Tag Archives: bizikleta martxa

Bide Berdeen 6.eguna / VI. Día de las Vías Verdes

Irailaren 17an Arditurriko Bide Berdeen 6.eguna ospatuko da.  Antolatu dugun ekintza berezi hau Mugikortasunaren Astearen garai berean ospatzen da. Hori dela eta, Arditurriko meategietara autorik erabili gabe hurbiltzeko aukera bultzatu nahi da.

Egunari hasiera emateko, bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:30etan Errenteriako Gamon Zumarditik eta 10:00etan Oiartzungo Done Eztebe plazatik, Arditurriko Bide Berdea hartuko du martxak, Arditurriraino iritsiko delarik.  Helmugan bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute, Trial erakustaldi bat izango da, meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik.  Honetaz gain, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.

El 17 de septiembre se celebra el VI. Día de las Vías Verdes de Arditurri. Este especial evento coincide con la Semana de la Movilidad. Por tanto, se pretende impulsar el acceso a las minas de Arditurri sin necesidad de coger el coche.

Para comenzar el día, partirá la marcha en bicicleta a las 9:30 por la Alameda Gamon de Errenteria y a las 10:00 desde la plaza Done Eztebe de Oiartzun. La marcha recorrerá la vía verde para llegar a Arditurri. En la meta habrá un servicio de consigna de bicicletas. Además, todos aquellos que se acerquen en bicicleta tendrán un almuerzo gratuito, habrá una exhibición de Trial y visitas guiadas a la mina de Arditurri a precio reducido, y con el ticket de entrada a la mina, se podrá participar de forma gratuita en un circuito Seg-way. No sólo eso, los que se acerquen a Arditurri también tendrán la oportunidad de participar en varios juegos: carrera de cintas, herri kirolak, juegos en bicicleta, etc.

Advertisements

V. Bide Berdeen egunerako atzera kontua iritsi da.

Datorren igandean, irailak 18an, V.Bide Berdeen eguna ospatuko dugu.

Egunari hasiera emateko, V. bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:00ean San Pedroko pilotalekutik, 9:15etan Trintxerpeko azokatik pasako da, 9:45etan Pasai Antxoko Pilotalekutik, eta 9:30etan Errenteriako Gamon Zumarditik. 9:30etan, beste martxa bat aterako da Pasai Donibaneko pilotalekutik. 10:00etan berriz, Oiartzungo Done Eztebe plazatik abiatuko dira. Horrela, Arditurriko Bide Berdea hartuko du martxak, Arditurriraino iritsiko delarik.

Bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute helmugan, izakinak (400 pertsonentzat) agortu artean. Horrela, helmugan ere hainbat ekintza antolatu dira. Meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira goiz osoan zehar eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik.  Honetaz gain, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.

bide-berdearen-eguna-2016

300 pertsona baino gehiago Arditurriko Bide Berdearen III. egunean

BIDE BERDEA 2014

Txikiek eta helduek primeran pasa dute Arditurriko Bide Berdearen III. Egunean. Eguna hasteko, Arditurriko III.Bizikleta martxa abiatu da Errenteriatik goizeko 9:30ean eta 10:00etan Oiartzundik, bidean bi taldeak elkartu direlarik. Hamaikak aldera iritsi dira Arditurrin kokatua zegoen helmugara eta bertan haurrek eta gurasoek hamaiketako goxo bat dastatzeko aukera izan dute. Ondoren, jarduera ezberdinak izan dituzte aukeran: segway zirkuitua, meategira bisita gidatuak erdi prezioan, jolasak, zinta jolasa bizikletarekin…Eguneko jardueraraik arrakastatsuena, Segway zirkuitua izan da.

Eskerrik asko egun berezi honetan laguntzen egon zareten guztioi!

Argazki galeria