Tag Archives: Belar-Biozkornia

Bigarren mendi irteera Arantzazutik

Maiatzaren 17an, igandea, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean aurtengo bigarren mendi irteera egingo dute, Arantzazu Parketxearen eta Arantzazuko Adiskideen eskutik. 2015. urte honetarako programatu diren mendi irteeren artean berritasuna den honetan, Belar-Biozkornia mendi-lepora egingo da ibilaldia, non Ama Birjinaren silla eta beronen legenda ezagutzeko aukera izango den. Mendizaleak goizeko 9:00etan abiatuko dira Arantzazuko Parketxetik eta 4-5 orduko ibilaldia izango da.

Informazio gehiagorako:

ARANTZAZU PARKETXEA
943782894
arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Belar-Biozkornia