Tag Archives: arritzaga

Aralarko meatzaritza eta geologia

Ba al dakizu zein berezia den Aralarko geologia? Ba al zenekien Aralarren ere oso aspalditik ustiatu izan dela minerala eta antzinako meategien arrastoak ikus daitezkeela?

Bi gai horiek hizpide hartuta datorren larunbatean, irailak 12, irteera egingo dugu Arritzagako haranera eta bertatik bertara ikusi ahal izango ditugu berezitasun guzti horiek. Gainera, aditu baten eskutik egingo dugu ibilaldia, Felix Ugarte Espeleologia taldeko Txomin Ugaldek gidatuko du eta.

Arritzaga_EUSK 2015

Haran horren ingurumaria punta-puntako gunea da geologiaren eta meatzaritzaren ikuspegitik. Besteak beste, Aralarko geologia-maila antzinakoenak ikus daitezke, haien egitura konplexuarekin, baita morrenetan jatorri duten biltegiak, Kuaternarioan gertatu zen glaziazio prozesuaren lekuko direnak. Bestalde, meatzaritza-eremuan egindako ikerketek Aralarren kobrea duela 4.500 urtetik hona atera dela erakusten dute. Kalkolitoan eta Brontze Aroan hasi ziren minerala ateratzen eta Erromatarren Aroan, Erdi Aroan zein 18. gizaldian jarraitu zuten, joan den mendeko erdialdean jarduera amaitu zen arte.

Aukera paregabea eskaintzen dizuegu, beraz, datorren larunbaterako. Plaza mugatuak izango dira beraz egin ezazue erreserba lehenbailehen (943180335 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net).

Jantzi mendiko botak, zatoz gurekin eta gozatu Aralarko altxorrez!

      ____________________________________________________________________

Sabes lo especial que es la geología de Aralar? Sabias que en Aralar se ha extraído mineral desde hace muchísimos años y que hoy día se pueden ver los restos de ese coto minero?

Tomando como referencia esos dos temas, este sábado 12 de septiembre realizaremos una ruta por el valle de Arritzaga para ver in-situ todas esas peculiaridades. Además, realizaremos la ruta de la mano de un experto, ya que será Txomin Ugalde, miembro de la Asociación de Espeleología Felix Ugarte el que guiará la salida.

Arritzaga_CAS 2015

El entorno de ese valle es un punto geológico y minero de primer orden.  Se pueden observar, entre otros elementos, los niveles  geológicos más antiguos de Aralar con su compleja estructura y también depósitos morrénicos, testigos del proceso glaciar ocurrido en el período Cuaternario. Por otra parte, las investigaciones realizadas en su coto minero han venido a demostrar que la extracción de cobre se ha llevado a cabo en Aralar desde hace 4.500 años. Se inició la extracción de mineral en el Calcolítico y Edad de Bronce, prolongándose la actividad en Época Romana, Edad Media y siglo XVIII, para finalizar la actividad a mediados del pasado siglo.

 Os ofrecemos por tanto un plan sin igual para este sábado. Debido a que las plazas serán limitadas os recomendamos llamar cuanto antes para realizar la reserva (943180335 ó barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net).

¡Ponte las botas de monte, ven con nosotros y disfruta de los tesoros de Aralar!

Irteera polita atzokoa Aralarren

Atzo, larunbata, Arritzaga aldera egin genuen egun osoko mendi irteera. Felix Ugarte Elkarteko Txomin Ugalde eta Giorgio Studer kideek lagundu ziguten ibilaldian, geologia eta meatzaritza gaiak azalduz. Arritzagako meatze guneak historia luzea du gordea, askorentzako ezezaguna, eta atzo bertako sekretu batzuk bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen; erromatarrek ustiatutako filoien arrastoak torrefakzio deritzon teknikaz, antzina bertan egongo zen meatzarien herrixkaren arrastoak, hainbat egitura geologikoen sorreraren arrazoiak…

Arritzaga, geologia eta meatzaritza irteera

Giro bikaina izan genuen, bai eguraldiaren aldetik eta baita partehartzaileen aldetik ere, beraz mila esker atzo gerturatu zineten guztioi eta nola ez, Felix Ugarte Elkarteko kideei. Hurrengora arte lagunak!

Atzoko argazkiak ikusi nahi badituzue klikatu hemen.

Irteerako bideoa duzue hemen:

Saroien ibilaldia bertan behera geratzen da

Kaixo lagunak!

Igande honetarako, uztailak 6, Aralarren antolatuta genuen Saroien inguruko ibilaldia bertan behera uzteko erabakia hartu dugu. Eguraldi iragarpenak ez daude gure alde eta egun osoko irteera denez gero, baldintza egokiagoak suertatzen diren arte utziko dugu irteera hau. Baina lasai, izango duzue ibilaldi honen berri aurrerago.

euria

 

Uztailerako 4 plan Aralarren

Lagunak! Uztaila bero-bero dator Aralarren aurtengoan. Lau planen berri eman nahi dizuegu, zein baino zein interesgarriagoa, eta publiko guztiei begira prestatutakoak. Ez galdu uda honetan gure paraje hauek ezagutzeko aukera:

Uztailak 5: Espeleologia ibilaldia Aralarren, Akaitz Txiki 2 kobara

Uztailak 6: Amezketak Aralarren dituen saroiak ezgutzeko ibilaldia

Uztailak 12: Gau ibilaldi magikoa Ataunen. “Gaua gauezkoentzat”

Uztailak 19: Geologia eta meatzaritza irteera Arritzagako haranera


Uztaila Aralarren