Tag Archives: arditurri parketxea

Arditurri parketxea planez betea

Aste Santuan edota Pazko Astean urrutira joan gabe ere ongi pasatzeko aukera asko ditugu, eta Arditurri parketxean eskaintza zabala prestatu dizuegu.

Tren berdea_006.jpgApirilak 27, larunbata: Ez galdu Arditurriko Trena (ikus informazio guztia hemen)

Trena eta meategia konbinatuz, goiz pasa ederra egiteko aukera.

 

 

Apirilak 28, igandea: Sai arreak behatu (ikusi informazio guztia hemen)

Irteera gidatua Aiako harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijale hauen bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Teleskopioz behatzeko aukera izango da.

 

Meategi barnean

Horrez gain, Arditurri meategira bisitak egiteko aukera ere egunero eskainiko dugu, Aste Santuan eta baita Pazko Astean zehar (asteartean ezik itxita baitago). Aurre erreserba egitea gomendagarria da, beraz deitu 943 49 45 21 telefonora eta egin zure erreserba!

Advertisements

Udaberriko kantuak Arditurrin

Udaberria da zalantzarik gabe garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegaztiak ezagutzeko. Izan ere, mendian ibiltzen garenean kantu ugari entzuten ditugu, baina gutxitan dakigu zein hegaztiri dagozkion. Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira Parketxe Saretik antolatu dugun egun berezi honetan.

Txori kantuak ezagutzeko ibilaldia  apirilaren 13an izango da, larunbatez, Aiako harria Natura Parkean. Bidean gure inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Arkamurkako Natur taldeko Eneko Azkuek, jarduera  berezi honen gidariak.

Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bestalde, bisita egunean bertan, txoriak ikusi ahal izateko, prismatikoak ekartzea lagungarria izan daiteke.

Txoriak kartel orokorra 2019

Ezagutu, sentitu eta dastatu

Idiazabal gaztaren sekretuak Urnietako Adarrazpi baserrian

Adarrazpi baserriko artzainen eta gaztagileen eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko aukera aparta izango duzue. Baita arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko ere.

Ordu eta erdi inguruko bisitan, ardi latxaren ezaugarriak eta bizi-zikloa azalduko dituzte lehenik.  Jarraian, ardiak jezteko gunea eta prozesua erakutsiko dira. Ardi-esnearekin elikagai-eraldaketa tailerra egingo da (mamia edo gazta freskoa). Gazta dastaketarekin amaituko da bisita. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua.

Aurrez izena ematea beharko duzue, beraz deitu edo idatzi gaitzazue Arditurri parketxera: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net – 943 49 50 69 – 688 89 50 68

Adarrazpi baserria 2019

 

Bidaiatu trenez Arditurrira / Viaja en tren a Arditurri

Arditurri meategiak ezagutzen ez dituen orori gonbita berezia luzatu nahi diogu:  udazken honetan tren berdearekin konbinazio eder bat daukagu eskura.

Lehendabiziko aukera urriaren 12an izango da, ostiralez, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berde bat abiatuko baita Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.

Erreserba egitea nahiezkoa da, plaza mugatuak baitaude.

Tren Berdea 2018 URRIAK12_ELEBIDUN.jpg

Queremos ofrecer una invitación especial a todo aquel que no haya venido a ver la mina de Arditurri. Para ello, este otoño hemos preparado una preciosa combinación junto con el tren verde.

La primera de las citas se dará el 12 de octubre, viernes, donde el tren verde marchará desde el Polígono Pagoalde de Oiartzun (frente al museo Luberri) para traer a los visitantes hasta Arditurri, pudiendo disfrutar del fantástico paraje que ofrece el parque natural de Aiako harria. Allí,  se podrá optar por dos tipos de visitas a la mina, la visita estándar o la visita a fondo, y al final se dispondrá del tren para volver.

Es necesario reservar puesto que las plazas son limitadas.

 

Arditurri eta tren berdea, ba al da plan hobea?

Uda honetan, Arditurri meategiak ezagutzeko tren berdearekin konbinazio eder bat dago eskura.

Abuztuaren 15an, Oiartzungo Pagoaldea industrialdetik (Luberri musoaren paretik) tren berdea abiatuko da Arditurriko meategietaraino, Aiako harria natura parkearen paraje zoragarri honetaz gozatzea ahalbidetuko duena. Meategira sartzeko bi bisita mota izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa, eta ondoren itzultzeko trena hartu ahal izango da.  Gainera, nahi duen orok erakusketa berezi bat ikusteko aukera ere izango du.

Egin zuen erreserba!

Tren Berdea 2018 ABUZ15_ELEBIDUN

Este verano, hemos preparado una preciosa combinación para conocer las minas Arditurri junto con el tren verde.

El 15 de agosto  el tren verde marchará desde el Polígono Pagoalde de Oiartzun para traer a los visitantes hasta Arditurri, pudiendo disfrutar del fantástico paraje que ofrece el parque natural de Aiako harria.  Allí,  se podrá optar por dos tipos de visitas a la mina, la visita estándar o la visita a fondo, y al final se dispondrá del tren para volver. Además, se podrá disfrutar de una exposición muy especial.

¡Haced vuestra reserva!

 

Adarrazpira etortzeko bigarren aukera

Dagoeneko larunbaterako prestatua dugun saioa bete da, eta horrexegatik bigarren aukera izango duzue arin ibili ez zaretenok, oraingo honetan igandean bisitatu ahal izango baituzue gaztandegia.

Adarrazpi baserriko gaztangile eta artzainen eskutik  latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko aukera izango duzue. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

Plazak azkar betetzen dira beraz deitu/idatzi eta egin zuen erreserba!

Adarrazpi baserria 2018_2.jpg

Gaztagintzaren sekretuak Adarrazpin

Martxoaren 17an Adarrazpi gaztandegira bisita berezia antolatu dugu. Urnietako Goiburu auzoan, Xoxoka ondoan, kokatua dagoen Adarrazpi baserriko artzainak eta gaztagileak dira. Aukera aparta izango dugu haien eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko. Arkumeak ukitzeko eta besotan hartzeko aukera ere izango du nahi duenak.

Ez galdu aukera eta egin zure erreserba!

Adarrazpi baserria 2018.jpg