Tag Archives: aterpetxea

Arantzazuko Aterpetxea arrakastatsu bere lehenengo hilabetetan

Apirilaren 12an Arantzazuko Aterpetxe berriak bere ateak zabaldu zituenetik, ehundaka bisitarik zapaldu dituzte dagoeneko estreinatu berriak diren instalakuntzak.

56 ohe izanik, pixkanaka hasi zen Inaziotar Bidea egiten ari ziren lehenengo erromesak erakartzen, eta bere pareta zuriak istorio bitxi eta interesgarriez betetzen. Lehenengo talde handiek gozatu dute baita ere eraikin berriaz, asteburua pasaz, txikienen irribarre eta jolasek, aterpetxeko zoko guztiak, eta arduraduna bera ere, alaitasunez betez. Aste Santuak, ingurune paregabe honek eskaintzen duen naturan murgiltzera zetozen lehenengo familiak hartu zituen baita ere. Gainera, udako hilabete hauetan zehar, Arantzazura gaua pasatzera datozen bisitari kopurua handituko dela aurreikusten da.

Bikotearekin, lagunekin, familian, bakarka edo norbaitekin… zatozte, zuen zain gaude!

aterpetxea

El albergue de Arantzazu comienza con buen pie su andadura

Desde que el 12 de abril abriera sus puertas el nuevo albergue situado en Arantzazu, han sido cientos de visitantes los que han pernoctado ya en sus maravillosas instalaciones.

Dotado de 56 camas, empezó a atraer tímidamente a los primeros peregrinos que pasaban por Arantzazu realizando el Camino Ignaciano y que han ido llenando de anécdotas y mil historias interesantes sus impolutas paredes. Los primeros grupos grandes también han estrenado las instalaciones, y llenado de risas y juegos sus rincones de la mano de los más pequeños. La Semana Santa albergó a su vez a las primeras familias que venían a disfrutar de unos días de calma rodeados de la naturaleza que ofrece este entorno sin igual, y se prevé, además, que las pernoctaciones aumenten durante las vacaciones de estos meses de verano.

En pareja, con amigos, con la familia, solos o acompañados… os esperamos, ¡no dejéis de venir a conocernos!

Aralar, ingurumen hezkuntzaren eszenatoki

Ikasturtea amaitzear den honetan, atzera begira jarri eta Aralarko Parketxean esperientzia ederrak bizi izan ditugula ohartu gara. 1.500 ikasletik gora igaro dira ikasturte honetan Ataundik eta makina bat jarduera egin ditugu haiekin, tartean Aralarko Natura Parkearen sekretuak ezagutzeko mendi-ibilaldiak, gure arbasoen ohitura-zaharrak berreskuratzeko elikadura tailerrak, mundu mitologikoan murgiltzeko tailer magikoak, arkeologo baten lana azalean sentitzeko jarduerak, baserriko mundua barrutik ezagutzeko jolasak, eta askoz ere gehiago!

Etorkizuneko lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

2017 ikasturtea

Amaitu ditugu beraz ikasturte hontako ikastetxeetako egonaldi eta ingurumen-hekzuntza jarduerak eta orain atseden apur bat hartu eta indarberrituta hasiko dugu 2017-2018 ikasturtea, berriro ere inguruotako ondare natural zein kulturala lau haizetara zabaltzeko prest!

 

Martxan da Arantzazuko Aterpetxea

Blogerako4

Asko desiratutako goiza bizi izan dugu gaurkoan Arantzazun, Aterpetxe berriaren ateak zabaltzeko eguna iritsi da. Goizeko 11:00etan ekin zaio inaugurazio ekitaldiari eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundia,  Arantzazuko Frantziskotar Probintzia, Oñatiko Udala, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa,  Arantzazu Gaur Fundazioa, Mondragon Taldea eta Kutxa Fundazioko ordezkariek parte hartu dute.

Joxe Mari Arregik, Arantzazuko Frantziskotar Probintziaren ordezkari, eta Mikel Biainek, Oñatiko alkateak hitz batzuk esan ostean Markel Olanok, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, hartu du hitza eta inauguratutzat eman du Aterpetxe berria.

Blogerako1

Instalakuntza berriak eta Arantzazuko Parketxea bera bisitatzeko aukera ere egon da. Gure aldetik ilusio eta poz handiz heltzen diogu aukera berri honi eta gustu handiz jasoko ditugu gurera etorriko diren bisitari berriak.

Blogerako3

Orain , iñoiz baino gehiago, gure etxeko ateak zabalik dituzue.

Arantzazuko Parketxeak aire berrituekin irekitzen ditu berriz ere bere ateak

Datorren asteburuan, martxoak 4 eta 5, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan kokatzen den Arantzazuko Parketxeak bere ateak zabalduko ditu esleipen berriaren ondoren. Arantzazuko Parketxeak bere hezkuntza-eskaintza berrituko du eta jarduerak eskaintzen jarraituko du; aditu eta elkarte ezberdinekin antolatutako jarduerak azpimarra daitezke besteak beste. Orokorrean, naturarenganako errespetua sustatzen jarraituko da ingurunearen ezagupena bultzatzearen bitartez.

Beste alde batetik, ondoko eraikinean dagoen Arantzazuko Aterpetxeak apirilak 10ean zabalduko dizkio bere ateak publikoari, Aste Santuaren aurretik. Instalakuntzak, 56 ohe eta jangela dituelarik, mota guztietako bisitariak artatuko ditu, haien artean, Natura Parkea ezagutzera eta jardueraren bat egitera etorriko diren ikasle taldeak, elkarteak, familiak… eta baita erromesak ere.

Lantalde berria Aste Santuan eta Pazko Astean gauzatuko den programa berezi bat prestatzen ari da, inguruko natura eta kulturarekin zerikusia duten hainbat jarduera izango dituena. Adi egon zaitezte datozen asteetan!

Informazio gehiagorako:

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.netarantzazuaterpetxea@gipuzkoamendizmendi.net, 943 782894

parketxea-2

El Parketxe de Arantzazu reabre sus puertas con aires renovados

El próximo fin de semana, 4 y 5 de marzo, el Parketxe de Arantzazu situado dentro del Parque Natural de Aizkorri-Aratz abrirá sus puertas tras la nueva adjudicación. Se renovará la oferta dirigida a la educación medioambiental y se ampliará la oferta de actividades dirigidas al público en general, de las que cabe recalcar las actividades guiadas por expertos o por diversas asociaciones.

Por otro lado, el albergue de Arantzazu, situado en el edificio contiguo, abrirá las puertas al público el 10 de abril, poco antes de Semana Santa. La instalación, con un equipamiento de 56 camas y comedor, albergará a visitantes de todo tipo, entre ellos, grupos de escolares que vengan a conocer y a realizar alguna actividad en el Parque Natural, asociaciones, familias… y también a peregrinos.

El nuevo equipo está preparando un programa especial que se pondrá en marcha durante la Semana Santa y la Semana de Pascua. Este programa contemplará actividades ligadas a la naturaleza y la cultura del entorno. ¡Estad atentos durante las próximas semanas!

Para más información:

arantzazu@gipuzkoamendizmendi.netarantzazuaterpetxea@gipuzkoamendizmendi.net943 782894

parketxea-1

Aste ederra Aralarren

Egun politak igaro genituen pasa den astean Ataungo Lizarrustiko Parketxean. Aguraingo ikas-talde bat etorri zitzaigun astelehenetik ostiralera gure aterpetxean lo egin eta hezkuntza-jarduerak egitera. Gauza ugari egin genituen; arkeologo izan ginen egun batez Barandiaran Museoan, baita ikazkinak ere Lizarrustiko Parketxean, mitologiaren munduan murgildu ginen, baita biodibertsitatearen inguruan mintzatu ere mendi ibilaldiak egin bitartean, makina bat jolas egin genituen eta momentu ederrak pasa genituen guztiok batera. Talde jatorra benetan, bai ikasle eta baita irakasleak ere. Datorren urtera arte!

lope

Ataungo eta Aralarko gure ondare naturala zein kulturala hedatzen jarraituko  dugu. 2015/2016 ikasturterako erreserbak egiteko epea zabalik dago, jarri gurekin harremanetan informazioa eskatzeko (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net).

Aralarko Parketxean antolatzen ditugun jardueren inguruko bideoa duzue hemen.

Gure etxeko ateak zabalik dituzue!

Direlako izango gara

Alaitasunez betea izan dugu aurtegoan ere Aralarko Lizarrustiko aterpetxea. Amaitu ditugu ikasturte hontako ikastetxeetako egonaldiak eta orain atseden pixkat hartuta indarberrituta hasiko dugu 2015-2016 ikasturteko egonaldi zerbitzua berriro ere irailean.

Zoragarria izan da, aurten ia 600 ikasle izan ditugu lo egiten Lizarrustin eta makina bat jarduera egin ditugu (mendi ibilaldiak, tailerrak, jolasak…).

Egonaldiak 2014-2015

Aralarko Parketxeko egonaldi zerbitzuan ondo pasatzeaz gain, ikasleei inguruotako ondare natural eta kulturalarekin gozatzen erakutsi diegu, izan ere Aralarrek altxor asko gordetzen ditu bere baitan eta leku ezinhobea da esaterako historiaurreko aztarnak ikusteko, urlertzeko eta hamaika sekretu deskubritzeko! Gainera biodibertsitate eta paisaia aldetik konparaezinezko lekua da. Etorkizuneko lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

Hiru egun zoragarri pasa ditugu Aralarren!

Aste honetan Ereñotzu eta Aginagako eskolak izan ditugu bisitan Aralarren. Hiru egun zoragarri pasa ditugu Lizarrustiko aterpetxean, eguraldi paregabea egin digu eta makina bat tailer, ibilaldi eta jolas egin ditugu! Mila esker eta segi horren jator!

DSC_0690 DSC_0657 DSC_0677 DSC_0746

Aralarko egonaldiei buruzko informazio gehiago hemen: https://parketxesarea.org/barandiaran/heziketa-eskaintza/