Tag Archives: arditurriko parketxea

Jende-piloa atzo Arditurrin

Atzo, Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera paregabea eskaini zen tren berdearekin konbinazioa eginez. Tren berdearekin Arditurriraino iritsi eta ondoren meategian barneratuz paraje honen sekretuak ezagutu ahal izan ziren.

Jasotako harrera ezin hobea izan zen, leku guztiak bete baitziren! Hainbat famili sartu gabe ere geratu zirenez, adi egon, abenduko zubian izango baita aurtengo azken aukera. Laster izango duzue informazio guztia!

 

Advertisements

Bide Berdeen 6.eguna / VI. Día de las Vías Verdes

Irailaren 17an Arditurriko Bide Berdeen 6.eguna ospatuko da.  Antolatu dugun ekintza berezi hau Mugikortasunaren Astearen garai berean ospatzen da. Hori dela eta, Arditurriko meategietara autorik erabili gabe hurbiltzeko aukera bultzatu nahi da.

Egunari hasiera emateko, bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:30etan Errenteriako Gamon Zumarditik eta 10:00etan Oiartzungo Done Eztebe plazatik, Arditurriko Bide Berdea hartuko du martxak, Arditurriraino iritsiko delarik.  Helmugan bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute, Trial erakustaldi bat izango da, meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik.  Honetaz gain, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab.

El 17 de septiembre se celebra el VI. Día de las Vías Verdes de Arditurri. Este especial evento coincide con la Semana de la Movilidad. Por tanto, se pretende impulsar el acceso a las minas de Arditurri sin necesidad de coger el coche.

Para comenzar el día, partirá la marcha en bicicleta a las 9:30 por la Alameda Gamon de Errenteria y a las 10:00 desde la plaza Done Eztebe de Oiartzun. La marcha recorrerá la vía verde para llegar a Arditurri. En la meta habrá un servicio de consigna de bicicletas. Además, todos aquellos que se acerquen en bicicleta tendrán un almuerzo gratuito, habrá una exhibición de Trial y visitas guiadas a la mina de Arditurri a precio reducido, y con el ticket de entrada a la mina, se podrá participar de forma gratuita en un circuito Seg-way. No sólo eso, los que se acerquen a Arditurri también tendrán la oportunidad de participar en varios juegos: carrera de cintas, herri kirolak, juegos en bicicleta, etc.

Listorretako beste “abentura” bat

Atzo arratsaldean, Aitzbitarteko Lagunak elkartekoen partaidetzarekin lehen gizakien modura ibili ginen: arte labarra egiteko teknika desberdinak landu ziren, arku eta bultzagailu bidez ehizatzen ikasi genuen (dianari askotan eman ez baldin bagenion ere) eta sua nola piztu ere erakutsi zuten. Hori dena giro apartarekin, izan ere, gidari ezin hobeak genituen eta halako saio atsegina izatea lortu genuen.

Abuztuak 12

Orain, atzokoan etorri ez zinetenoi Listorretako azken saioa bakarrik geratzen zaizue, irailaren 2an gaueko 20:45. Erreserba egitea nahitaezkoa da beraz hona hemen harrematerako datuak: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net / 943 49 42 48

Aitzbitarteko lehen gizakiak ezagutzen – Conociendo a los habitantes prehistóricos de Aitzbitarte

Atzo, udako Listorretako jardueren hirugarren ekintza izan genuen, Aitzbitarteko kobetan bizi izan ziren lehen gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan baitgenuen Aitzbitarteko Lagunak elkartearen eskutik. Eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere, ez zuen euririk egin eta ia 60 pertsona hurbildu ziren bertara.

Ekintza honen helburuetako bat  garai haietan kobetan margotzeko erabiltzen zituzten materialak zeintzuk ziren eta nondik lortzen zituzten ulertzea zen. Gainera, umeek margotzeko aukera paregabea eduki zuten.

Era berean, ehizatzeko erabiltzen ziren teknika desberdinak ulertzeko eta erabiltzeko astia ere egon zen. Batetik, bultzagailu bidez azagaia, alegia, lantza arina jaurti zuten txiki zein handiek. Eta bestetik, arku bidez gezi ugari ere jaurti ziren. Halare, dianari jotzea oso zaila zela frogatu ahal izan zuten.

Azkenik, Aitzbitarteko Lagunek sua silex harriarekin nola pizten zuten ere erakutsi ziguten. Eta hemen ere, lana benetan zaila zela ulertu zen.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, azaldu zuten interesagatik eta Aitzbitarteko Lagunei, beraien azalpen interesgarriengatik.

 listorreta

Ayer, celebramos el tercer evento de verano en Listorreta para conocer como vivían los primeros hombres que habitaron las cuevas de Aitzbitarte. Para ello, contamos con la ayuda de la asociación de Aitzbitarteko Lagunak. Aunque habían anunciado mal tiempo, no llovió y se acercaron casi 60 personas.

Uno de los objetivos del evento era saber que materiales utilizaban para pintar dentro de las cuevas, y de donde los obtenían. Además, los más pequeños tuvieron la oportunidad de pintar con ellos.

También hubo oportunidad de comprender y usar diferentes técnicas de caza. Por un lado, pudieron probar  las azagayas, unas lanzas ligeras, que lanzaban con un propulsor. Y por otro, el lanzado de las flechas con un arco. Así y todo, quedó demostrado lo difícil que era dar en la diana.

Para finalizar, hicieron una demostración de cómo encender un fuego con la piedra de sílex. Aquí también se vio la gran dificultad que conllevaba tal labor.

Desde aquí queremos agradecer a todos los asistentes el interés mostrado y a Aitzbitarteko Lagunak, por sus interesantes explicaciones.