Tag Archives: cultura

Listorretako udako jarduerek arrakasta handia izan dute aurtengoan ere / Un año más, exito en las actividades de verano de Listorreta

Uztaila eta abuztuan burutu ziren “Udako jarduerak Listorretan” izeneko ekimenean, askotariko gaiak jorratu ziren Errenteriako Udalarekin elkarlanean: saguzarrak, txoriak, historiaurrea, naturaren inguruko jolas kooperatiboak… Guztiak oso arrakastatsuak izan ziren eta jarduera hauen bidez lortu nahi ziren helburuak lortu ziren: Listorretako natur eremua ezagutzera ematea eta Aiako Harria Natur Parkeak duen ondare natural zein kulturala balioztatzea.

udako jarduerak Listorretan 2014

Este año en las actividades de verano de Listorreta que se llevaron a cabo en julio y agosto en colaboración con el Ayuntamiento de Errenteria, se trataron diversos temas: murciélagos, pájaros, prehistoria, juegos cooperativos…Todas las actividades fueron exitosas y se han conseguido los objetivos que perseguían estas actividades: dar a conocer el área natural de Listorreta y poner en valor la riqueza natural y cultural del Parque Natural de Aiako Harria.

Uda honetan zatoz gure natur parkeetara naturaz eta kulturaz gozatzera! / ¡Este verano visita nuestros parques naturales!

Udan ere, Gipuzkoako 4 Natur Parkeetan naturaz eta kulturaz gozatzeko aukera daukazu, horretarako 6 plan ezberdin proposatzen dizkizugu:

Aiako Harrian mendeetako historia duten Arditurriko meategiak bisitatu ditzazkezu. Erromatarren garaitik ustiatuak izan diren meazuloetan esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izango duzu.

Pagoetan, Iturrarango lorategi botanikoa bisitatu dezakezu, mundu guztiko landareriaren erakuslehio dena bere 5.500 taxonekin.

Anduetzako Parketxetik gertu, San Adrian igarobidea (Leizarrate) ezagutzeko aukera duzu.  Garrantzia historiko handiko lekua da, izan ere, Europa Gaztelako erreinuarekin lotzen zuen errege-bide nagusia bertatik pasatzen zen.

Arantzazuko Parketxetik abiatuta, Santutegia eta Gomiztegi baserrian dagoen Artzain Eskola lotzen dituen ibilbide irisgarria egin dezakezu. Ibilbide honek ezinduei ez ezik, hainbat publiko mota ezberdinei ere mendiaz gozatzeko aukera ematen die, hala nola, familiei, osasun arazoak dutenei, haur txikiei,etab.

Lizarrustiko Parketxetik abiatuta, Lareoko urtegiraino iristen den ibilbide zoragarria egin dezakezu Aralarko paisaia karstikoa eta pagadiak ikusteko.

Barandiaran Museoan kokatzen den Errotatxon  errota eta zerrategi bat martxan ikusteko aukera daukazu, antzinako lanbide hauek gertuagotik ezagutzeko.

 6 plan udara

En verano también tienes la oportunidad de disfrutar de la naturaleza en los 4 Parques Naturales de Gipuzkoa. Para ello, te proponemos 6 planes diferentes:

-En Aiako Harria visita las minas de Arditurri, minas con siglos de historia. Tendrás la oportunidad de vivir una experiencia inolvidable en las galerias explotadas desde época romana

-En Pagoeta, puedes visitar el jardín botánico de Iturraran, que cuenta con una colección de 5.500 taxones de todo el mundo. Todos los taxones están debidamente etiquetados con datos de la familia a que pertenecen, nombre botánico y lugar de origen.

-Cerca del Parketxe de Anduetza, puedes conocer el paso de San Adrian (Leizarrate). Es un lugar de importancia histórica, parte de lo que fue el principal camino real que unía a Europa con el Reino de Castilla.

-Partiendo del Parketxe de Arantzazu, puedes recorrer la vía adaptada que une el Santuario y la escuela de Pastores situada en el caserío Gomiztegi. Este camino, además de las personas con minusvalías, también proporciona a otros colectivos como familias, niños, jubilados, etc..la posibilidad de disfrutar de la naturaleza.

-Desde el Parketxe de Lizarrusti, puedes disfrutar de la maravillosa ruta que llega hasta el embalse de Lareo observando el paisaje kárstico y los hayedos de Aralar.

-Puedes ver en marcha la serrería y el molino Errotatxo situados en el Museo Barandiaran de Ataun, para conocer de más cerca estos antiguos oficios.

2014ko Mendi irteerak, Arantzazun / Excursiones montañeras del 2014 en Arantzazu

Dagoeneko, Arantzazu Parketxeak 2014ko mendi irteeraren programa prestatu du. Apirilean abiatuko den egitarau honetan, eta urria bitartean, hil bakoitzean irteera bat aurreikusten da. Guztira 6 ibilbide izango dira. Urte honetarako hautatutakoek hainbat aukera emango dute, alde batetik, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eremu zabala ezagutzeko, eta bestetik, antzinatik natura eder honetan bistaratzen diren elementu kulturalak interpretatu ahal izateko.


Arantzazu Parketxea acaba de publicar el programa de excursiones montañeras del 2014. A partir del mes de abril y hasta el mes de octubre se han programado seis salidas montañeras. La elección realizada para este año hará posible, por un lado, el conocimiento de una gran extensión del terriotrio del Parque Natural Aizkorri-Aratz, y por otro lado, se podrá conocer e interpretar muchos de los elementos culturales que se reconocen desde antaño en este vasto territorio protegido

Mendi Irteerak 2014, Arantzazu Parketxean
Mendi Irteerak 2014, Arantzazu Parketxean