Tag Archives: artzantza

Aian, Lokate baserrian: ahuntz, ardi eta gazta artean

Udan zehar,  igande goiz politak igaro ditugu Lokate baserrian. Bertako ikuiluetan ibili ginen ahuntz, antxume, ardi, katakume ta bertako txakurrak inguruan. Ardiak ere atera genituen zelaira Pintto artzai txakur lehialaren laguntzarekin. Bittorren eskutik ikuiluko kontuak izan genituen eta ondoren, Josebak gazta desberdinen dastaketa eskaini zigun.

Bisita egiteko gogoz geratu zaretenontzat, lasai! Aurrerago, izando da eta gehiago egiteko aukera!

plantilla album lokate
Haur nahiz helduek gozatu ederra hartu zuten!

Pagoeta inguruan, “naturaren zaporeak” artzaintzaren eskutik

Natura 2000 Sarearen Europako egunaren 3. edizioa ospatu berri da, “naturaren zaporea” tituluarekin. Honen harira, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak,  hainbat jarduera eta txango berezi antolatu ditu:

Pagoetako parketxetik, Ekainaren 12an, Lokate baserrira hurbildu eta gaztagintza zein artzaintzaren inguruko ezkutukoak ezagutzeko parada izango dugu. Bertako ikuiluak, zelaiak, animaliak eta abar bisitatuko ditugu artzaiaren kontuez lagunduta.

Ondoren, gazta desberdinen dastaketa egiteko aukera paregabea izango dugu.

Animatu eta etorri lanbide hau, tradizio eta berrikuntza uztarturik, ezagutzera! eta nola ez, naturaren zaporeez gozatzera!

Izena emateko edo informazioa: 943 83 53 89 , iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

KARTELA