Tag Archives: atauniker

Bisoi europarra gure artean

Duela gutxi arte, bisoia esatean, berokiak egiteko erabiltzen den animalia zetorkigun burura guztioi, bere larru ederragatik haztegi industrialetan hazitzen den bisoi amerikarra, alegia.

Baina badago beste bisoi bat, bisoi europarra, urte askoan inor ohartu ere egin gabe, gure alboko ibai eta erreketan ezkutuan bizi izan dena. Gaur egun oraindik, gure faunako ugaztunen artean ezezagunenetakoa da, eta, tamalez, ongi ezagutu aurretik betiko desagertzea ere gerta liteke; izan ere, XIX. mendean Europako erdialdetik desagertzen hasi zenetik, bisoi europarra jatorrizko banaketa eremuaren % 80tik desagertu da jada.

Europako faunan gaur egun desagertzeko arrisku handiena duenetako bat denez, babestuta dago. Etorkizuna izan dezaketen azken multzoak Europako mendebaldekoak izan daitezke. Animalia txiki hau oraindik ere Ataunen aurkitzen da, eta berebiziko garrantzia du denok honen berri izatea. Izan ere, animalia txiki honen bizimoduaren eta dituen arriskuen ezagutzaren bidez lortuko baitugu denon artean denbora luzez gure herrian bizi-irautea.

Atauniker taldeak erakusketa bat antolatu du honen harira Ataunen:

bisoi-europarra