Tag Archives: arditurri

Natura-argazkigintza ikastaroak Aiako Harrian – Cursos de fotografía en la naturaleza en Aiako Harria

Martxoan zehar, Arditurriko Parketxean, Aiako Harria Natura Parkean, maila ezberdinetara egokitutako hiru argazkilaritza ikastaro eskainiko dira. Katiuskak estudioko argazkilariak izango dira irakasleak eta maila ezberdinetara egokituko dira, ikastaroen gai nagusia natura izango delarik.
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioarekin elkarlanean, ondorengo ikastaro edo tailerrak eskainiko dira:
Martxoak 5, igandea: ARGAZKI KAMERAREN ERABILERA
Martxoak 11, igandea: NATURA – ARGAZKIGINTZA
Martxoak 26, igandea : GAUEKO ARGAZKIGINTZA ARDITURRIKO MEAZULOETAN
En marzo se ofrecerán tres cursos de fotografía de distintos niveles en el Parketxe de Arditurri, en el Parque Natural de Aiako Harria. Los cursos los impartirán los fotógrafos del estudio fotográfico Katiuskak y se adecuarán a los distintos niveles, siendo la naturaleza el tema principal de todos los cursos.
En colaboración con la Fundación gipuzkoako Parketxe Sarea, se ofrecerán los siguientes cursos o talleres:
Domingo, 5 de marzo: MANEJO DE LA CÁMARA
Domingo, 11 de marzo: FOTOGRAFÍA EN LA NATURALEZA EN AIAKO HARRIA
Domingo, 26 de marzo: FOTOGRAFÍA NOCTURNA EN EL INTERIOR DE LA MINA DE ARDITURRI
arditurri-argazkigintza_2017

Olentzeroren laguntzaileek dagoeneko ikatza jaso dute

Iritsi da eguna eta toki ezberdinetatik etorritako ehundaka pertsonek bete dute Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman diogu jaialdiari. Lehenik, Lur Korta ipuin kontalariak, bere istoriekin magiaz bete du parketxea eta jarraian lau txondorgileek ikatza ateratzeari ekin diote. Aiako Harritik jaitsi diren Olentzeroren laguntzaileak, zakuak jaso eta mendira itzuli dira, abenduaren 24erako Olentzerok bihurrienen etxeetan ikatza banatu ahal izan dezan. Arratsalde osoan zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleek, gaztainak erre dituzte atsedenik gabe, jendea esku eta tripa bero mantentzeko.

Jai giroan eman diogu amaiera hiru asteetan zehar piztuta eduki dugun eta izugarrizko arrakasta eta bisitariak izan dituen txondorrari.

Mila esker, lanean eta buru belarri aritu diren lau ikazkinei; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalori, baita piztuera zein itzalera ekitaldietan parte hartu duten musikari, bertsolari, ipuin kontalari, ikasle eta bisitari guztiei. Izugarria izan da!

 

 

 

Olentzerorentzako ikatza ia prest dugu Arditurrin

Larunbat honetan emango diogu amaiera,  horren arrakastatsua izaten ari den txondorrari. Egurra, egoste prozesuaren amaieran dago, ia ikatz bihurturik eta hilaren 17an, jai giroan aterako dute ikatza 3 asteetan zehar lanean aritu diren  oiartzungo lau txondorgileek.

Arratsaldeko 17:00etan, Soinueneako musikariekin batera, kalerija abiatuko da Arditurriko aparkalekutik txondor plazara. Jarraian, 17:30ak aldera ipuin kontaketa izango dugu Lur Kortaren eskutik eta amaitzeko, 18:00etan Olentzeroren laguntzaileak menditik jetsi eta txondorretik ateratako ikatza jasoko dute, abenduaren 24ean Olentzerok inguruko etxeetan banatu dezan. Gaztain erreak dastatzeko aukera ere izango dugu arratsaldean zehar, Haurtzaro ikastolako ikasleen eskutikdsc_0045

txondorra-arditurrin_2016

Txondorraren ke usain bereizgarria

Bosgarren urtez jarraian txondorra piztu da Arditurrin, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Oiartzungo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea dira ekimen honen antolatzaileak.

Toki ezberdinetatik etorritako jendeak bete zuen Arditurriko txondor plaza. Giro ezin hobean hasiera eman genion abenduaren 17ra arte gori-gori egongo den txondorrari. 3 aste horietan, 24 orduz, gau eta egun Oiartzungo lau ikazkin arduratuko dira txondorra zaintzeaz; Trumoia, Leatza, Baxerri eta Ttakalo. Horregatik, ekintzez bete dugu egitaraua, taldeek erreserba bidez txondorra bisitatzeko aukera izango dute. Abenduko 4, 6, 8 eta 10ean ere, Txu TxuTrenak  gerturatuko du jendea Arditurrira, meategiaz eta txondorraz gozatzera. Meategiko oinarrizko bisita 5€ tan izango da eta bost urtetik beherakoentzat 3€tan. Sakoneko bisita 7€tan (Prezioaren barnean trenaren tiketa eta meategiko bisita sartzen dira, txondorraren argazki erakusketa eta bideoa ere ikusgai egongo dira).

Beraz, animatu, etorri bisitan eta ezagutu ikazkinak bertatik bertara.

img-20161127-wa0003img-20161127-wa0000

dsc_0439

Bihartik aurrera egurra gori-gori

Bihar, Arditurriko parketxean, kalejira alai batekin hasiko dugu arratsaldea. Jarraian, taloak egin eta dastatzeko aukera izango du nahi duenak. Iluntze aldera, Oiartzungo ikazkinek su emango diote asteetan prestatu duten txondorrari. Hau ere, bertsolari eta txistularien laguntzaz.

Behin egurra ikatz bilakatzearen bidean sartuta, ikazkintzaren inguruko argazki erakusketa eta ikus entzunekoak izango dira interpretazio zentruan abenduaren 17rarte.

Bien bitartean, gugana bisitan etortzeko ekintza bereziak antolatu ditugu. Abenduko zubian, meategiaz gain, tren berdeaz eta txondorraz gozatzeko aukera izango baita. Gainontzeko egunetan ere, gogotsu jasoko ditugu bisitari guztiak.

EGIN ZUEN ERRESERBA!

943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.nettxondorra-arditurrin_2016

 

Txondorra piztuko dugu Arditurrin

Hilaren 26ean, txondorra piztuko dugu Arditurriko parketxean. Trikitilariek girotutako kalejira batekin hurbilduko gara txondorra dagoen lekuraino. Bertan, gazteenentzako talo tailerra eskainiko du Abaraxkak eta jarraian txondorraren piztuera ekitaldiari ekingo diogu bertsolari eta txistularien laguntzarekin.

Abenduaren 17rarte izango dugu txondorra piztua. Bitarte horretan, ekintza berezi ugari ditugu antolatuta. Beraz, animatu garai bateko ikazkinen ohiturak bertatik bertara ezagutzera!

txondorra-arditurrin_2016

Ez galdu trena // No pierdas el tren

Urriaren 31rako eskaintza berezia prestatu dugu Arditurriko meategia eta inguruak ezagutzeko. Hurbildu zaitez Pagoaldea Poligonora (Oiartzun), eta bertan egongo den tren berdeak gerturatuko zaitu Arditurriraino. Meatze eremuan bisita gidatuak egiteko aukera egongo da prezio murriztuan.

EZ GALDU TRENA ETA EGIN ZURE ERRESERBA:

943 49 45 21 / 943 49 50 49  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

Azaroaren 1ean ere, meatze eremua hobeto ezagutzeko ibilaldia antolatu dugu gizeko 10:00etan, doan izango da zure meategiko ohiko sarrerarekin, ANIMATU!

_____________________________________________

El 31 de octubre ofreceremos un servicio especial para conocer las minas de Arditurri. Acércate al Polígono Pagoalde (Oiarztun) y súbete al tren que te estará esperando para sumergirte en el entorno minero de Arditurri.

NO PIERDAS EL TREN Y HAZ TU RESERVA:

943 49 45 21 / 943 49 50 49  arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

El 1 de noviembre realizaremos una excursión guiada para conocer el enclave minero de Arditurri. La salida será gratuita para los que compren su entrada a la mina. ¡ANÍMATE!azaroko-zubia-arditurrin2016

Plaza gutxi batzuk larunbatean saguzarrak ikusteko

Azkenengo plazak geratzen dira larunbat honetan, hilaren 22an, Arditurriko parketxean, saguzarrak ikusteko burutuko den ibilaldirako. Kiko Alvarez adituak gidatuko du irteera eta saguzarren uhinak ezagutzen dituen tresna berezi batzuekin, eurak ikusi eta identifikatzeko aukera izango dugu.

Arratsaldeko 19:00tan hasiko dugu ekintza Arditurriko Interpretazio Zentruan (Oiartzun) eta ordu terdiko iraupena izango du txangoak. Arropa egokia jantzi eta animatu ugaztun hegalari bitxi hauek bertatik bertara ezagutzera. Plaza gutxi geratzen dira!

Erreserbak egiteko jarri gurekin harremanetan 943495069 telefonoan edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidean.

saguzarrak-urria-2016xx

Ausart talde batekin goiz pasa

Gaur goizean, V. Bide Berdeen eguna ospatu dugu Arditurrin. Eguraldia lagun izan ez dugun arren, ausart talde majo bat animatu zaigu goiza gurekin pasatzera.

Ongi merezitako hamaiketakoarekin itxaron diegu bide berdearen amaieran, ondoren, segway zirkuituan hartu dute parte askok, baita jolas ezberdinetan ere eta jarraian, meategia ikusteko aukera izan dute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu partaide, guztiei baita laguntzen aritu diren oiartzuar guztiei ere.

Goazen bizikletaz Arditurrira!

Dena prest dugu, datorren igandean, hilaren 18an, V. Bide Berdeen eguna ospatzeko.

Pasaia, Errenteria eta Oiartzunetik bizikleta talde ezberdinak aterako dira Arditurrira bidean. Gordailu bat egongo da bizikletak bertan gordetzeko. Ondoren, hamaiketakoa emango zaie eta jarraian, meategia prezio murriztuan bisitatzeko aukera egongo da, baita jolas ezberdinetan parte hartzekoa ere.

Zatoz kirola eginez eta bide berdeez gozatuz, Aiako Harriko Natura Parkera!

 

bide-berdearen-eguna-2016