Tag Archives: behaketa

Izarretara begira orain Aralarren

Datorren irailaren 21ean, larunbatarekin, izarretara begira jartzeko aukera izango da Ataungo Lizarrustiko parketxean. Jarduera honen barruan, momentuan zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira aditu baten gidaritzapean. Gipuzkoako Parketxe Sarea saio desberdinak burutzen ari da Gipuzkoako natura parkeetan, eta Aralarko parketxearen txanda izango da, beraz, datorren larunbatean.

Elkargunea Lizarrustiko Parketxea (Ataun) izango da gaueko 21:30etan eta bertako inguruetan gauzatuko den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu parketxearen barruan. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da. Publiko orokorrari dago zuzenduta, baina 8 urtetik gorakoentzat egokia.

Animatu eta eman izena berandu baino lehen!

943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Izarretara begira_2019

Sai arreak gertutik ezagutzen

Aurten, Arditurri parketxean  sai arreak hobeto ezagutu ahal izateko hiru saio eskaini ditugu, eta igande honetan garatu da azkena. Egun oso beroa izanik ere, oso gustora egon ginen, halako jarduerek badutelako kitzikatzen gaituzten zerbait. Dagoeneko kumeak heldu itxurarekin ikusi ahal izan genituen, oraindik hegan egiteko gai ez badira ere. Bestalde zeruan sai arre ugari ikusi genituen eta horien artean sai zuri bat ere, benetan zoragarria izan zen!

Sai arreen lehendabiziko behaketa Arditurri parketxean

Igande honetan, sai arreak behatzeko lehendabiziko jarduera aurrera eraman genuen eta esperientzia itzela izan zen bai bisitarientzako baita guretzako ere. Miresmena sortzen duen halako espezie bat behatu ahal izateak zirrara sortzen du, are eta gehiago jakinik ez geniela inolako kalterik eragingo. Bost kabi behatu ziren non guraso zein kumeak ikusi genituen!

IMG_3659 (2).JPG

Bigarren aukera bat eskainiko dugu ekainaren 2an, hain zuzen ere. Aurre erreserba egitea beharrezkoa da, beraz klikatu hemen eta ikusi nola egin.