Tag Archives: buitres leonados

Hegazti sarraskijaleak (saiak) GPS-arekin /Aves carroñeras (buitres) con GPS

Hitzaldia espezie berezi hauek ezagutzeko Oiartzungo Arditurri parketxean, Mikel Olano adituaren eskutik

Askotariko espezieen azalpenak emango dira: sai arrea, sai zuria, ugatza edota miru gorria. Mikel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina izango da hizlaria, POCTEFA ECOGYP proiektuaren parte-hartzailea dena.

POCTEFA Ecogyp proiektuari esker, 2017an 60 sai arre markatu ziren hegoan, gutxi gorabehera populazioaren %10a. Gainera, 2019an 13 sai arre GPS/GPRS emisoreekin markatu ziren lehen aldiz Gipuzkoan, eta baita miru gorriak eta sai zuriak ere.

Hitzaldia doakoa da, baina leku mugatuak daude beraz, aldez aurretik erreserba egitea nahitaezkoa da.

Hegazti sarraskijaleak_2020

Charla para conocer estas singulares aves en el parketxe Arditurri en Oiartzun, de la mano de Mikel Olano

Se ofrecerá información sobre diversas especies: el buitre leonado, el alimoche, el quebrantahuesos y el milano real. Mikel Olano, guarda forestal de la Diputacion de Gipuzkoa, será el ponente, quien colabora en el proyecto POCTEFA ECOGYP.

Gracias al proyecto POCTEFA Ecogyp , en 2017 se colocaron marcas alares a 60 buitres leonados, siendo aproximadamente el 10% de la población. A su vez, en 2019 se marcaron por primera vez en Gipuzkoa 13 buitres leonados con emisores GPS/GPRS, así como algunos alimoches y milanos reales.

La charla es gratuita, pero las plazas son limitadas, así que es necesario reservar con antelación.

Sai arreak gertutik ezagutzen

Aurten, Arditurri parketxean  sai arreak hobeto ezagutu ahal izateko hiru saio eskaini ditugu, eta igande honetan garatu da azkena. Egun oso beroa izanik ere, oso gustora egon ginen, halako jarduerek badutelako kitzikatzen gaituzten zerbait. Dagoeneko kumeak heldu itxurarekin ikusi ahal izan genituen, oraindik hegan egiteko gai ez badira ere. Bestalde zeruan sai arre ugari ikusi genituen eta horien artean sai zuri bat ere, benetan zoragarria izan zen!

Arditurri parketxea planez betea

Aste Santuan edota Pazko Astean urrutira joan gabe ere ongi pasatzeko aukera asko ditugu, eta Arditurri parketxean eskaintza zabala prestatu dizuegu.

Tren berdea_006.jpgApirilak 27, larunbata: Ez galdu Arditurriko Trena (ikus informazio guztia hemen)

Trena eta meategia konbinatuz, goiz pasa ederra egiteko aukera.

 

 

Apirilak 28, igandea: Sai arreak behatu (ikusi informazio guztia hemen)

Irteera gidatua Aiako harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijale hauen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Teleskopioz behatzeko aukera izango da.

 

Meategi barnean

Horrez gain, Arditurri meategira bisitak egiteko aukera ere egunero eskainiko dugu, Aste Santuan eta baita Pazko Astean zehar (asteartean ezik itxita baitago). Aurre erreserba egitea gomendagarria da, beraz deitu 943 49 45 21 telefonora eta egin zure erreserba!