Tag Archives: Arditurri Paketxea

Tren berdea Arditurrira heldu zen

Pazko Asteko larunbat honetan tren berdean Arditurriko meaguneraino hurbildu eta bertan meategia bisitatzeko aukera eskaini genuen, eta harrera beroa izan genuen. Eguraldia ez zen oso atsegina izan baina hala ere famili ugari etorri ziren gurera.

Plan itzel hau benetan oso gustokoa da familien artean, eta horrexegatik, datozen hilabeteetan ere antolatzen jarraituko dugu!

Advertisements

Trenaren arrakasta ukaezina da

Arditurriko parketxean egun berezia antolatu genuen atzo, martxoak 28, eta ezin hobea izan zen jasotako harrera, sarrera guztiak agortu baitziren. Hori dela eta, bertara hurbildu ziren partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Aste Santuko azken jai egun honetarako trenarekin Arditurriraino etorri eta bertan meategiko bisitak egiteko aukera eskaini zen, hori bai, prezio berezietan.

Eskaintzaren arraskata ikusita argi geratu zaigu, berriz ere plan bera prestatu behar dugula, beraz oraingoan etortzeko aukerarik izan ez baduzue, lasai egon, hurrengo batean izango duzue eta!

Collage 2