Tag Archives: Barandiaran Museoa

Igande honetarako plan desberdin bat nahi? etorri IZTUETA BASERRIRA!

Etxeko txikienei esnea nondik datorren erakutsi nahi baldin badiezu iganden honetan, otsailaren 23an, primerako aukera izango duzu Lazkaomendiko Iztueta Baserrian.

20200216_113418

Aurreko igandean jendez gainezka egin zuen Iztuetak eta aste honetan ere bere abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie Iztuetako familiak jarduera honetara bertaratzen diren bisitari guztiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango da, eta, bide batez, inguruko paisaia paregabeaz gozatzekoa.

Ez galdu aukera eta eman izena berandu baino lehen!

688 895 069 / 943 18 03 35 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Iztueta Baserria 2020

Badatoz Iztuetako bisitak!

Iztueta Baserria 2020

Tradizioa gaurkotasunez betea

Iztueta Baserriak bere abereak, ukuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie, beste urtebetez, jarduera honetara bertaratzen diren bisitari guztiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain ekoizten dituzten kalitate handiko produktuak dastatzeko aukera izango dute bisitariek, eta, bide batez, inguruko paisaia paregabeaz gozatzekoa.

Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zaintzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Iztuetan oso barneratuta dute behiak direla proiektu horien ardatz nagusia; behiek eskaintzen dieten esnea da euren sorkuntza guztien oinarria eta, esnea goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute, beraz, euren zaintza egokian oinarritzen da lanaren parte handi bat.

Aralarko parketxe hedatuko aurtengo jarduera berezien egitarauari hasiera emateko, familian igande goiz eder bat pasatzeko proposamena daukagu otsailaren 16rako eta 23rako, biak igandeak.

Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, Aralarko Parketxearekin harremanetan jarriz 943 18 03 35 / 688 895 069 telefonoen bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Ez galdu aukera hau eta zatozte gurera!

 

 

San Gregorioko Errotatxok eta Zerrategiak arbasoen ahotsa dakarte errekan behera

20161216_120505~2

Barandiaran Museoa, Larruntza multzo hidraulikoaren barruan altxatzen da. Museoa kokatzen den eraikinaren erabilera guztiz aldatu den arren,  multzoaren barruan, eraikin gehiago egon ziren. Errotatxo izeneko ondoko eraikin txikia adibidez, oraindik ere martxan jarraitzen du. Errota eta zerrategia ikusi daitezke bertan.

Aspaldiko kontuak ematen dute, baina gure aiton amonen urtetaraino iraun duten lanak dira. Gaur egun ohiturak deitzen ditugun hauek, bere garaian behar izan baitziren. Lan hauek jendeari helarazi nahian, eta ataundarren mantentze lanei esker, errota eta zerrategia martxan ikusteko aukera eskaintzen dugu astebururo Barandiaran Museotik.

Gara egunkariak, eraikin zahar honen inguruko erreportai polit bat idatzi du Errotatxo eta zerrategiaren aldeko lantaldearen eta Atauniker Kultur Elkartearen ahoz. Hementxe duzue lotura digitalean:

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2020-01-11-06-00/hemeroteca_articles/san-gregorioko-errotatxok-eta-zerrategiak-arbasoen-ahotsa-dakarte-errekan-behera

Eta amets eginez gabonetan murgildu gara…

Goiz magikoa gaurkoa Aralarko paraje ederretan… 600 lagun abiatu dira gogotsu Olentzero eta Maridomingiren bila aurtengo gutuna eskura emateko asmoz, eta, a zer nolako sorpresak topatu dituzten bidean zehar! mendiotan bizi diren jentilak, sorginak, Akerbeltz, Tartalo, San Martin Txiki, Zezengorri, galtzagorrik eta makina bat pertsonai desberdin!

Azkenik, ibilaldiaren amaiera aldera basoan murgildurik topatu dituzte hain maitatuak diren Olentzero eta Maridomingi galtzagorri ttiki eta bihurri batzuen laguntzari esker. Ilusioz bete zaizkie aurpegiak haurrei eta hitz batzuk esan ahal izan dizkiete aurrez aurre; lasai ederrean egingo dute lo etxeko txikienek Gabon gauaren zain!

3

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gure jardueretan parte hartu duzuen bisitari guztioi, Jentilbaratzako kideei, egiten duten lanagatik izango ez balitz hau ezinezkoa izango litzatekeelako, eta blog honetako jarraitzaile guztioi ere. Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren partez GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU! Eta… jarrai ezazue amets egiten!

2

4

5

7

8

9

Jentilen lurraldean iparra non ote?

Gabonak gertu direlarik, eta azaroko zubiko arrakasta ikusirik, Barandiaran Museoan (Ataun) “Mitologia orientazio-jolasa” jarduera eskainiko da, berriz ere, familia edo lagun taldeei zuzenduta. Igandean izango da hain zuzen ere, abenduaren 15ean goizeko 11:30etan. Jarduera honen bitartez, Barandiaran Museoko ingurunea eta Barandiaranekin zerikusia izan zuten bazter asko ezagutzeko aukera egongo da mitologiaren inguruan ikasten den bitartean.

Ez galdu aukera eta eman izena parte-hartu nahi baduzu!

Prezioa: 3€ pertsonako (orientazio jolasa egiteaz gain Barandiaran Museoa eta Errotatxo bisitatzeko aukera egongo da)

Izen emateak: 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

IMG_20190420_122546_291

Jentilak eta Olentzero ekitaldirako izen-ematea nola egin

Hemen aurkitu ditzakezue Jentilak eta Olentzero ibilaldi magikorako izen ematea egiteko xehetasun guztiak: http://jentilbaratza.eus/jentilak-eta-olentzero-ekitaldirako-izenematea-nola-egin/

Ondo irakurri pausu guztiak izen-ematea abenduaren 4ean ireki baino lehen, prozesu guztia bere osotasunean bete behar da, bestela ez baita erreserba ondo erregistratuko!

Jentilak eta Olentzero_2019

 

Jentilen lurraldean… iparra non ote da?

Azaroko zubirako Barandiaran Museotik (Ataun) jarduera berezia eskainiko da familia edo lagun taldeei zuzenduta. Larunbatean hain zuzen ere (azaroaren 2an goizeko 11:30etan), mitologian oinarritutako orientazio jolasa eskainiko da eta Barandiaran Museoko ingurunea eta Barandiaranekin zerikusia izan zuten bazter asko ezagutzeko aukera egongo da mitologiaren inguruan ikasten den bitartean.

Euskal mitologia ardatz hartuta, beraz, familian edo lagun artean goiz ederra igarotzeko aukera izango da. Iparra aurkitzeko gai izango al gara jentilen lurraldean? ez galdu aukera eta eman izena parte-hartu nahi baduzu!

Prezioa: 3€ pertsonako (orientazio jolasa egiteaz gain Barandiaran Museoa eta Errotatxo bisitatzeko aukera egongo da prezio berdinaren barruan)

Informazio eta erreserbak: 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

IMG_20190420_122546_291

Agur saguzarrei datorren urtera arte

Saguzarrak behatzeko azken saioa atzo iluntzean burutu zen Lizarrustiko parketxean. Interesdun asko bildu ziren Ane Caro adituaren inguruan eta txikienek animalia hauen inguruan ezagutza asko zituztela ikusi ahal izan genuen!

Parketxeko inguruetatik egindako ibilaldian, lotsati aritu zitzaizkigun saguzarrak, entzun entzuten genituen, baina, zailtasun handiekin ibili ginen hauek begiztatu ahal izateko… Hala ere ez genuen etsi eta saioa amaitzear zegoelarik saguzar arrunt bat (pipistrellus pipistrellus) izan genuen gure buru gainetan bueltaka! Datorren urtera arte agurtzera etorriko ote zen?

Mila esker aurten gurekin aritu diren aditu eta parte-hartzaile guztiei!

Hona hemen atzoko argazki batzuk:

20191005_191609

20191005_195026

20191005_204942

 

 

“El sabor del crimen” programakoak Agorregin eta Barandiaran Museoan

Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez zenutenentzat hemen dauzkazue programaren bi zatitxo ikusgai, hain zuzen Agorregiko burdinolan eta Barandiaran Museoan grabaturiko irudiak.  Agorregin Aran Aldai ingurugiro hezitzaileari egin zioten elkarrizketa, Errementari pelikulan figurazio lanetan parte hartu zuen berak  eta pelikulari buruz eta Agorregiri buruz hitzegin digu.

Paul Urkijoren pelikula inspiratu zuen kondaira, Patxi errementariarena, Joxemiel Barandiaranek idatziz jaso zuenez 1903. urtean, idatzi horren bila gerturatu ziren Andrea Ropero aurkezlea eta Toti Martinez de Lezea gaian aditua Barandiaran Museoraino. Kondaira berezia benetan eta txikitako oroitzapenak ekartzen dizkigunak askori… hau bera izan da ere aurtengo Ataungo Mitoaldiaren ardatz. Barandiaran Museoko liburu zaharren artean aurkituko ote zuten bilatzen ari zirena? bideoan ikusi ahal izango duzue…