Tag Archives: arkamurka

Parketxez parketxe, txoriz txori, kantuz kantu

Betidanik nahi izan al duzu txorien hizkuntza ulertu? ba txorien kantuak ezagutzeko aurtengo azken ibilaldia maiatzaren 4an izango da Ataungo Barandiaran Museoan, goizeko 10:00etan.

Arkamurka Natur Taldeko kide den Eneko Azkue aritu da aurtengoan bere jakinduria bisitariei azaltzen materia honetan, eta, larunbatekoa izango da azken saioa.  Jarduera hau alde teoriko batekin hasten da, museo barruan, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren ibilaldi labur bat egiten da prismatikoak eskutan hartuta eta txoriak ikusi eta euren kantuak identifikatzen saiatzen gara adituaren laguntzarekin. Guztira bi ordu inguruko iraupena izaten du saioak, ez galdu aukera eta eman izena!

Txoriak kartel orokorra 2019

Udaberriko kantuak Arditurrin

Udaberria da zalantzarik gabe garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko. Izan ere, mendian ibiltzen garenean kantu ugari entzuten ditugu, baina gutxitan dakigu zein hegaztiri dagozkion. Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira Parketxe Saretik antolatu dugun egun berezi honetan.

Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia  apirilaren 13an izango da, larunbatez, Aiako harria Natura Parkean. Bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Arkamurkako Natur taldeko Eneko Azkuek, jarduera  berezi honen gidariak.

Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bestalde, bisita egunean bertan, txoriak ikusi ahal izateko, prismatikoak ekartzea lagungarria izan daiteke.

Txoriak kartel orokorra 2019

Txorien ‘hizkuntza’

Udaberriarekin bat, Gipuzkoako Parketxe Sareak txorien kantuak ezagutzeko hainbat jarduera antolatuko ditu aurtengoan ere natura parke guztietan. Lehenengo saioa, martxoaren 30ean, izango da Arantzazuko parketxean eta hitzordua 10:00etan hain zuzen ere parketxean bertan.

Hasiera emateko, aurkezpen labur bat egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian eta prismatikoak  lagun, ikusitako txoriak antzematen saiatuko gara. Aurten aditu berria izango dugu gurean bere jakinduria parte-hartzaileei azaltzen, Eneko Azkue Arkamurka Natur Taldeko kidea hain zuzen ere.

Aukeratu zure eguna eta eman izena berandu baino lehen!

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 78 28 94 / 699 335 183 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Txoriak kartel orokorra 2019

El idioma de los pájaros

Al llegar la primavera, un año más, la Red de Parketxes de Gipuzkoa organizará itinerarios guiados para conocer el canto de los pájaros en todos los parques naturales de la provincia. La primera actividad se llevará a cabio el sábado día 30 de marzo en el Parketxe de Arantzazu a las 10:00 de la mañana.

Comenzaremos con una presentación donde se verán fotos y se oirán cantos de diferentes pájaros. A continuación, se realizara un itinerario sin dificultad donde con la ayuda de unos prismáticos se reconocerán diferentes pájaros por su canto. Este año contaremos con un nuevo experto en la materia, Eneko Azkue, miembro de Arkamurka Natur Taldea, quien enseñará sus conociemientos a los participantes.

¡Escoge el día que mejor te venga y da el nombre cuanto antes!

Para más información y reservas: 943 78 28 94 / 699 335 183 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net