Tag Archives: behiak

Luxuzko bisitak Iztueta baserrian, animalien erdian

Igandean bigarrengo aukera bat egon zen Goierriko baserri ezagunenetako bat bisitatzeko. Lazkaomendin kokatzen den Iztueta baserriko zoko guztiak interes handiz miatu zituzten bildutako bisitariek. Urtez urte antolatzen diren ate ireki hauek sekulako arrakasta izaten dute; bertako behiak, instalakuntak eta ekoizten dituzten produktuak bertatik bertara ezagutzeko aukera egoten da eta, batez ere, txikienei esnea nondik datorren erakustea da helburuetako bat.

Eguraldi aparta lagun, bi igandez jarraian ospatu dira aurtengo saioak plaza guztiak betez. Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu gure inguruko baserriak jendeari ezagutzera emateko, garrantzitsua baita lehen sektoretik egiten den lana balioan jartzea eta haurrei egunero kontsumitzen dituzten produktuak nondik datozen azaltzea esperientzia lehenengo pertsonan biziz.

Mila esker bertaratutako guztioi eta, nola ez, Iztueta baserriko kideei beste behin egindako lan bikainarengatik!

IMG-20190226-WA0022

 

 

Baserriko bizimodua ezagutuz

Eguraldi aparta lagun izanik, ehun pertsonatik gora bildu ziren atzo Iztueta baserrian bertako lana eta bizimodua ezagutzeko. Beste behin, Iztueta baserriko kideek ateak parez pare zabaldu zizkiguten beraien egunerokotasuna helarazteko: ukuiluko lanak, produktuen ekoizpena, abereen zaintza… eta amaitzeko bertan egiten dituzten jogurt eta izozkiak dastatzeko aukera eskaini zien bisitari guztiei.

IMG-20190217-WA0010

Plazak mugatuak izanik eta ikusita saioak izan duen arrakasta, bigarrengo aukera bat eskainiko da datorren igandean, otsailaren 24ean hain zuzen ere. Gogoratu izena eman behar dela aurrez 943180335 / 688685069 telefonoetara deituz edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatziz.

Ibili azkar tokirik gabe gelditu nahi ez baduzu!

Iztueta Baserria_Otsailak 24

Tradizioa gaurkotasunez betea

Iztueta Baserria_Otsailak 17

Iztueta Baserriak bere abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie jarduera honetara bertaratzen diren bisitari guztiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta, bide batez, Aralarko ingurune paregabeaz gozatzekoa.

Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Iztuetan oso barneratuta dute behiak direla proiektu horien ardatz nagusia; behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute, beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat. Esan beharra dago lan guzti hau, behar bezalako fruituak ematen ari dela, duela gutxi jaso baitute jogurt hoberenari zilarrezko domina.

Aralarko parketxe hedatuko aurtengo jarduera berezien egitarauari hasiera emateko, familian igande goiz eder bat pasatzea proposatzen dizuegu, beraz,  Iztueta Baserrian, datorren otsailaren 17an, igandea.

Hitzordua goizeko 11:00etan izango da baserrian bertan eta 2 orduko iraupena izango duen bisita egingo da. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, Aralarko Parketxearekin harremanetan jarriz 943 18 03 35 / 688 895 069 telefonoen bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Ez galdu aukera hau eta zatozte gurera!