Tag Archives: Bide Berdeen V. Eguna

Hurbildu Arditurrira bizikletaz // Acércate a Arditurrien bicicleta

Irailaren 18ean Arditurriko Bide Berdearen V. Eguna ospatuko da Oiartzunen:

Arditurriko V. bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:00ak aldera hiru udalerri ezberdinetatik eta 10:00etan, Oiartzungo Done Eztebe plazatik. Horrela, martxak bide berdea hartuko du, Arditurriraino iritsi arte. Ibilbidearen zailtasun maila erraza da.  Kaskoa eramatea nahitaezkoa izango da (haurrek zein helduek) eta argia eramatea gomendatzen da. Bizikleta martxan parte hartzeko 15 minutu lehenago egotea komeni da irteera puntuan.

Arditurriko meategian bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute helmugan. Horrela, helmugan ere hainbat ekintza antolatu dira. Meategira bisita gidatuak prezio murriztuan eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik.  Honetaz gain hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.Bide Berdearen Eguna 2016