Tag Archives: arditurri parketxea

Gaztagintzaren sekretuak Adarrazpin

Martxoaren 17an Adarrazpi gaztandegira bisita berezia antolatu dugu. Urnietako Goiburu auzoan, Xoxoka ondoan, kokatua dagoen Adarrazpi baserriko artzainak eta gaztagileak dira. Aukera aparta izango dugu haien eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

Ez galdu aukera eta egin zure erreserba!

Adarrazpi baserria 2018.jpg

Advertisements

Natura eta argazkigintzaren bat-egitea

Argazkigintza ikastaroa Aiako harria Natura Parkean

Martxoaren 4ean argazkigintza ikastaro bat eskainiko da Arditurri Parketxean, Katiuskak Argazki Estudioko argazkilariek zuzendurik.

Nori zuzendua: kameraren oinarrizko ezagutza dutenei eta argazkigintzan zertxobait sakondu nahi dutenei

 

Natura argazkingintza_2018.jpeg

Ni bizi naiz baserrian…

Egunerokoan jaten ditugun elikagaiak nondik eta nola datozen ikusi eta ikasi asmoz, Gipuzkoako Parketxe Sareak ekimen berri bat jarri du abian: baserrietara bisitak. Bisita eskeintza hau bai eskolentzat baita aisialdian gehiago ikasi nahi duten familia eta helduentzat bideratuak daude.

Familientzako bisitak

 

Ikastetxeentzako bisitak

Etorri eta animatu gure lehen sektorea eta geografia gertutik ezagutzera, ezagutzetik baloratuko bait dugu jaten duguna ere.

Arditurriko tren arrakastatsua

Urriaren 12 eta 13an saio bereziak izan ditugu. Batetik, ostegunean Arditurriko meategiraino tren berdearekin hurbildu eta meategia ikusteko aukera izan zen. Egun biribil honetan, eguraldi benetan ona baizegoen, jende mordoa etorri zen. Bestalde, ostiraleko saiora, Arditurriko ingurua eta meategia ezagutzeko irteerara hain zuzen ere, hainbat famili hurbildu ziren.

Bi egun hauetan harrera oso ona izan dugu, beraz laster beste saio berri bat izango da aukeran!

Trena urriak 12-13

Arditurriko Bide Berdeen egun atsegina

Igande honetan Bide Berdeen 6. eguna ospatu genuen, bizikleta martxa, jolas ugari eta trial erakustaldi batekin, besteak beste. Famili ugari hurbildu ziren gurera, denek harrera bera izan zutelarik: hamaiketako goxo-goxoa eta ongi pasatzeko eskaintza zabala. Goiz guztian zehar eguraldi ona izan genuen eta horrekin batera pixkanaka-pixkanaka jendea bizikletaz iristen joan zen. Aurtengo berrikuntza oso arrakastatsua izan zen gainera, trial erakustaldiak jendearen harridura, algara eta oihuak sortarazi baitzituen.

Hurrengo urtean ere bertan espero zaituztegu!

Bide berdeen 6.jpg

Azken aukera: Gozatua Hernanin!

Parketxeen helburua Natura Parkeen ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea da, baina hori ezin da egin aurretik gure lurraldea nola erabiltzen zen ulertu gabe.

Horregatik, antolatzen ditugun jardueretan lanbide zaharren nondik norakoak azaltzen,  erakusten eta egiten saiatzen gara. Horien artean, bada bat biziki polita dena: Gozatua Hernanin deritzona.

collage

Larregain sagardotegitik (Hernanin) abiatuta ibilaldi labur bat eginez trikuharri zoragarri batera hurbiltzen gara, eta ondoren bi saroi/sarobe ikus ditzakegu, hau da, lehen abere-aziendak kudeatzeko erabiltzen ziren lur-sailak. Gainera, goiza biribiltzeko, sagardotegian bazkaltzen da.

Dagoeneko hainbat txango egin ditugu, bai eguraldi on edo txarrarekin, eta emaitza beti bera da: goiz benetan atsegina. Eta hori ez dugu guk bakarrik esaten, bisita egiten dutenek ere hala diote eta!

collage3

Zuek ere aukera baduzue maiatzaren 7ra arte, beraz deitu eta erreserbatu!

Arditurri parketxea

943 49 50 69 / 688 89 50 68

Eta datorren uztailaren 10ean zer? Y el próximo 10 de julio ¿qué?

Datorren uztailaren 10erako planik ba al duzue? Arditurriko Parketxean goiz osoa gustora igarotzeko jarduera ugari antolatu dira. Etorriko al zarete?

¿Tenéis plan para el próximo 10 de julio? En el parketxe de Arditurri organizamos varias actividades para disfrutar durante toda la mañana. ¿Os animáis?

Arditurri Eguna 2016

 

Txorien berriketa, guretzat kantu festa

Arditurri Parketxean txori kantuak ezagutzeko ibilaldia izan genuen atzo. Mikel Olano adituaren eskutik hainbat azalpen jaso genituen non hegazti  hauek euren artean hitz egiteko sistema kantua dela adierazi zuen.

Mikel Olanoren belarri finari esker, hainbat hegazti ikusi eta entzun genituen Arditurri Parketxearen inguruan, zein baino zein bereziagoa gainera. Berezienen artean amilotx mottoduna, garrapoa, tutun arrunta edota okil berdea izan genituen, baina noski, txantxagorri edota txepetxen arteko elkarrizketa argi eta ozenak ere bereizteko aukera izan genuen.

IMG_4653M

Orain lan ugari dugu egiteko, izan ere, gure kabuz bereizteko saiakera ugari beharko ditugu, baina Mikelek emandako informazioarekin pixkanaka pixkanaka lortuko dugu!

Maiatzean beste irteera bat izango dugu, oraingoan ingurunean topa ditzakegun narrasti eta anfibioak ezagutzeko, beraz aukera berri honen informazioa laster izango duzue.

Eskuorri berria eskuragarri!

Kaixo lagunok!

Atsegin handiz Gipuzkoako Parketxe Sareko eskuorri berria aurkezten dizuegu. Gipuzkoako Parketxe guztietan izango duzue eskuragarri paperean, bertan egiten ditugun jardueren berri izan dezazuen. Eskuratzeko sakatu hemen.

Udaberriko jarduera berezien eskuorria ere ikusgai duzue, hamaika aukera eskaintzen dizkizuegu Gipuzkoako ondare natural eta kulturalekin goza dezazuen. Zein aukeratuko duzu? Eskuratzeko sakatu hemen.

Udaberrian gaude eta basoetako bizia esnatzen doa. Nahi al duzu gurekin etorri naturaz gozatzeko bidaia harrigarri honetan? Zatoz, bada, Parketxeetara, bertan emango dizugu informazio guztia!

Paretxe

Anduetza parketxea (Zegama, Aizkorri-Aratz Natur Parkea)

943 80 21 87 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net

Arditurriko parketxea (Oiartzun, Aiako harria Natur Parkea)

943 49 50 69 / arditurri @gipuzkoamendizmendi.net

Arantzazuko parketxea (Oñati, Aizkorri-Aratz Natur Parkea)

943 78 28 94 / arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

Barandiaran museoa (Ataun, Aralar Natur Parkea)

943 18 03 35 / barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Iturraran parketxea (Aia, Pagoeta Natur Parkea)

943 83 53 89 / iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Lizarrustiko parketxea (Ataun, Aralar Natur Parkea)

943 58 20 69 / lizarrusti@gipuzkoamendizmendi.net