Tag Archives: cromlech-ak

Muniskuegañara irteera bertan behera

Pena handiarekin esan behar dugu biharko antolatua genuen irteera bertan behera geratzen dela iragarrita dagoen eguraldia dela eta.
Hori bai, eguraldi prebisio ona dugun asteburu batean berriz eskainiko dugu, ahal dugun azkarren, jende ugari baitzegoen izena emanda.
Mila esker aldez aurretik berria zabaltzen lagundu gaituzuen guztioi eta izan eman duzuenoi ere.
Laster irteera hau berriz izango duzue eskura!
Muniskuegaña_2018
Advertisements

ARALARKO SEKRETUAK BEGIZTATUZ

40 pertsonatik gora bertaratu ziren atzo Aralarko Pikuetaondarra-Naparbide parajeko azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ibilaldira.

Nahiz eta eguraldia gure alde ez egon,  harrera ezin hobea izan zuen ibilaldiak. Pausoz-pauso, Joxean Mujikaren gidaritzapean, historiaurreko aztarnak begiztatuz igaro genuen goiza, aurkikuntza antzinakoenetatik (Jentilarri trikuharria) berrienetara (lau urtetik gaurdaino aurkitutako cromlech-ak) salto eginez. Monolito ugari bisitatu genituen eta Joxeanek ederki azaldu zizkigun bakoitzaren ezaugarriak eta urte guzti hauetan zehar lur-azpian gorde dituzten sekretuak, aurrera eraman dituzten zaharberritze lanez gain noski.

20150808_122929

Esker mila bertaratutako guztiei, erakutsitako interes eta jakin-minarengatik. Baita Joxean Mujikari bere denborarengatik eta berak eta bere lantaldeak egindako lan bikainarengatik.

Gogoz itxarongo diogu hurrengo irteerari, bien bitartean, zuen lana gertutik jarraitu eta jendeari Aralarren daukagun ingurune paregabea ezagutzera ematen jarraituko dugu bertako altxorrak errespetatzen, gozatzen, maitatzen eta zaintzen erakutsiz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA