goizeko 8:30etan elkartuko dira Araotzeko elizaren atzealdean dagoen aparkalekuan eta bertatik ekingo diote bideari. Zailtasun ertaineko ibilbide bat izango da (guztira 13 km inguru eginez eta 600 m-ko desnibelera iritsi gabe) publiko orokorrari zuzendua eta 4-5 ordu inguruko iraupena izango duena.

Igande mendizale bat pasatzera animatzen zara?

Prezioa: 3€. Aurrez izena eman behar da. Informazio gehiagorako: 943782894, 699335183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

5. Araotz 2017

El Parketxe de Arantzazu retoma su calendario de salidas montañeras en Degurixa

Tras las vacaciones de verano y siguiendo con el programa de excursiones de montaña de este 2017, en la siguiente salida los mendizales se acercarán hasta Degurixa, un valle de montaña, tierra de pastores y gran sumidero de agua.

La excursión se celebrará el próximo 17 de septiembre, domingo. Éste sería el quinto de los seis recorridos organizados para este año de la mano de Arantzazuko Adiskideak y el Parketxe de Arantzazu. En todos ellos se está dando a conocer en profundidad el Parque Natural Aizkorri-Aratz, en el que los participantes, aparte de disfrutar de la naturaleza que ofrece el entorno, aprenden a  interpretar muchos elementos tanto naturales como culturales.

El 17 de septiembre, por lo tanto, los participantes se reunirán a las 8:30 de la mañana en el parking situado detrás de la iglesia de Araotz. Será un recorrido de dificultad media (recorriendo unos 13 km y con un desnivel que no llegará a los 600 m), dirigido al público general, y con una duración de entre 4 a 5 horas.

¿Te apuntas a un domingo montañero?

Precio: 3€. Hay que dar el nombre con anterioridad. Para más información: 943782894, 699335183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net