Tag Archives: bidezidorren jaialdia

Behe-laino arteko paisaiak

20180616_123634_mejoradaAurtengo eguraldia bezalakoxea izan genuen atzoko mendi-irteera gidatua Aizkorri-Aratz Natura Parkean barrena. Ondo busti ginen kanpotik, eta baita barrutik ere, zegoen hezetasun maila zela eta; euria, behe-lainoa eta azkenik eguzkia izan genituen bidelagun Urkulutik Degurixara egin genuen ibilaldi zirkularrean.

Tarteka, inguruko mendiak ikusteko aukera irekitzen zitzaigun begi aurrean baina minutu batzuk pasata, behe-lainoak guztia estaltzen zuen berriz ere… baina paisai horiek ere badute bere xarma!

Mila esker parte-hartzaile guztiei, ibilbidea eta goiza luze joan arren izandako esker onarengatik… laster arte!

20180616_102009

PAISAJES ENTRE LA NIEBLA

Al igual que el tiempo inestable que llevamos teniendo a lo largo del año fue la salida montañera de ayer a través del Parque Natural Aizkorri-Aratz. Lluvia, niebla, sol y mucha humedad es lo que nos encontramos ayer en el recorrido que realizamos partiendo desde el embalse de Urkulu hasta llegar a Degurixa.

Realizamos un recorrido circular en el que de vez en cuando el paisaje se dejaba ver por unos instantes hasta que la niebla volvía a cubrir todo con su manto, pero ¡eso también tiene su encanto!

Eskerrik asko a todos y todas las participantes, aun habiendo sido largo el recorrido y larga la mañana por ser tan agradecidos.

20180616_085154_mejorada

 

Advertisements

Puntaik Punta, Urkulutik Degurixara

Arantzazuko mendi-irteeren egitarauko hirugarren ibilaldia ekainaren 16ean ospatuko da (larunbata), eta,  Puntaik Punta Debagoienako Bidezidorren Jaialdiaren barnean txertatuta dago. Bertan, goizeko 8:30etan Urkuluko urtegitik abiatuz Degurixara gerturatuko dira parte-hartzaileak. Degurixa Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan toki berezia da, mendi artean aurkitzen den harana, artzaintza gunea eta ur isurbide garrantzitsua, beraz, ibilaldi interesgarria izango da honakoa ere.

Zailtasun ertaineko ibilbide bat izango da, nahiz eta hasierako zatiak esfortzu garrantzitsua eskatzen duen. Guztira 10-12 km egingo dira, 650 m-ko desnibela gaindituko da gutxi gorabehera eta 5 orduko iraupena izatea aurreikusten da.

Betiko moduan, mendi-irteeretan parte-hartzeko aurrez izena ematea gomendatzen da antolakuntza egokia izan dadin. Informazio gehiagorako: 943782894, 699335183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Urkulu-Degurixa-Urkulu

De Urkulu a Degurixa dentro del programa Puntaik Punta

La tercera salida montañera de este año se celebrará el próximo 16 de junio (sábado). Este recorrido se encuentra dentro del programa de Puntaik Punta, Festival de senderismo de Debagoiena. Los participantes se reunirán a las 8:30 de la mañana en el aparcamiento del embalse de Urkulu donde darán comienzo al itinerario hacia Degurixa, un valle de montaña, tierra de pastores y gran sumidero de agua.

Es un recorrido catalogado como medio en cuanto a dificultad, aunque el primer tramo resulta exigente por el desnivel que hay que superar durante los primeros kilómetros. En total se prevé recorrer unos 10-12 km, superar un desnivel aproximado de 650 m y que la duración sea de unas 5 horas.

Se recomienda dar el nombre con anterioridad. Para más información: 943782894, 699335183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net