Tag Archives: arkeologia

Arkeologoen lana zuzenean

Badator San Adrian (Leizarrate) igarobidean indusketa arkeologikoen XI. kanpaina. Hori dela eta, aurten ere, Anduetza Parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du Aizkorri-Aratz Natura Parkeko gune magiko honetara gerturatu eta arkeologoen lana bertatik bertara ikusteko. Indusketa arkeologikoak zuzenean ikusteko hainbat data daude aukeran, uztailaren 22an eta 29an.

Barrualdeko Done Jakue Bidea gizateriaren ondare izendatua izan da, San Adrian igarobidea eta bertatik pasatzen den galtzadarekin bat. Datozen egunetan ibilaldi hauen informazio osagarria emango da. Hala ere, informazio gehiago jasotzeko 943802187 telefonora deitu dezakezue edo  anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Arqueología en directo

Se acerca la XI campaña de excavación del paso de San Adrian. Por ello, el Parketxe Anduetza ha organizado una excursión guiada a este emblemático lugar del Parque Natural Aizkorri-Aratz para poder ver in situ el trabajo de los/las arqueólogos/as. Para ver las excavaciones en directo se realizaran dos visitas guiadas, el 22 y el 29 de julio.

El Camino de Santiago del interior ha sido declarado patrimonio de la humanidad y junto con él también, el paso de San Adrian y la calzada. Próximamente se dará toda la información sobre estas excursiones. Aun así, si queréis recabar más información podéis llamar al 943802187 o escribir un mensaje a anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Aralar, ingurumen hezkuntzaren eszenatoki

Ikasturtea amaitzear den honetan, atzera begira jarri eta Aralarko Parketxean esperientzia ederrak bizi izan ditugula ohartu gara. 1.500 ikasletik gora igaro dira ikasturte honetan Ataundik eta makina bat jarduera egin ditugu haiekin, tartean Aralarko Natura Parkearen sekretuak ezagutzeko mendi-ibilaldiak, gure arbasoen ohitura-zaharrak berreskuratzeko elikadura tailerrak, mundu mitologikoan murgiltzeko tailer magikoak, arkeologo baten lana azalean sentitzeko jarduerak, baserriko mundua barrutik ezagutzeko jolasak, eta askoz ere gehiago!

Etorkizuneko lur hauetako zaindariak izango dira ikasle hauek eta orain landatutako haziak etorkizun batean baso bilakatuko direlakoan gaude.

2017 ikasturtea

Amaitu ditugu beraz ikasturte hontako ikastetxeetako egonaldi eta ingurumen-hekzuntza jarduerak eta orain atseden apur bat hartu eta indarberrituta hasiko dugu 2017-2018 ikasturtea, berriro ere inguruotako ondare natural zein kulturala lau haizetara zabaltzeko prest!

 

Arkeologia tailerra Iturraranen/ Taller de arqueología en Iturraran

Nola bizi ziren Historiaurreko gizakiak? 

Sua nola egiten zuten (egurraren bidez egiteko teknikak), artea (labarretako artea), ehiza (ehizarako bultzagailu bidezko gezi-jaurtiketa) edota suharrizko tresneriaren lanketa erakutsiko dizkigute Suhar arkeologia taldeko kideek. Ikasiz, jolastu eta gozatzeko aukera izango da!

Bi saio izango dira: bat euskaraz (10:30-12:00) eta bestea gazteleraz (12:30-14:00).

Izen-ematea, Iturraranera deituta (943 835389), plazak agortu arte.

¿Cómo vivía el hombre prehistórico?

Con la ayuda del equipo arqueológico Suhar, aprenderemos a hacer fuego, nos enseñarán cómo era el arte rupestre, la caza (jabalina) o cómo fabricaban sus herramientas.

Habrá dos sesiones: uno en euskera (10:30-12:00) y otro en castellano (12:30-14:00).

Para apuntarse llamen a Iturraran. Plazas limitadas.

 

San Adriango sekretuak azaleratzen / Descubriendo los secretos de San Adrián

Atzo, 30 pertsonako talde batek San Adriango aztarnategi arkeologikoa bisitatu genuen, eta arkeologoekin batera gizakiak utzitako arrastoa aurkitzen izan ginen. Indusketa kanpaina honetan zehar sekretu batzuk topatzen ari gara. Etorri hurrengo larunbatean eta kontatuko dizugu!

Ayer, un grupo de 30 personas recorrimos el yacimiento arqueológico de San Adrián, y junto con los arqueólogos fuimos descubriendo la huella dejada por el hombre. Durante esta campaña de excavaciones se están descubriendo algunos secretos. ¡Ven el próximo sábado y te lo contaremos!”

ARALARKO SEKRETUAK BEGIZTATUZ

40 pertsonatik gora bertaratu ziren atzo Aralarko Pikuetaondarra-Naparbide parajeko azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatutako ibilaldira.

Nahiz eta eguraldia gure alde ez egon,  harrera ezin hobea izan zuen ibilaldiak. Pausoz-pauso, Joxean Mujikaren gidaritzapean, historiaurreko aztarnak begiztatuz igaro genuen goiza, aurkikuntza antzinakoenetatik (Jentilarri trikuharria) berrienetara (lau urtetik gaurdaino aurkitutako cromlech-ak) salto eginez. Monolito ugari bisitatu genituen eta Joxeanek ederki azaldu zizkigun bakoitzaren ezaugarriak eta urte guzti hauetan zehar lur-azpian gorde dituzten sekretuak, aurrera eraman dituzten zaharberritze lanez gain noski.

20150808_122929

Esker mila bertaratutako guztiei, erakutsitako interes eta jakin-minarengatik. Baita Joxean Mujikari bere denborarengatik eta berak eta bere lantaldeak egindako lan bikainarengatik.

Gogoz itxarongo diogu hurrengo irteerari, bien bitartean, zuen lana gertutik jarraitu eta jendeari Aralarren daukagun ingurune paregabea ezagutzera ematen jarraituko dugu bertako altxorrak errespetatzen, gozatzen, maitatzen eta zaintzen erakutsiz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Barandiaranen susmoa baieztatu da

164.000 urte baditu gutxienez Lezetxikin aurkitutako humeroak

Berria. 2014/12/11

Ezarri diote antzinatasun data 1964an Arrasateko (Gipuzkoa) Lezetxiki kobazuloan aurkitutako humero hezurrari: egindako ikerketen arabera, 164.000 urte izanen lituzke, gutxienez. Uranioaren serieen bidez egin dute datazioa, eta DNA ere aurkitu diote besahezurrari. Horrek ikerketa sakonagoetarako bide emanen du ondoko urteetan. Euskal Herriko giza hezurrik zaharrena da atzemandakoa, eta Europan hori baino zaharragoak gutxi daudela erran dute: neandertalen garaiaren aurrekoa den susmoa dute.

guregipuzkoa

Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna antropologoek topatu zuten Lezetxikiko humeroa orain dela 50 urte, eta ikerketa lanak zuzentzen dabil oraindik ere bigarrena. Atzo aurkeztu zuten azterketaren emaitza, Donostiako Goaz Gipuzkoako Ondarearen Zentroan, eta bertan izan ziren Altunarekin batera Concepcion de la Rua Euskal Herriko Unibertsitateko antropologia katedraduna eta Joxean Muñoz Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea. Poza eta garrantzia izan ziren aurkezpenean gehien nagusitu ziren hitzak, eta Altunak hunkituta oroitu zituen emaitzak sortu dizkion sentimenduak. «Niretzako poz handia izan zen hori aurkitzea, ikusten genuelako oso garai zaharretan genbiltzala. Ikusten da, gainera, zientzia unibertsalari ere emango diola bere ondorioa».

Urte luzeetako kezka

Lezetxikiko humeroa aurkitu zenetik hipotesi ugari egin dira haren adinaren inguruan, baina orain arte ez zegoen haren gainean eginiko datazio zuzenik. De la Ruak azaldu duenez, deus egin aurretik metodo egokia aukeratuko zutela ziurtatu nahi zuten, lagina ez hondatzeko. Alde batetik, karbono-14 proba —gaur egun datazioetarako garatuen dagoen teknika— ez zen baliagarria, 45.000 urte ingurura arteko datuak soilik ematen baititu. Eta De la Ruaren hitzetan, humero hezurra hori baino zaharragoa izateko susmoa zegoen: Mousteriar garaikoa (neandertalak bizi ziren garaia) edo lehenagokoa. «Orain dela hamar bat urte, datatzeko jakin-mina genuen, baina orduan plazaratzen ziren datuak ez ziren aski ziurrak. Lehentasuna eman diogu proba baliogabea ez izateari; emaitza zuzena izatea nahi genuen». Gaur egun uranioaren teknikak fruituak ematen dituela ikusita, ekin egin diote bideari.

Ikerketa aitzina eramateko aditu ugarirekin izan dute harremana, eta bereziki Australiako Unibertsitate Nazionaleko Rainer Grun adituarekin. Uranio bidezko zuzeneko datazioa egiteaz gain, analisi morfometrikoa ere egin diote humeroari, eta zantzu guziek erakusten dute neandertalena baino zaharragoa dela. Erdi Pleistozenoko gizakien hezurren antza du Lezetxikikoak, hau da, Atapuercako (Espainia) Sima de los Huesos leize-zuloan aurkitutakoen antzekoa. Horiek Lezetxikikoak baino zaharragoak dira, dena den, ikerketek erakutsi dutenez.

Dataren aurkikuntzak aurretik egindako hipotesiak gainditu baditu ere, lehenagoko ikerlariak ez zeuden erabat urrun emaitzatik: Barandiaranek berak errana zuen Mousteriar arokoa edo lehenagokoa izan zitekeela. Jose Maria Basabe irakasleak ere, neandertalen hezur bat zela pentsatu arren, elementu arkaikoak zituela zioen. Datazio zuzenik ez izanik, bertze ezaugarri batzuetan oinarritzen ziren: goragoko geruzetan aurkitutako fosiletan, erraterako.

Hurrengo urratsa: DNA

Humeroaren laginarekin egindako ikerketek bertze informazio garrantzitsu bat eman dute: hezurrak DNA badauka oraindik. Hori dela eta, hemendik aitzina horixe aztertzeari ekinen diote. De la Ruak azaldu duenez, «itxaropena» dute hortik informazioa ateratzeko, DNA zatituta egon arren ez baitago sobera kutsatua. Baliabideak lortuz gero, urtebeteko lana eskatuko luke DNAren analisiak, eta horri esker, hezurra ar ala eme batena den jakin ahal izanen dute —uste dute emea dela, baina ez dago segurtamenik—. Bestalde, neandertalen aitzineko zein espezietakoa den jakiten ahalko da: «Badirudi uste baino konplexu eta askotarikoagoak zirela garai hartako giza taldeak».

Denboran zehar bidaiatu genuen atzo Aralarren

Bazirudien astean zehar eguraldi iragarpenak ez zeudela gure alde, baina azkenean goiz ezinhobea izan zen atzokoa Aralarren, zentzu guztitan. Eguraldia, mendian ibiltzeko paregabea, eta Ondarrera gerturatu zen jendea, jatorra eta jakinminez betea.

Hortaz, faktore guzti horiek aldeko izanda, zer gehiago eska geniezaioke abuztuko goiz bati?… Jendeari azalpen egokiak ematea eta kultur ondarea helaraztea, noski. Lan hori ezinhobeto burutu zuen Luis Mari Zalduak. Berak egin zituen atzo gidari lanak eta denboran zehar bidaia interesgarri bat proposatu zigun Aralarko mendietatik barrena.

DSC_0135

Ondarre inguruko monolito, trikuharri, zista, bizileku, saroi zein cromlechak bisitatu genituen eta baita bakoitzaren sekretuak deskubritu ere. Irteerara bertaratu zirenak interes handia azaldu zuten aztarna hauen inguruan eta Zalduak galdera eta kezkak ezinhobe ebatzi zituen.

Zalantza izpirik gabe Ondarre inguruak aztarna asko ezkutatzen ditu oraino eta Jose Antonio Mujikaren gidaritzapean lanean diharduten adituek sekretu asko lurrazaleratu eta plazaratuko dituzte datozen urteetan. Gure asmoa zein eginkizuna jendeari Aralarko mendiguneak erakustea, ezagutaraztea eta maitatzen laguntzea denez, adi egongo gara azken aurkikuntzekin eta atzokoa irteera ezin interesgarriagoa izan zenez, gehiago antolatuko ditugu aurrerantzean.

Zenbat sekretu ezkutatzen ote ditu Aralarrek oraindik? Batek daki…

Atzoko irteerako argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Abuztuaren 9an, Aizpitarteko lehen gizakiak. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak Listorretan (Errenteria)

“Aitzbitarteko Lagunak” Errenteriako Elkartearekin elkarlanean egingo den ekintza da eta helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Horretarako, tailer ezberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak…

Elkargune-puntua: Listorretako etxola.

Ordutegia: 16:00-19:00.

Informazio eta erreserbak: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

ArkeologiaEsta actividad se llevará a cabo con la colaboración de la Asociación “Aitzbitarteko Lagunak” de Errenteria, y el objetivo es dar a conocer las formas de vida humana en la Prehistoria durante la ocupación de estas cuevas. Para eso, se realizarán distintos talleres: tiro con propulsor prehistórico, aprender a encender fuego, pinturas rupestres…

Punto de encuentro: cabaña de Listorreta.

Horario:16:00-19:00.

Información y reservas: 943 495069 / 943 494521  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Historiaurrean murgildu ginen Pagoetan – En Pagoeta tuvimos la oportunidad de sumergirnos en la Prehistoria

collage-arkeologia

2014-06-15

Sua pizten, margotzen, jaurtiketak egiten, harria lantzen… ikasi genuen Suhar taldeko arkeologoen eskutik

Con la ayuda de los arqueólogos de Suhar aprendimos a producir fuego, fabricar herramientas de piedra, cómo utilizar la jabalinas, pintar dibujos…

“Urez hazetutako materialen arkeologia” mintegian izan ginen larunbatean, Gordailuan

Arkeologiaren alorrean Gipuzkoan azken urteetan egindako aurkikuntza nagusiak aztertzen dira Gordailuan egiten ari diren mintegietan. Arkeologiak Arkeolanleku berezia du Gordailuan: biltzeko eta, aldi berean, dibulgatzeko bokazioarekin. Izan ere, Gordailua da arkeologia ondarea jasotzeko gune egokia,  horretarako prest dago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak arkeologiaren ikerketaren alde egin du nabarmen.

Maiatzaren 10ean, Urez hazetutako materialen arkeologia mintegian izan ginen. Hizlariak Pía Alkain, Aitor Larrazabal eta Leonor Peña-Chocarro izan ziren eta besteak beste, Arditurriko meategietan aurkitutako I. mendeko artilezko oihal zatiak ikusteko eta aztertzeko aukera izan genuen.

Ondorengo gaiak landu ziren mintegian:

1. Azpiegiturak eta ekipamenduak, urez betetako sedimentuak dituzten aztarnategietan.

2. Hazien laginketa egiteko estrategiak.

3. Blai dauden bilduma organikoen aurre-kontserbazioa

4. Azterketa kronologikoa eta antrakologikoa.

5. Bildumek duten balore ikaragarria

Informazio gehiago

Arkeolan


El sábado 10 de mayo, estuvimos en el seminario sobre Arqueología de los materiales saturados de agua celebrado en Gordailua. Los ponentes fueron Pía Alkain, Aitor Larrazabal y Leonor Peña-Chocarro y entre otros, pudimos ver los fragmentos de lana del siglo I hallados en las minas de Arditurri.

Los temas tratados en el seminario fueron los siguientes:

1. Infraestructuras y equipamientos en los yacimientos con sedimentos saturados de agua.

2. Las estrategias de muestreo de semillas.

3. La pre-conservación de las colecciones orgánicas empapadas.

4. Estudio tipológico y antracológico.

5. Los valores excepcionales de las colecciones.

Más información