Tag Archives: Burdinola

Egun pasa ederra Pagoetan / Día completo en Pagoeta

Pagoetako parke naturalean egun oso batez naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu: gure historiako lanbide zaharrak gertutik ezagutu, argizari eta eztizko laberintuetan murgildu, lorategiaren esnatzea behatu, inguruko basoetan paseatu, orientazio zirkuituak egin…  Zatozte, Aste Santua jarduerez betea datorkigu eta!


Auténtico tesoro natural cercano a la costa, el Parque Natural de Pagoeta, situado en Aia, es el destino ideal para la persona amante de la naturaleza, la calma, el bosque y el paseo. Os hemos preparado un sinfín de actividades para Semana Santa: ver una ferrería y un molino en funcionamiento, descubrir los secretos de las abejas, observar el despertar del Jardín Botánico de Iturraran, realizar circuitos de orientación…

Advertisements

Arditurri, ezkutuko sekretuen bila

Dagoeneko zazpi urte igaro dira Arditurriko Parketxean meategira bisita gidatuak eskaintzen hasi ginela. Eta urtetik urtera geroz eta bisitari gehiago hurbiltzen zarete paraje honen historia ezagutzeko, baina baita bertan egin daitezkeen ibilaldiak ezagutzeko ere.

Horregatik, Arditurriko gunean topa daitezkeen aztarnen berri eman nahi dizuegu, urtero informazioa berritzen baita eta zuen kabuz Parketxeko zokoak miatzeko aukera bikaina duzue.

P1330601m

Mea-gune honen historia luzea dela aski jakina da, bertan, duela 2.000 urte erromatarrak izan baitziren minerala ustiatzen. Baina duela urte gutxi batzuk, aurkikuntza berri bat topatu zen, erromatar garaiko dekantazio baltsa bat hain zuzen ere, eta horrelako aurkikuntza berezirik ez da leku askotan topatzen.

DSC_0047m

Beste adibide berezi bat, duela gutxi industu zen burdinola bat da, izan ere XV. mendekoak aurkitzen dira normalean eta hau XIII. – XIV. mendekoa da, meatzaritza esparru honetan topatu den zaharrena.

Argi dago gune honek oraindik sekretu asko gordetzen dituela eta pixkanaka azaleratzen joango direla, agian laster besteren bat agertuko da…

Zahar eta gazte, uda giroa Pagoetan

UDAKO TALDEAK

Urtero bezala, uztailean zehar bisitari ugari izaten ari gara, bertakoak zein atzerritarrak, bakarka, lagunartean zein taldeka: haurren udaleku irekiak, nerabeen taldeak, jubilatuak, autismoa duten pertsonak, barnetegiak, korala,  telebistakoak…

ZU BAKARRIK FALTA ZARA, ZATOZ NATURAZ GOXATZERA!

Abuztuan ere Iturrarango Erlategia eta Agorregiko Burdinola ikusgai – El Colmenar de Iturraran y la Ferrería de Agorregi abiertas también durante agosto

abuztua-bloga

 

2014-08-09

Abuztuan zehar ere Pagoetako Parke Naturalean bisita gidatuak egiteko aukera paregabea duzue:

Iturrarango Erlategi Didaktikoa

Ostiraletik igandera (13:00-14:00), Iturraran Parketxetik abiatuta, erleak zuzenean ikusteko aukera dugu. Helduek: 2,50 euro  Haurrek: 1,50 euro

Agorregiko Burdinola eta Errotak

Ostegunetik igandera (11:30-13:00), Agorregin bertan hasita, XVIII. Mendeko eraikinaren historia aztertu eta errota bat eta burdinola lanean ikusteko aukera dago. Doakoa.

Informazio gehiago jasotzeko edo Erlategiko bisita erreserbatzeko:

943 83 53 89 edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

————————————————————————–

Durante las siguientes semanas de agosto te ofrecemos la oportunidad de realizar visitas guiadas en el Parque Natural de Pagoeta:

Colmenar Didáctico de Iturraran

De viernes a domingo (13:00-14:00), comenzando desde el Parketxe Iturraran, tenemos la oportunidad de observar las abejas en directo. Adultos: 2,50 euros Niño/as: 1,50 euros

Ferrería y Molinos de Agorregi

De jueves a domingo (11:30-13:00), comenzando en Agorregi, conoceremos la historia de este característico edificio del Siglo XVII y se podrán ver un molino en funcionamiento y la desmostración del forjado del hierro.

Para más información o reservar la visita al colmenar:

943 83 53 89 o iturran@gipuzkoamendizmendi.net

 

 

Ikasturtea bukatzear, 6.000 ikasletik gora Pagoetan goxatzen – Finaliza el curso escolar, más de 6.000 alumnos/as disfrutan de Pagoeta

Lazkaoko-taldea2014-06-12

Ekainaren 20an amaituko da Iturraran Parketxeko ikasturtea. Aurtengoan ere makina bat talde izan da Lorategi Botaniko, Erlategi, Burdinola eta abarrera bisitan. Eskerrik asko guztiei!

El 20 de junio finaliza el curso escolar en el Parketxe Iturraran. Una vez más han sido muchos los grupos que han disfrutado del Jardín Botánico, Colmenar, Ferrería… Gracias a todos/as!

 

 

 

Agorregiko Burdinola eta Errotak – Ferrería y Molinos de Agorregi

mailua

Martxoaren 2tik aurrera Agorregiko Burdinola eta Errotak, igande eta jaiegunetan, funtzionamenduan ikusteko aukera izango da. Bisita gidatua 11:30tan hasten da eta honekin batera jartzen da funtzionamenduan. Doakoa.

A partir del 2 de marzo se podrán ver en funcionamiento la Ferrería y los Molinos de Agorregi los domingos y festivos. A las 11:30 h da comienzo la visita guiada que incluye la puesta en marcha. Gratuito

Ikusi bideoa / Video