Tag Archives: argazkilaritza

Natura-argazkigintza ikastaroak Aiako Harrian – Cursos de fotografía en la naturaleza en Aiako Harria

Martxoan zehar, Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Natura Parkean, maila ezberdinetara egokitutako hiru argazkilaritza ikastaro eskainiko dira. Katiuskak estudioko argazkilariak izango dira irakasleak eta maila ezberdinetara egokituko dira, ikastaroen gai nagusia natura izango delarik.
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin elkarlanean, ondorengo ikastaro edo tailerrak eskainiko dira:
Martxoak 5, igandea: ARGAZKI KAMERAREN ERABILERA
Martxoak 11, igandea: NATURA – ARGAZKIGINTZA
Martxoak 26, igandea : GAUEKO ARGAZKIGINTZA ARDITURRIKO MEAZULOETAN
En marzo se ofrecerán tres cursos de fotografía de distintos niveles en el Parketxe de Arditurri, en el Parque Natural de Aiako Harria. Los cursos los impartirán los fotógrafos del estudio fotográfico Katiuskak y se adecuarán a los distintos niveles, siendo la naturaleza el tema principal de todos los cursos.
En colaboración con la Fundación gipuzkoako Parketxe Sarea, se ofrecerán los siguientes cursos o talleres:
Domingo, 5 de marzo: MANEJO DE LA CÁMARA
Domingo, 11 de marzo: FOTOGRAFÍA EN LA NATURALEZA EN AIAKO HARRIA
Domingo, 26 de marzo: FOTOGRAFÍA NOCTURNA EN EL INTERIOR DE LA MINA DE ARDITURRI
arditurri-argazkigintza_2017

Aurten ere Arditurriko lur azpiko argazkigintza ikastaroa arrakastatsua izan da

Guztira 13 pertsonek hartu zuten parte  otsailaren 15ean Arditurriko meategian garatu zen lur azpiko argazkigintza ikastaroan. Aurtengoa ikastaroaren bigarren edizioa izan da eta lan bikaina egin dute ondorengo esteka klikatuz ikusi dezakezuen bezala.

http://flic.kr/s/aHsjTip5Yx

En total este año han participado 13 personas en el curso de fotografía bajo tierra que se celebró en las minas de Arditurri. Podéis ver parte del trabajo realizado en el curso en el siguiente link. Jarraitu Aurten ere Arditurriko lur azpiko argazkigintza ikastaroa arrakastatsua izan da irakurtzen

II. LUR AZPIKO ARGAZKIGINTZA IKASTAROA ARDITURRIKO MEATEGIAN, OIARTZUNEN

Datorren larunbatean, otsailak 15, II.Lur azpiko argazkigintza ikastaroa  antolatu da Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Parke Naturalean. Antxon Elorza eta Luis Nieto ModoBulb-eko argazkilariak izango ditugu irakasle ikastaro berezi honetan. Aurtengoa bigarren edizioa da.

Ondorengo bideoan iazko ikastaroaren laburpen bat ikusi dezakezue:

Goizeko 9:30etan hasiko da Arditurriko Parketxean (Oiartzun) meategiari buruzko historia azaltzen duen ikus-entzunezkoarekin eta ikastaroak guztira 4 orduko iraupena izango du.

Sarrera honen ondoren, argibide teorikoak emango dira ondorengo gaiak landuz:

-Meategiko baldintzek nola eragiten duten argazki bat ateratzeko garaian. Iluntasuna eta hezetasuna.
-Kameraren konfigurazioa.
-Argia neurtu. Bulb modua.
-Fokatzea
-Argiztapena
-Taldean argazkiak atera

Ondoren, meategira sartuko gara, erromatarren garaitik ustiatuak izan diren meazuloak bisitatuz. Meategia sakonean bisitaren zati bat egingo dugu eta argibide teorikoak praktikan jarriko ditugu.

Parte hartzaileek reflex kamera, kanpo-kliskagailua, tripodea, lentea garbitzeko zapia, linterna eta flash-a (aukerazkoa) ekarri behar dute. Prezioa pertsonako 50€koa da eta izena aldez aurretik eman behar da.

Antolatzaileak: Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa eta ModoBulb

Informazioa eta erreserbak:
943 494521/ 943 495069
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
info@modobulb.es