Tag Archives: conferencia

Perretxikoak nola bereizi?

Arantzazuk, udazken garaian, mikologiaren zaleek nahiz gastronomia maite duten lagunek biziki estimatzen duten jardunaldia antolatzen du. Datorren larunbatean, azaroaren 11n, ospatuko da bertan beraz, Mikopoteoaren zazpigarren ekitaldia. Jardunaldia, urteen joan-etorrian ezagun egin dena eta publiko zabala festa giroan elkartzeko ahalmena erakutsi duena, Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Parketxeak antolatzen dute, eta laguntzaile izango ditu Arantzazuko paraje ederreko Zelai-Zabal, Goiko-Benta, Sindika, Milikua eta Arantzazuko Santutegia Hotela jatetxeak.

Jardunaldiari 18.00etan emango zaio hasiera, Gandiaga Topagunean, Perretxikoak nola bereizi? Tricholoma generoa titulupean, Javier Gómez Urrutia biologo eta mikologo profesionalak eta Ultzamako Mikologia Parkeko arduradunak eskainiko duen hitzaldi eta solasaldiarekin.

Perretxikoen inguruan zerbait gehiago ikasi ondoren, 19.00etan Arantzazuko gastronomia-zirkuitutik barrena ibilbidea hasiko da. Bi orduz, Arantzazuko jatetxeetan prestatutako pintxoak dastatzeko aukera egongo da mikopote bakoitzak 2 euroko salneurria izango duelarik.

Animatu!

Mikopoteoa2017

¿CÓMO DIFERENCIAR LAS SETAS?

Con la llegada del otoño, Arantzazu recupera una de las citas más esperadas para los amantes de la micología, y la gastronomía en general. El próximo sábado, 11 de noviembre, tendrá por lo tanto lugar la séptima edición del Micopoteo en Arantzazu. Este evento tan popular, capaz de reunir a un público muy diverso en un ambiente festivo muy acogedor, está organizado por la asociación Arantzazuko Adiskideak, la Fundación Arantzazu Gaur y el Parketxe de Arantzazu  y cuenta con la colaboración de los restaurantes Zelai-Zabal, Goiko-Benta, Sindika, Milikua y el Hotel Santuario de Arantzazu, situados en este precioso enclave.

La jornada comenzará a las 18:00h. en el centro de encuentros Gandiaga Topagunea con la charla-coloquio titulada “¿Cómo diferenciar las setas? El género Tricholoma” que correrá a cargo del biólogo y micólogo profesional, y responsable del Parque Micológico de Ultzama, Javier Gómez Urrutia

Después de haber aprendido algo más acerca de las setas, al filo de las 19:00h. se emprenderá la ruta por el circuito gastronómico de Arantzazu en el que durante dos horas se podrán degustar los pintxos elaborados por cada restaurante. Cada micopote tendrá un precio de 2 euros, por establecimiento.

¡Animaos!

 

Advertisements